agit/prop,  gaztelumendi.eus,  su-etena | ceasefire | tregua,  teknologia berriak

Iritzi publikoa

#legalizazioa

Ezker abertzaleak Euskalduna jauregian aurkeztu berri ditu bere asmoak. Politikoak eta juridikoak. Alderdi berria, bide berri honetarako. Bidailagun gehiagorekin, eta helburu argiarekin.

Hedabideen eta jendearen arreta piztu du, hasieratik. Asko izan gara munduan eta Euskal Herrian ekitaldia zuzenean jarraitu dugunok. Lantokietan, hedabideetan, sarean…

Eta Espainiako hedabideek, beraien inkestak abiatu dituzte web bidez. Pako Aristik beharbada ez –pijama jantzita jarraituko du– , baina euskaldun askok arretaz jarraitu ditu inkestok. Eta ziurrenik loditu daitezen lagundu ere. Ez dakit.

Nik neuk, ez dut holango batean ere parte hartu, baina emaitzak hor daude, eta une honetan iritzi publikoaren batailan, zeresan handia dauka ezker abertzaleak.

Gerra ideologikoaren garaian ere bagaudenez, -hor ez dago treguarik, ez alde batetik ez bestetik- iritzi publikoa da irabazi beharreko lubakirik garrantzitsuenetako bat.


Argazkiak.org | Iritzi publikoa Publicon © cc-by-sa: gaztelumendi

Argazkiak.org | Iritzi publikoaren bataila El Pais egunkarian #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi

Argazkiak.org | Iritzi publikoa El Mundon #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi

Iritziaren bataila
Iritzi publikoa jasotzeko orduan, Internetek tresna batzuk eskaintzen ditu. Sondeo batzuk. Unean unekoak. Argazki bat dira, ez besterik.
Iritziok kolore bat hartu dute une honetan, Espainian. Baikortasunarenak. Esperantzaren koloreak nagusitzen dira. Bestelakoak izan daitezke agintariagoen jarrerak. Baina iritzi publikoa, garrantzitsua da. Gero eta gehiago.

Iruzkin Bat

  • Jabi

    Dohai bitxia Aristirena: Behaketa zorrotza eta argudiaketa sendoa egin du Aristik ondoko zentzunbakokeria oinarritzeko.