Duintasuna
Duintasunak hemendik aurrera esanahi berria dauka, Iñaki.
Duintasuna maiuskulaz idatzi daiteke, Iñaki.
Duintasuna eredu da, Iñaki.
Duintasunaren eredu, hitz, esanahia zara, Iñaki.
Duintasuna ez da ziega batean sartzen, duintasunak atera egin behar du espetxetik, duintasuna ez da erosten, ez da saltzen, ez da legeetan kabitzen.
Duintasunak heriotzara zaramatza, duintasunak bizi nahi du. Duintasuna zu zara, Iñaki.
Duintasuna; Iñaki De Juana Chaos. Euskal Herritarra. Preso politikoa. Askatasunaren alde direnak eta bi egin eta eman ostean, duintasunez Euskal Herrira heldu dena.
Iruzkin Bat
Hitz eta pitz
De Juanarekin bidegabekeria handia egin dute. Hilketengatik ezarritako kartzela zigorra bete du eta Gara-n bi iritzi artikulu idazteagatik ezarri dioten zigorra bidegabea da. Baina Iñaki de Juana Chaos duintasunaren eredu dela eta askatasunaren alde direnak eta bi egin eta eman dituela esatea gehiegizkoa iruditzen zait.