Lau berba bertso txapelketaren gainean

Badira aste batzuk, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia (#btn09) abiatu zela. Zestoatik Laudiora, saio andana bat izan da dagoeneko.

  • Bi hitzetan, bizkaitarrak nagusitu direla lehen kanporaketa hauetan. Unai eta Igorrez gain, beste hamar lehiatu dira eta zortzik aurrera egin dute, semifinaletan ikusiko ditugu.
  • Saioetan lehen lerroan ikusi ditugu gainera Jone Uria edo Miren Amuriza, beraien lehen txapelketa nagusian. Zeresana eman dute, eta argi dago zer kantatua badutela.
  • Orduan, proportzioak eta emaitzak ikusita, agian orain da unea hurrengo txapelketari begira -lau urte barru- bizkaitarrei partehartze handiagoa eskatzeko ezta?

Bi hitzetan, zapore gozoa utzi digu txapelketak orain arte.

2 thoughts on “Lau berba bertso txapelketaren gainean

  1. zelako goxo eta bero,
    lagun artean hartuz gero,
    tertuliekin goxatu ezkero,
    nik hartzen diat egunero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude