gogoeta.org

-zu espainola zara?

Bukatzeko, –zu espainola zara? galdetu berri dio Arantxa Iturbek Joxe Azurmendiri. Elkarrizketa mamitsua egin diote euskal pentsalariari. Erantzun argiak, maisuarenak eman ditu idazle, irakasle eta pentsalari aparta den Joxe Azurmendik.

Ez. erantzun du Joxek. Labur labur, eta elkarrizketa bukatu da. Bejondeizula, eskerrik asko.

Pentsakor geratu naiz, baina kantua amaitu aurretik hau bera galdetzea otu zait. Espainolak gara? Espainola zara? Zergatik? Gure jardunean, gure irakurketetan, gure ohituretan, gure ametsetan, gure hizkeran… espainolak gara?

Ez esango dugu erraz, bai hau irakurtzen duzuenok, ez agian, hau idazten duzuenok, ez esan arren, bai pentsatuko dut nik.

Joxe AzurmendiBaina Espainaren arima liburua irakurri barik be, zeozer badakigu espainoletaz. Euskaldunok eta espainolak ere idatzi zuen Azurmendik. Espainolek baino gehiago daki Espainiaren gainean, eta hori kritikatzen die gainera.

Baina, orain egin dezagun gogoeta; -zu espainola zara?

3 Iruzkin

  • txerren

    Galdera ona. Nik beti argi izan dut erantzuna bihotzean, bestela pentsatzen dutenek ere kontrakoa argi izan duten legez eurenean, baina egia da erantzun diferenteak eman daitezkeela. Karnetarena, hizkuntzarena, bihotzarena, internazionalismoarena, klase kontzientziarena, gastronomiarena…

    Ez, da nire erantzuna hala ere. Bihotzak hala diost.

  • oier

    Galdera ona, baliteke, baina erantzunaren araberakoa agian. Alderantziz ere galde dezakegu: – zu euskalduna zara? Erantzunak ez du behar derrigorrean aurrekoaren kontrakoa.

    Badirudi, askotan, euskaldunok negazioaren bidez afirmatzen dugula gure identitatearen zioak. Zuzena ote metodoa? Osasuntsua ote?

    Bihotzera begiratu beharko dugu erantzuna bilatu nahian, ez kanpora ordea.