Urte barri ON_line!
Akabuen!
Inuxente egunetik out. Dominioak barriro erregistratzea ahaztu, eta ia astebetez egon gara Interneten ikustezin. Larrabetzu.org eta gaztelumendi.org dominioek jokaldi eskasa egin digute inuxente egunean. Eta urteari ezin patxadaz ekin.
Hemen gara baina.
Aurki.com ere martxan dago, baina han ez dituzu gure erreferentziak topatuko, momentuz. Begirada bat bota, eta gaztelumendi.org eta Larrabetzu.org komunitateko jariorik ez dago momentuz… beharbada, gure RSS jarioa topatu ezinik ibili dira eta. Orain bai, orain badago martxan…. : -)
::::Eguneraketa:::: Aurki.com ari da larrabetzu.org komunitateko rss batzuk jasotzen.
Bitartean, Euskal Herrian albiste berriak ditugu. Madrileko eztandak, lurrikara eragindu modu politikoan bezala, jendartean ere. Gauzak oker zebiltzala, aspalditik sumatzen zen, baina urte zaharra amaitzeko modua, bortitza izan da. Ezustean harrapatu du bat baino gehiago… eta orain apurka apurka egoerari zelan buelta eman ikasten hasi beharko dugu.
Beste behin ere, Irlandara begira jarri beharko dugu. Cityan izan ziren leherketetatik, prozesuari berrik ekiterako orduan eman ziren urratsak aztertu beharko dira. Konpromezuak eta hitzak zenbat balio duen… eta gizarte eragileen gaitasun eskasa neurtzeko ere balioko du. Hemen ez dugu ia ezer pintatzen, beste behin.
Urte barria hasi da, eta barriro martxan jarri dugu gure tresneria. Adi beraz.
4 Iruzkin
Pingback-a:
ispiluaren aurrean
Zu be jausi zara morboaren tentazioan? Sadam Huseein urkatzen ikustea baino gauza morbosoagorik… Gero giza eskubideen aldarrikapenak eta heriotz zigorren kontrako panfletoak zabalduko dituzue!
patxiku
Saddam Husein urkamendira eroatearen kontra nago. Eta inoiz esan ez badut ere, orain esango dut: heriotz zigorraren kontra nago.
Zaindari hiltzaileetako batek argazki kamerarekin grabatu zuen exekuzioa, eta Interneten jarri. Egunotan ikusienetakoa izan den bideoa gainera.
Bideoa jarri badut, inork astakeria hau ahantzi ez dezan jarri dut. Eta jarriko.
Lantzean behin bideo ezberdinak jartzea da leiho txiki horren asmoa.
Giza eskubideen aldarrikapenak egiten jarraituko dugu bitartean…
zer du ba bideo honek horren kontra?
Sadam urkatu dutela gogoratzeak zer du?
Eskertuko nizkizuke azalpenak… morbo barik, hori bai.
ispiluaren aurrean
Eztabaida etiko interesgarria, zalantzarik gabe. Ohituta gaude telebistan agertzen diren hainbat irudik sortzen digutenaz hitzegiten eta mugak non daude?
Kazetaritza ikasi dutenek unibertsitatean hortaz pentsatu eta eztabaidatuko zutela pentsatzen dut, baina besteontzat ere gai interesgarria da.
Non dago informazioaren eta morboaren arteko muga? Bakoitzak muga horri langa desberdina jarriko dio, baina exekuzio baten kasuan denok nahiko ados egongo ginela pentsatzen nuen.
Beharrezkoa da exekuzio bat ikustea astakeria handia dela ikusteko? Informazioa zuzen emateko beharrezkoa da exekuzio osoa erakustea? Nik ezetz uste dut. Bestela, zergatik ez ditugu heriotzak tarteko dituzten berri guztietan autopsien irudiak grabatu eta emititzen? Nire aburuz bastante helduak gara exekuzio baten emaitzak zeintzuk diren ikusteko eta ez da beharrezkoa irudi gordinetara heltzea, hori morboa da. Publiko egin zen lehen bideoak informazioa sobera ematen zuen.
Eta guzti hortaz gain, luze eztabaida daiteke Bush jaunak eta konpainiak bideo horiek ematearekin dituzten helburuez. Baina hori beste baterako utziko dugu.