ikusi eta ikasi

independentzia edo asperdura

Ikerketa bat egin du Aztiker ikerketa taldeak Gipuzkoako diputazioaren enkarguz. Gazteen kezkak bildu dituzte txosten soziologiko batean.
Prentsaren aurrean aurkeztu dute, eta prentsak guri.
Titularrak:
Berria
Berria
Independentziaren alde bozkatuko lukete Gipuzkoako gazteen ia erdiek
Gipuzkoako gazteen eta politikaren arteko harremana ikertu du Aztikerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.
Euskal Herrian, «indarkeriaz harago, arazo politiko bat dago», gehienen ustetan
Diario Vasco
Diario Vasco
La política aburre a los jóvenes
Un estudio de la Diputación de Gipuzkoa pone de relieve la desconfianza y el escaso interés de las nuevas generaciones hacia los gobernantes. Sólo el 10% ve legítimo el uso de la violencia en ciertas circunstancias.

Ondorioak:

  • Txosten bera irakurri dute?
  • Zer dute buruan bada, Gipuzkoako gazteek?
  • Zer pentsatua ematen du, titularren irakurketa hutsak.
  • Kazetaritza, pentsatuko duzue… horrela gabiltza.

Gipuzkoa.net webgunean hainbat pdf daude hau guztiau azalten dutenak. Grafikoak, inkestaren laginak, emaitzak, irakurketa….

3 Iruzkin

  • xabi

    aupa! merezi du, bai, pixkat surfeatzea inkestako erantzunetan. egia esan tarte bat hartu dut ta oso datu interesgarriak daude. alde batetik, eskualdekako datuak bereziki diferenteak dira. bidasoa behera ta donostialdea abertzale gutxien duten eskualdeak dira. baina independentziaren jarrera ere nabaria da bertan. beste eskualdetan, independentziaren jarrera gehiengo nagusia da. kuriosoa ere batasuna/aralar ardatza eskualdeka ikustea. deba-barrena eta bidasoan aralar nagusitzen da batasunarekiko, botua ematerako orduan. beste eskualdeetan batasuna da ezker abertzaleetan erreferente. gero, eskuin/ezker ardatzean, nabariagoa da ezkertzaleen independentziarekiko jarrera, baina nahiko nabaria da ere eskuinean kokatzen direnen artean ere.