larrabetzutik

Ez zaizkit kontuak ateratzen

nor da hemen pirata?

Goizean telefono deia, euskal hedabide batetik 10 sarrera eskaini dizkietela eta, eskaintza egin dit bertako arduradunak. Lezaman Pirritx eta Porrotx daudela eta -uste dut gainera Pirritx ez dela egoten aspaldion, baina tira…- eta ea sarrera batzuk nahi ditudan.
Ezetz esan, eta harrituta somatu dut adiskidea. Ez dut horrelako sarrerarik nahi! esan diot, eta gero arrazoitu nire kezka.
Zelan gura izango ditut, 12 euroko sarrera daukan espektakulu baterako gonbidapenak?!

  • Zelan justifikatu edozein familiak -bi seme alaba eta gurasoak, adibidez- 48 euro ordaindu behar izatea, arratsaldeko saio bategatik?
  • 8 talego orduterdian?
  • Ze kultura klase ari gara eskaintzen?
  • klase sozialak  pailazoen aurrean?
  • D ereduko umorea horrelakoa al da?
  • Irrien lagunak? ala diruzaleak?

irrien lagunak? katxi porreta!
Ez zaizkit kontuak ateratzen, eta gainera pasada bat iruditzen zait… ume txikien espektakulu batek 12 euro kostatzea.Eta ez dut inon argudiorik topatzen. Inork balitu… bota beza. Gustura irakurriko dizkiot.

Eta ez hasi niri euskara elkarteak antolatzen duela, hau eta beste. Hau pasada bat da, edo lapurreta edo elitista bietako bat. Kultura ezin da 50 euroko bilete batean bildu arrasti bakar batean. D ereduko aberatsek ahal izango dute, gehienok ez ordea. Eta nik paso… doanik izan da ere, halango ekitaldi elitista batera joaten.
Amorruz, eta marmarka erosi ditu batek baino gehiagok, baina ez dakit eztabaida kafe ordutik haratago joango den.
Ez dakigu errudunak artistak edo kontratatzaileak diren, ez dakigu gurasoena den errua edo pailazoena…

edo kulturaren izenean egiten diren aldrebeskeria guztiena.
Kontua da, ni eta gureak ez gaudela prest, Irrien VISA lagunak izateko.

Katxi porreta!

Ez horixe!

Domekan Kukubel 2.0 ikustera joango gara Durangora, Orhipean parke tematikora, ea han ze atrako egiten diguten….

23 Iruzkin

  • Theklan

    Beno, horrela da kulturaren mundua gaur egun. Denak du horrelako prezio bat. Durangora joan eta 50 euro gastatu behar dira. Elkarren atzerriko kultura saltzen da Corte Ingleseko prezio berean. Kafe Antzokian edozein talderen kontzertuak 10 euro balio ditu… eta Bilborocken udalak antolatutakoak ere.

    Antzezpen batera joateak gutxienez 15€ balio ditu pertsonako. Guggenheimera sartzeak 8€, ulertuko ez duzun zerbait ikusteko. Ruper Ordorika edo Fermin Muguruzaren CDak 3 talegotik gora balio dute.

    Ziurrenik Irrien Lagunak ikuskizuna antolatu duten hauek ez dute pentsatu prezio dexente bat jartzen. 6-7 euro balio dezake (zinemara joatea bezala) baina ez 12€, batez ere umeak ezin direlako bakarrik sartu.

    Kultura negozio bilakatu da, eta kasu honetan Euskara Elkarteak hori baliatu nahi du. Garestiegia, bi ume dituen familia batek 50€ gastatzea ordu eta erdiko ikuskizunagatik (paregabea, baina ordu eta erdi).

    Kultura “erostea” gustatzen zait. Liburuak edukitzea nire apaletan, eta CDak entzutea, edo DVD on bat izatea. Baina guztiak ez du balio…

  • txerra

    Ez naiz ni inori etorriko aurpegia ateratzen …. baina bi kontutxo ekarri nahiko nituzke hona. Alde batetik, Zorrizketan euskara elkarteak antolatzen du. Komeni da lantzean behin ere izena jartzea kritikatzen denari.

    Bigarrenik, eta jakin izan dudanagatik (ez dakit guztiz egia den, baina sinesgarri egiten zait): Lezamako udalak ez du dirulaguntzarik eman ekitaldia egin ahal izateko. Eta, orduan, euskara elkarteak prezio hori jarri behar izan du gustatu ala ez ekitaldiari aurre egiteko.

    Nire ustez, gure kultura zenbait kasutan hipersubentzionatuta dago, eta horrelakorik ez dagoenean, ba emanaldia ikusi gura dutenek euren “benetako” prezioa ordaindu behar dute. Eta ez dakit ona ala txarra den ……

  • oier

    Eibarren otsailean izan dira, eta oker ez banago 6 euro balio zuen sarrerak. Urtarrilean Donostian geundela kartela ikusi genuen Kursaal-en zeudela, eta ikustera joan ginen uste dut 8 euro ordaindu genituela. Beste toki batzuetan 5 eurotan ikusi ditut. Beraz, badirudi ez dagoela prezio bakar bat eta tokian-tokiko antolatzailearen esku dagoela. Baina batzuk pasa egiten direla ikusita akaso Pirritx eta Porrotx taldeak berak mugak jarri beharko lituzke. Prezioaz haratago, nik ikusi izan ditudanean iruditu zait zuzeneko emanaldi bikaina dela. Beste pailazo batzuk eta umeentzako hainbat antzerki ikusten ditugu, eta esango nuke ez dagoela kolorerik. Umeak bezero errazak direlakoan errazkerian aritzen dira asko. Ez zait iruditzen Pirritx eta Porrotx-en kasua denik. Oro har lan bikaina egiten dutela iruditzen zait.

  • arrikitaun

    Patxi, ez alñda berdin gertatzen musika taldeekin? esaterako, gaur kafe antzokian bizardunak, aurresalmentan=8 euro, txarteldegian=10 euro x 4 lagun= 40 euro (garagardoak ez ditut bertan sartuko politikoki zuzena naizelako)
    Joer, duela 3 aste Algortako plazan doan atera zitzaigun! Zenbat Garakoak edo bizarduinak kritikatuko ditut? Ostia, egon apur bat… Ahhh, igual Getxoko udalak pagatu zuen. Aholkua, eskatu kontuak Lezamako Udalari eta ez artisteei, horrela ez zaizu inor haserratuko. sentitu-pentsatu-ekin!

  • tamax

    Nik uste emankizuna ez duzula kontestu egokian kokatu . Izan ere, emankizun kultural bat baino gehiago emankizun soziala da; bere helburua Euskararen alde egiten duen elkarte bati laguntza eskeintzea baita.

  • Pirritx, Porrotx eta Mari Motots

    Gaur goizean, lagun batek igorritako emailez izan dugu Lezamako sarreren salneurriaren berri, haserrez betetako zure hitzak irakurritakoan.
    Gure lehenengo erreakzioa antolatzaileei telefonoz hots egitea izan da, argibide eske, izan ere sekula ez baita gure saiorako sarrerarik 7-8 euro baina gehiagoan saldu, ez zaigulako bidezkoa iruditzen. Biharkoak 10-12 euroan zirela jakin dugunean zur eta lur geratu gara.
    Hanka sartu dugu, bai guk, pailazo taldeak, eta bai antolatzaileek ere, Zorrizketan Euskara Elkarteko lagunek. Guk, nonbait, ez genien argi utzi sarreren salneurria 6 euro ingurukoa izaten dela. Eta haiek ez ziguten iritzia galdetu prezioa ezartzerakoan. Udalaren inongo laguntzarik gabe, ez dutela dirua irabazteko asmoz egin, eta edonola ere, irabazitakoa Derioko Euskara Elkarteari emango dietela esan digute.
    Prezioen kontuari asko begiratzen diogu: Bai sarrerak, kamisetak, edo gure beste edozein produktu, jendearentzat ahalik eta eskuragarrien izan daitezen saiatzen gara, zaude ziur horrekin. Egia da, bai, sarreren kontua zehaztea antolatzaileen esku utzi izan dugula orain artean, haiek baitakite gure emanaldien gastua zenbaterainokoa den, saioaz gain, argindarra, oholtza, aulkiak, garbiketa, asegurua… izan behar dira kontuan. Tokian tokiko baldintzak ezberdinak dira.
    Lezamako saioen katxeta beste edozein herritan kobratzen dugun bera da. Prezioak eskura dituzu gure kontratazio baldintzatako orrietan. Eskuragarriak garelakoan gaude, eta eskatzen eta eskaintzen dugunaren artean oreka dagoela uste dugu.
    Zure idatziarekin belarritik tira diguzu, eta badakigu zale askok ere hala egingo lukeela, ez arrazoi faltan. Atzera bueltarik ez du biharkoak, baina aurrerantzean kontu honi adiago erreparatuko diogu.

  • Luixmai

    Euskal kultura sustatzeko bide asko daude. Tamalez, gaur egun zuzeneko dirua ematen duen kultura bakarrik sustatzen da. Euskal materiala oso garestia iruditzen zait. Agian, bere aleen urritasuna da garestitze horren arrazoia.

    Baina kultura betierekoa da. Ez da elementu fisiko batean zehaztutako zerbait. Interneteko deskargei esker euskal kultura ikaragarri sustatu daiteke. Tamalez batzuentzat hori ez da batere ona, diru iturri zuzen ederra galtzen dutelako.

    Bide batez, ez dakit hemen kanpoko loturarik ematea baimendurik dagoen, baina euskal musika gogoko baldin baduzue, hemen uzten dizuet blog oso on bat.

    http://www.ekaitzaldi.blogspot.com

    Ikusi arte

  • Byron

    You’re so interesting! I do not suppose I’ve read anything like
    that before. So nice to discover another person with some genuine
    thoughts on this subject. Really.. thanks for starting this up.
    This website is one thing that is required on the internet, someone with a bit
    of originality!

  • id Pro pkv

    Ƭoday,I went to the Ьeachfrοnt with my kids.

    I found a sea shell and gаve itt to mу 4 year old daugһter and
    saÑ–d “You can hear the ocean if you put this to your ear.” She placed the shell to her ear and screamed.

    There was a hermit crab insiⅾe and it рinched her ear.
    She neѵer wants to go back! LoL I know this is completely off topiϲ but
    I had to tell somеone!

    my web â²£age; id Pro pkv

  • HB Blood Boost

    Awesome website you have here but I was curious about if you knew of
    any message boards that cover the same topics talked about here?
    I’d really like to be a part of online community where I can get feed-back from
    other knowledgeable people that share the same interest.
    If you have any suggestions, please let me know.
    Kudos!

    Feel free to surf to my site HB Blood Boost

  • Mili-Tac Watch

    Hello there! This is my first visit to your blog!
    We are a collection of volunteers and starting a new project in a community in the same niche.
    Your blog provided us valuable information to work on. You have done a outstanding job!

    My blog post Mili-Tac Watch

  • Wild Lean Keto

    I’m amazed, I must say. Seldom do I encounter a blog that’s both educative and
    engaging, and without a doubt, you’ve hit the nail on the head.
    The problem is something which not enough folks are speaking intelligently about.
    I’m very happy I came across this during my search for something relating to this.

    Feel free to visit my web-site Wild Lean Keto