agit/prop,  gaztelumendi.eus,  pasahitza,  su-etena | ceasefire | tregua

Kutxa eta txistuak

Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian.

erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak

Bertsolaritzaren kultur jarduerari zein mesede egiten dioten ez dakit, eta kalterik bai? Bertan batutako 9.000 entzuleek, eta bakoitzak une oro txistu edo kantu, edo txalo, edo irribarre egiteko eskubiderik ez badu… zer egin behar du, ordaindu eta isil isilik egon, eta agintari guztiei men egin? Uste nuen, txalo eta txistuak protokologaren parte zirela honezkero, hogeitaka urteetako kultur jardueraren ostean.

normalizazio politikoan murgiltzeko ahalegina tokatzen den garai honetan, erantzukizunez jokatzeko hainbat bertsolarik egindako gonbitea, norberak egin beharreko gogoetaren lagungarri

  • Zer ikusi du giro politikoak? eta egoera ekonomikoak?
  • Banketxe, kutxa eta abarren jarrerak hipoteken aferan izango du harremanik txistukadarekin?
  • ETAk armak utzi dituela eta, jendea etxeetatik botatzeari utziko diozue zuek ere?
  • ETAren kontu honek, askorako ematen du, baiki, baina batzuen muturrak ez du zerikusirik egoera ekonomikoarekin. Banketxe, kutxa eta kutxazainei txistu egiteko mila motibo daude egon, egunero 7 etxebizitza desjabetzen diren euskal erdi honetan.

Gaur eta hemen, badago Kutxari (ere) txistu egiteko motiborik, eta egitea gainera zilegi iruditzen zait.
Kutxak, Gipuzkoan bakarrik ez, Katalunian ere bota du etxetik jendea
Kutxa eta desjabetzeei buruzko, beste albiste bat; horrenbeste dira
desjabetzeak ez dira barre egiteko kontua

 

Bertsolaritza klinikoaz, beste bi hitz
Bidebatez, bertsolaritzan gai politiko eta transzendentalak edo mediku gaiak.. hori bada aukerakoa, bada zer hobetu. Kultur jarduerak, egoera sozialarekin ere jakin behar du jokatzen. Badira mila gai, mila motibo kantatzeko oraindik. Alde horretatik, eskertuko litzateke, eta asko, egoera sozial eta ekonomikoarekin, hemen zein mundu osoan lotura duten gaiekin saiakera bat egiteak. Medikuntzaren lekua bertsolaritzan horrenbestekoa izan ez dadin.
Aitor Sarriegi, txapelduna
Zorionak @asarriegi!
Azkenik, bereziki zoriondu gura dut Aitor Sarriegi txapelduna. Beñat Gaztelumendik ere lan oso txukuna egin zuen, eta ez ninduke harrituko txapela berak eroatea. Beasaindarrak irabazteak, poztu ninduen, eta uste dut poz kolektibo ttiki bat hedatu dela sare sozialetan ere, bere htc mugikorrarekin, lantzean behin astintzen ditu eta bertsolari bertsozale informatikari informatikazaleak. Bejoindeikela @asarriegi !

2 Iruzkin

  • Zorosky Bengoa

    Ba… Ptx, betiko eztabaida antzua dok hau. Eta eztabaida honetan hipokresia dok nagusi.
    Ni txistuen kontra najauk, erabat. Txalotu behar dana txalotzen da eta ez dana txalotu nahi, isilunea nagusi izan deiela. Nire ustez.
    Ze… tabladura igo eta txistuka agurtzen den entitate horren visagaz hainbat sarrera erosiko ziren. Beste hainbat detailetan sartu barik.
    Ez dot uste bertsolaritzari ezelango mesedea egiten deutsanik horrelako egoerak bizitzeak.
    Hurrengo txapelketa antolatzen aritu behar direnentzako, sponsorizazioa topatzerako orduan, bizipen honek itxiten deurien karga, lastrea izaten da, ate joka ibilikeran.
    Ez dot ulertzen bertsolaritza edo, herri nortasun batetik ikusite, edozein kultur ekitaldi bultzatzen duena zergatik agurtu behar dogun txistuka.
    Honegaz ez dot esan gure txalotu eta bibatu behar doguzenik.
    Baie gure eskrizofrenia kolektiboak egoera desegonkor hauetara garamatza: laguntzen ez badu, malo, eta laguntzen duenean, txistuke.
    Enpin, entitatea “gurea” balitz…. agian beste kontu bat izango litzateke.

  • larraitz gonzalez gurrutxaga

    Eta nago, ene iritziz, txistukadaren motiboa ez zela gehiengo batengan behintzat desjabetzeen kontutik etorri,……eta horrela balitz, txistuak ere Bertsozale elkartearentzat beharko luke, honelako erakunde baten laguntzaren bila joan eta onartzeagatik,…..

    Niri halere, beste agintari batzuri jotako txalo zaparradak arduratzen nau,..uuff malo, ohitura borreroa bihurtuz, erremediorik ez duena!

    larraitz.