teknologia berriak

Noizko aurki?

Badira zenbait aste, behin eta berriro euskal blogosferaren berri izateko aurkira jo, eta Data Base error mezuarekin topo egiten dudala.
Badira zenbait egun, zerbait idatzi behar dudala pentsatzen ari naizela.

aurki.com

Aurki Eibar.org elkarteak sortu zuen, bilatzaile bezala hasieran (DMOZ proiektuaren barne) eta euskal blogosferaren planeta bilakatu zen gero. Ehundaka gunetako RSS jarioa profitatutz, gure komunitateari sekulako indarra eta kohesioa emanez.

Erori da eta ez dirudi altxatzeko asmorik dagoenik. Ez dago enpresa pribaturik, ez dago erakunderik… eta badirudi ez dela garrantzitsua. Bokazio publikoa izanik, sekulako tresna iruditzen zait Aurki. Horrela jakinarazi izan diet beti sortzailei, eta blogei buruz mintzatu behar dudan aldiro aipatzen dut Aurki.com

Itxaroten nekatu naiz, eta pentsatzen dut beste asko ere antzera egongo zaretela. Eta mezu hau eibartarrak probokatzeko asmoarekin eginda dago, ea komunitatearen presioz edo…. aurki martxan jartzea lortzen duten, lortzen dugun.

2 Iruzkin

  • Gari

    eta zer erantzun behar dugu ba?

    Baietz, arrazoia duzula, baina maila batean gure eskuetan ez dagoela gauza, eta egunero ari garela begira eta egunero erortzen zaigula Eibar.org eta… gure penak.

    Dena dela, egingo dugu beste saiakera bat, ea hostingeko jendea gutaz gupidatzen den eta behingoz konpontzen dugun.

  • xiber

    Egin deigun presinoa ba. Ni be umezurtz setitzen naz aurki barik. Horrenbeste poz eman dosten orria ez dabil. Ganera, nire haserako orrie da.