bide ertzean bazterretik egindako kronika
- Bazterretik idazten ari natzaizue. Bide Ertzean taldearen kontzertu bat ezohiko egun eta orduetan entzutearen ondorioz.
- Aretoko bazter batetik entzundako kantu elektrikoen gainean zeozer esateko gogoz.
- Bazterreko musika egiten dutenen alde, erdiguneak erakartzen ez gaituelako.
- Izarrak, top zerrendak, esemese bidez deskartatu daitezkeen kantuak eta aparra maite ez dutenen bazter horretatik.
- Kantuen berbei harreta jarri eta ezkerreko bafletik hobeto entzuten den toki honetatik.
- Zuzenean indarra erakutsi, eta gauzarik gozoena esateko gai diren lagunen aldamenetik.
- Bide gorri bat, ohe huts bat, maitasun adierazpen bat txukun duin apain eta funtsarekin esaten ausartzen direnekin.
Milaesker, azken hamaika urteotan egiten ari zareten ahaleginagatik. Hitzengatik. Doinuengatik. dana lanbrotute ikustot haren muinetatik sortutako proiektu honek, albotik sortu zen honek, dagoeneko indarra hartu duelako. Lan asko plazaratu dituzue, berba asko kantatu, poemak berrargitaratu, molde berriz, ilusio ezberdinarekin. Hamaika urte badira. Ez garaile izateko indar edo uste nahikoarekin, antza. Gurea ez da garaipena, gurea kantua eta kontaketa direlako. Beste behin.
Iruzkin Bat
urdin
Neu ere hor egon nintzen, ixkin batean.
Eta, bai, estimatu nuen kontzertua.
Oraindik burmuinean hiltegi-usaina daukat.