The Clash tontokalen
Nork ez du ezagutzen Jimmy jazz?!
Baina zenbat bertsio egin dira aspaldiko The Clash taldearenak?
Bart New York hirian Tom Morelloren -RATM taldeko kitarjolea- The Nightwatchman taldeak jo omen du. Besteak beste London Calling abestu dute, Bruce Springteenen laguntzarekin.
Kantu mitikoa duda barik.
Sarean ibili gara lotura batetik bestera pasatzen, eskuz esku. Eta facebook sarean ezagutu dugu London Calling kantuaren bertsio euskaldun bat. Alegian egina, Tontokalen alegia.
Tontokalen, Ziklos Garaialde 2.0
Entzun eta flipatu egin dut. Orduan garaiko gazte askok flipatuko zuen moduan, beharbada.
Eta egia da, aspaldian genbilzan irratia.com saiorako The Clash taldearen bertsioak batu guran, irrati emankizun bat egiteko asmoagaz edo. Eta hasi beharko dogu batzen.
Erantzunetan utzi ezagutzen dituzun bertsioak. Ea zerrenda polita osatu eta laister saioa egiten dugu.
7 Iruzkin
e-gor
Pentsatzen dut ezagutuko duzuela, baina The Clash-i omenaldi diskoa egin zioten talde askok duela 10 urte, “Burning London – The Clash Tribute” izenburukoa. http://en.wikipedia.org/wiki/Burning_London:_The_Clash_Tribute
clashiko-kontserbadorea
Hertzainak-ek I fought the law kantatzen zuen, neuk zazpi eskaleren bertsioa nahiago dut.
Clash eta Pistols-en Itoizek kantatzen zuen moduan… bukaera da
txarli
Aupa Patxi, kantu hori, Zikloxeko kide zen Paulitori eginiko omenaldi batean grabatu genuen, 1995. urtean Alegiko gaztetxean. Taldea berez ordurako deseginda zegoen, herriko beste musikari batzuk “agregatu” eta zuzeneko batzuk eman genituen Pauliton omenez.
helbide honetan kantak eskuragarri daude:
http://tontokaletik.blogsome.com/2006/11/22/ziklox-garaialde-20-19950304/
ibusg
Hemen daukezue letra. Eskuminek tontokaletik (blogatik ere bai).
Tontokalen ez dakit zer egin
paroan nago ez daukat lanik
Tontokalen aspertzen ohitu naiz
ez daukat dirurik putaseme bat naiz!
Tontokalen dena beti berdin
eta ez da gertatzen gauza berririk
Tontokalen ezin dut mozkortu
jende guztiak gaizki begiratzen nau.
Lana behar dut, ez da hain arraroa
bere gorputza saltzen ez duenak
garesti pagatzen du bere condena
lana ez dudala egin nahi
Ez al da egia?
Tontokalen dena aldatu da
orain asko daude hemen ni bezela!
Tontokalen krixton giroa
ixkiña guztietan jendea etzanda.
Tontokalen zaharrak ere badira
gurekin kontutan aritzen direnak
Tontokalen mundu bat egin da
mundu zahar baten azken ondarra.
Tontokale gure kalea da
ez du importa besteen esanak
Tontokalen dago gure martxa
gu bizi gera aldegun bezala.
Pingback-a:
Pingback-a:
iñigo
http://www.youtube.com/watch?v=ehK622Ia2Uc