agit/prop,  hurrengo geltokia,  larrabetzutik,  musika

Gazte Eguna Larrabetzun

Urteroko zita. Gazte gazteak ginenetik.

Rocka ezagutu genuen, eta ostean etorri den guztia.

1985ean hasi zen mobida guztia, gurean ere. Eta gaztetxea eskatzen zen, eta baita lortu ere.

Mobidak udaletxearekin, kontzertuak debekatzeko aginduak alkate demokraten eskutik… orain rockanrolla atsegin dute Batzokikoek ere. Zelan aldatzen diren gauzak, kamarada!

1986tik, herrian gaztetxea barriro zabalik. Urte asko dira, gau asko, Gazte egun asko… talde on asko, txanda asko, ordu asko, eskenatokiak, txoznak, pankartak eta kartelak, pegatak eta diru bilketak, bokatak eta armozuak… Gazte eguna, larrabetzuarrontzako egunik handiena da, duda barik. Gazte zahar ume edadetu andra gizon ama alaba seme edo dana dalako… Gazte sentitzeko unea, gazte eguna.
gazte eguna | hori bai @ larrabetzu
Gose
we are standard
Itziarren semeak

Aurtengo programa azken urteotakoaren oso antzekoa da… control c, control v. Kontzertua barriz, aspaldiko interesanteena neure ustez. Konbinazio polita. Estilo anitz, kolore ugari eskenatoki gainean. Atzekoz aurrera jarrita…
gaua Itziarren Semeak taldekoek itxiko dute. Mungiatik datoz, ondoko herritik. Txozna rocka egiten dute, rock konbatiboa. 85eko garaiak gogoraraziko digute. Ska apur bat dantza egiteko. Ohikoak dira gazte egunean, martxaz amaitzeko taldeak… eta sarritan zirimiri artean be bai… ostean gaztetxean juntatzeko, marabunta guztia. *

We are Standard dira aurtengo nobedadea. Getxo ingurutik datorkigun taldea, gertukoa hau ere. Estilo aldetik berritzailea. Rockak elektronikarekin egiten du bat. Elektro rocka edo. Martxa handia eskenatoki gainean. Bolo asko, mundu osotik. Eta esperientzia hori ekarriko dute gurera. Musika aldetik oso onak, eskenatoki gainean ikusgarriak, instrumentua aldaketak, erritmo bizia… eta gure herriko plaza osoa dantzan jartzen duten. Ziur baietz. ***

Gose aspaldiko ezagunak ditugu azken urteotan gurean. Hiru lau aldiz egon dira, formatu eta leku ezberdinetan. Gaztetxean sekulako arrakasta izan dute egon diren aurrekoetan. Aurten ere, dantzan jarriko dute bere triki elektronikarekin Gazte egunera hurbiltzen den oro. Talde freskoa eta ausarta. Musika atsegina eta pegadizoa. Himno ugari eta jarreradun taldea. Ikusentzunezko efektuek, polito beteko dute eskenatokia. **

Gau elektronikoa gaztetxean
Eta gau osoan, azken 15 urteotan bezala, disko jartzaileak gaztetxean. Beste giro bat, musika asko, dantzatzeko lekua, toki atsegina eta parranda itzela. Urtero lez, eguzkiak nahikoa da esan arte… gero gerokoak.

info + sarean

81 Iruzkin