Berri Txarrak, musikaren albiste onak

Martxoak 2, barikua. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea.

Gaztetuta dago Andra Mari kalea. Jendez lepo gure herria. Autoetan ez da asko nabari, baina oinezkoak nagusi kalean. Gazteleku tabernan ohikoak baino bokata gehiago egin dituzte gaurkoan, plazako jesarlekuetan ere gazteak daude. Instituto adina dute. Euskara eta gaztelania barra barra entzuten da gaur.

Gaztetxea betetzen ari da. Gaurko kontzertuko sarrerak duela egun batzuk bukatu arren, jendea etorri etorri egin da. Bete da gaztetxea. Eta laister abiatu da kontzertua. Hirukotea taula gainean. Gazteak haiei begira. Bat, bi eta hiru. Hasi da dena.

Berri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko HORI BAI gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeanBerri Txarrak Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean

Berri Txarrak | Albiste onak

Notizia dira. Europa eta Asiara doaz, Euskal Herritik. Asteburuko kontzertuen ostean munduak ezagutu behar ditu. Taiwan, Japon, Alemania, Irlanda… bi hilabete furgonetan, bi hilabetez eskenatokietatik, aretoz areto. Bi hilabete euskaraz abestu, eta gure musika jotzen. Hemengoa han. Hemen bezala edonon. Albiste onak, duda barik.

Bira horren aitzakiarekin, elkarrizketa pare bat egin dizkiet…. eta apaltasuna eta maila nabari da. Erantzunak jarrera dira. Argi dago, argiak dira… eta argi daukate bidea.

“Kantu batekin inor hunkitzea gauza handia da”

Eskenatoki gainean zaudetela, ohiko kontzertu batean…. zer da ikusten duzuena? Momentu jakin batzuetan publikoaren aurpegiak bilatzen dituzu, entzulearekin konexio berebiziko hori, baina bestela barrura begirako momentuak dira gehienbat, musika jotzen gozatzekoak.

Handiak eta txikiak, hemengoak eta kanpokoak. Ibilbide oparoa zuena taula gainean ezta?
Denek ere badute bere xarma, horixe du onetik rock talde batean aritzeak: jo aurretik inork ez daki zer sentsazio biziko ditugun, nola aterako den… kitzikatuta atera ohi gara taulagainera. Halere, aukeran nahiago toki itxiak, aretoak eta.

Euskal Herria txiki geratu, ala kanpora gehiago joateko gogoa?
Kontua ez da EH txiki geratu den, guri erronkak gustatzen zaizkigu eta talde moduan haztea ezinbestekoa zaigu ilusioa berritu eta publiko berri batengana hurbiltzeko. Kanpoan egiten ari garen bidea eta gure betiko entzuleak zaintzearen arteko oreka da bilatzen duguna.

Zerk ematen dizue poza?
Inor gure kantu batekin hunkitzea da gauzarik handienetakoa.

Zer topatu behar duzue, Taiwanen edo Japonen?
Auskalo, aretoek behintzat itxura ona daukate eta Japoniako publikoa oso abegikorra dela diote.

Alemanian eta Irlandan? (Ez oso aspaldi han egon zinetela)
Alemaniara goazen laugarren aldia-edo da, pixkanaka geure bidea jorratzen ari gara. Batez ere Rise Against-ekin egindako birak ikusmina sortu zuen eta ordutik email dezente jaso ditugu bertatik. Irlandan euskaldun piloa dabil eta herrimina arinduko diegu lipar batez…

Jaio.Musika.Hil. Eta gero?
Zeresan handia eman du disko honek eta ate asko ireki digu, gure 5. diskoa da baina ez dira gutxi disko honekin ezagutu gaituztenak. Horrek animoa ematen digu konposatzen hasteko, baina momentuz badugu nahikoa lan 2 hilabeteko gira luze honetan pentsatzearekin. Epeka lan egin ohi dugu beti, eta pentsatzekoa da hurrengo urratsa konposatzen hastea izan daitekeela.


134 thoughts on “Berri Txarrak, musikaren albiste onak

  1. Hori bai herria,hori bai gaua!!!
    Ni be egon nintzen barikuan Larrabetzun,bapatean erabaki eta sarrera barik hurbildu giñen zuon herrira,ta benetan gau polita izan zela,horregatik zorionak!! inbidia ematen du halako herri giroa,gustora ibiltzen da kalean gora eta behera..eta bokatari buruz…ummm…Larrabetzuko oroimen oso ona neukan lehendik ta beste egunekoak ondu du gehiago.Pena bakarra,Berri Txarrak gaztetxearen aurreko hormatik jarraitu beharra,halan da be,merezi izan zuen.Ah!! ta ahaztu barik,aspaldiko partez,taberna eta gaztetxean kriteriodun musika entzun nuen,gustokoagoa edo ez…baina nire uste apalean kriterioduna…aupa zuek!!

  2. Pingback-a: trustedmdstorefy.com
  3. Pingback-a: bofilm ñåðèàë
  4. Pingback-a: bofilm
  5. Pingback-a: 1 seriya
  6. Pingback-a: topedstoreusa.com
  7. Pingback-a: hqcialismht.com
  8. Pingback-a: viagramdtrustser.com
  9. Pingback-a: 4serial.com
  10. Pingback-a: Evil-Season-1
  11. Pingback-a: Evil-Season-2
  12. Pingback-a: Evil-Season-3
  13. Pingback-a: Evil-Season-4
  14. Pingback-a: Dollface-Season-1
  15. Pingback-a: serial 2020
  16. Pingback-a: Dailymotion
  17. Pingback-a: Watch+movies+2020
  18. Pingback-a: serial
  19. Pingback-a: tvrv.ru
  20. Pingback-a: 1plus1serial.site
  21. Pingback-a: #1plus1
  22. Pingback-a: 1plus1
  23. Pingback-a: 2020
  24. Pingback-a: Watch Movies Online
  25. Pingback-a: Film
  26. Pingback-a: Film 2020
  27. Pingback-a: Film 2021
  28. Pingback-a: watch online TV LIVE
  29. Pingback-a: human design
  30. Pingback-a: dizajn cheloveka
  31. Pingback-a: human-design-space
  32. Pingback-a: koma 2020
  33. Pingback-a: vk 2020
  34. Pingback-a: parazity-oskar-2020
  35. Pingback-a: DSmlka
  36. Pingback-a: viagra
  37. Pingback-a: viagra online
  38. Pingback-a: +
  39. Pingback-a: ¯jak Son³k
  40. Pingback-a: astrolog
  41. Pingback-a: watch online
  42. Pingback-a: kinoxaxru.ru
  43. Pingback-a: pobachennya u vegas
  44. Pingback-a: Proshanie so Stalinym
  45. Pingback-a: strelcov 2020

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude