agit/prop,  hurrengo geltokia

Eitb edo PNVren faktoria

Eginbehardugu esango dizute. Eta ederra egin dute orain ere. Ez alderdiak, alderdikoek baizik, alderdikeria. Itzela.

Eginbehardugu, hay que hacer, eta ez dira lotsatuko horregatik. Harritzeraino, erdi izkutuan, mozorro barik. Lotsagarri hala ere.

Euskadi Irratian gertatu da, boletin ofizialek herrietako hauteskunde zerrendak argitaratu eta berehala. Esatari bat, azken urteotan Faktoria saioa aurkezten duena, EITBn plaza fijoa eskuratu duena, eta bere herrian ANVko zerrendaburu doana. Ez da kontaminatua nonbait. Hernanin ez dago kontaminaziorik, orain. Baina EITBko bere lanpostuan ondo kutsatu dute. Kendu egin diote mikrofonoa. Ez duzu bere ahotsik entzungo.

Teleberrietako kiroletako aurkezlea ere bigarren doa Getxoko zerrendan. Egunero ikusiko duzu, egunero damaigu kirol informazioa. Josu Loroño ez da kontaminatua. PNVko zerrendan doa. Hau ez dute telebista pantailatik kenduko. Esango nuke, gehiago agertze alde egongo direla bere buruzagiak. Telebistakoak alegia. Peneuvekoak.

Hirugarren adibidea ere badut. Beste herri bat, beste kazetari bat, beste zerrenda bat. Andoni Basabe, kiroletako kazetaria, ETBn hau ere, zerrenda independiente batean doa bera Elorrion -Aralarko ordezkari gisa-. Andonik jarraitzen du kazetari, interesgarri zaizkigu oraindik bere txirrindularitza kronikak.

Baina zergatik itzali dute Marian Beitialarrangoitiaren mikroa? Alkatesa izan daiteke beharbada Hernanin. ANVk irabaztea ez litzateke arraroa, aurreko hauteskundeetan zerrenda debekatuak irabazi baitzituen bozak. Orain boz gehiago batzea ez litzateke zaila. Baina h0ri ez da kontua. Kontua dira EITBko erizpideak. Erizpide ezberdinak. Mikrofonoak zabaldu eta ixtea.

Eta zer diote honetaz EITBko kazetariek? Zelan hartu dute? Blogetara begira daude… baina kontatuko al digute zeozer? Kexatuko al dira buruzagi jeltzaleen aurrean? Zintzo jarraituko dute, hileroko nominari men? Ebentualitatea badakizu, lana egin behar dugu.

16 Iruzkin

  • Itxasne

    Laugarren adibide bat jarriko dizut. Uxue Barkos. NaBai koalizio baztertzailea sortu zutenean, Madrilgo berriemaile lanean jarraitu zuen aurrekanpaina hasi zen arte. Gero makina bat programatan azaldu zitzaigun bere aurpegi “amablea” salduaz.

    PNVren faktoria Eitb bakarrik balitz gaitzerdi!

  • iPtx

    Aupa Itxasne.
    Gaurko adibideak jarri gura nituen. Hauteskunde hauetakoak. Baina hala ere, oso adibide ona da Uxue Barkosena ere.
    Mila esker.

    Ziur adibide gehiago ere aterako ditugula.

  • txerren

    Nola izan da asunto guztia, patxi? Saio erdian bapatean mikroa kendu diote? Saiotik kanpo utzi dute? Zer da gertatu dena?

  • Nagore

    Kaixo lagunok, nik dagoeneko bidali dut e-posta faktoria saiora, lotsagarria iruditzen zait hedabide publiko batek horrelako erabakiak hartzea. Prentsara ere jo beharko genuke kexatzeko, ezta? non daude kazetariak? Marianen aldeko “plataforma” sortu beharko litzateke!. Animo Marian!

  • Itxasne

    Nik ere bidali nuen e-posta faktoriara, eta nik dakidala behintzat dute zuzenean irakurri. Bere lankideek behintzat isiltasunez erantzun diote injustizia honi.

    BERRIAn informazio hau orain aste bete edo agertu zen, eta igandero irratiko kritika egiten duen Xabier Lasak egoera hau salatu du berriki. Baina alperrik. Ez dugu behar besteko oihartzunik.

    Ni prest nago salaketa hau beste medioren batean egiteko, hori bai, eskertuko nuke Marianek berak aurpegia emango balu.

  • txerren

    Bai, noski ulertzen dudala. Ados nagok gainera, ez haiz hi esplikazioak eman beharrekoa.

    Galduta eta harrituta, argibide bila nenbilen, besterik gabe. Eskerrik asko hala ere informazioagatik, halako zenbat gertatzen ote dira inguruan, eta gu enteratu ere ez…

  • Aitzol

    Bai, adibidez Berrian Bilboko kazetariren bat erditik kentzeko erabili zuten “arrazoi” bera: arrazoirik eza. Argudiorik ez, ezin baita argudiatu arrazoi politikoengatik Marian edo beste edozein kaleratzea.

  • Nekane

    EITBko gai honen inguruan nik ere faktorian bertan galdetu dut eta Marian bere herriko alkate izateko hautagai aurkeztu dela eta horren ondorioz etorri direla aldaketak, mikrofonoa utzi duela Euskadi Irratiko zuzendaritzak hala erabaki duelako. Dena den, erabaki horren berri zuzenago programa-buruak emango didala, horretarako berari pasatu diotela nire mezua eta berak erantzungo didala.
    Nire ustez galdera faktoriaran edo eitbko zuzendaritzara ahalik eta jende gehien bidali beharko genuke
    Nekane

  • Auskalo

    Benetan harrituta utzi nauzue. Kazetari bat politiko bihurtzen da, eta ez zaudete ados kaleratu behar dutelarekin? Zuek normal ikusten duzue alkate bat edo alkategai bat kazetaria izatea eta politikako albisteak ematea? O_o

    Kazetari batek, duintasuna badu, kazetaria izateari utzi behar dio politikari bihurtzen bada, baina ikusten dut zuek hori normal ikusten duzuela.

    Eta barkadazue, baina ez da gauza bera kiroletako albisteak ematea edo politikakoak…

    Portzierto, ez dakit zer gertatu den Berriako kazetari horrekin, baina kaleratu badute seguru ez duzuela tutik ere esango.

    Ay ze erreza den ETB kritikatzea!!

  • beste patxi

    norbaitek esan du hortik Marianek ez duela ezer esan. Ba nik ANVko albistegian gaur egin duen elkarrizketan entzun dut esandakoa. HOrtik aurrera esan beharrekoa esanda dago ez?

  • anonimous

    Ahmm…

    Eta EiTBko mileuristok nora joan behar dugula diozu?

    Oso ausarta zarela ematen du Patxi.

    Ni ez naiz kazetaria, izatez ez naiz EiTBkoa ere ez (bertan lan egiten duen azpikontratatu bat naiz).

  • Antxon

    Aitzol, zu ba al dakizu zer ari zaren esaten Berriaz ari zarenean? Politikan sartu zen norbait kaleratu al zuten? Larria iruditzen zait zure salaketa, ondoren ixil-ixilik geratzeko. Norbait edo zerbait jendaurrera atera, eta ondoren ezkutatu. Ez zaude zu ba etika lezioak emateko.