Editorialak idazten jarrita…
Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da.
Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria.
Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen diren lekua gara.. beharbada.
Beste zerbait ere bagara, mundu bolako zentimetro honetan.
Gogoeta horretatik, bestelako pausuetara jo behar delakoan nago ni.
Editorialak idazten jarraitu behar dugulakoan, to:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2011/02/20110201_10828.mp3]
Iruzkin Bat
txerra
Ba bai, Patxi. Arrazoi duzu. Pauso polita da, baina penagarria da euskarazko hedabideak batzeko arrazoi bakarra dirua izatea. Eta horrela gabiltza, bakoitza gure “kortijotxoan” gotortuta.
Zer prentsa behar dugu? Zer irrati? Zer telebista? Zer aldizkari? Zer atari interneten? Horiek dira funtsezko galderak (funtsezko erantzunak behari dituztenak, jakina) ….
Eta horrela gabiltza …..