J’accuse euskaraz
J’accuse esanez ikusi ditut 18/98 sumariokoak. Eta kontzertua izango da zapatu honetan ere. Amets Arzallus entzun dut gero. J’accuse eta J’accuse, inbidiagarri den pronuntziazio frantses batean.
Amets Arzallus: J’accuse
[audio:http://www.gaztesarea.net/info/audio/061017-1898-amets-laburra.mp3]
J’accuse hartu dute aipagai epaituek. Eta nork nor salatuko hori da afera orain.
Eta nik, salatu honek, J’acusse euskaraz irakurtzeko gomitea egin gura dizuet, izan be, Iñigo Aranbarrik euskarara ekarri zuen ez oso aspaldi Emile Zolaren testua.
irratia.com emankizunean saio berezia egin genuen 18/98 auziari buruz. Gainera, laister kaleratuko den disko baten kantu aurrerapena ere egiteko aukera izan genuen.
Entzun gura baduzu:

Iruzkin Bat
ispiluaren aurrean
joño, joño,… Amets Arzallus inbidagarria den pronuntziazio frantses batean? zein gauza kuriosoa!
egunen batean Ane Igarteburu inbidagarria den pronuntziazio espaniar batean edo Jon Maia inbidagarria den euskarazko pronuntziazio batean entzungo ditugu! areago, Saramago inbidagarria den pronuntziazio portugaldar batean edo Tony Blair inbidagarria den pronuntziazio ingeles batean entzun ahal izango ditugun eguna ezagutzera ere hel gaitezke!
hamaika ikustekoak jaio gara!