Kafe hutsa
Internet elkarrizketak dira.
Kafea elkarrizketa, gogoetarako tarte da.
Kafe hutsa atsegin dut ordea.
Kafe hutsa eta kikara ondo betea. Gozoa eta garratza.
Kafe hutsa tarte bat da… idazteko, irakurtzeko, pentsatzeko, esateko… elkarrizketa batean. Elkarrizketa digitalean.
Kafe hutsa zu be bazara. Berbak ez dituelako haizeak eroaten.
Kafe hutsa %100 baltza da. Kikara ezin zuriago batean. Kafe hutsa gara.
Argazkiak.org | kafe hutsa :: gaztelumendi.org :: © cc-by-sa: gaztelumendi
Asmo berri honetan, ZU beharrezko zaitut. Zure iritzia, hitzak, berbak, pentsamoldea, jokaerak. Zurekin egin asmo dudalako. Zugaz.
Kafe hutsa konpartitutako eremua izango da. Elkarrizketa ardatz hartzen duena.
Proiektuak izaera multimedia, digitala, elektronikoa, humanoa izango du. Apurka apurka gauzatzen joango gara, auzolanean. Eta ondo pasako dugu. Asmo hutsa izatetik, gauzatzera. Mila esker, beste behin.
5 Iruzkin
Pingback-a:
aiora
Nik kafea al den neurrian ebakia nahiago, esne pittin batekin, pentsaera kontrajarriak nahasteko… nahasketa horretan egia baten ordez egiak daude eta agian…
Luistxo Fernandez
Ba interesgarria dirudi, baina ez naiz enteratu. Beste modu batean azalduko mesedez? eskerrik asko
arrikitaun
Luistxori geratu zaion moduan ni ere ez naiz enteratu, kriston kakao daukat. (edo kolakao)
head injury law california
The mind head injury law california attorneys at DE CARO &
KAPLEN, LLP.