gaztelumendi.eus

5 urte hemen idazten

eta ez gara nekatzen. IDazten, irakurtzen, zuzentzen, erantzuten, aldatzen, frogatzen, ikusten, ikasten.
5 urte blogeatzen. Eta ez gara aspertzen.
Eta ilargipean, kanpoan euria ari duela, sarean ibili eta itxura berria ematen diozu zureari. Badakizu edozein unetan alda zenezakela, eta berdin dizu horrela mozorrotzeak.
Eta irakurleen esanari jaramon egingo bazenio bezala, aurpegi hori jarriko duzu.
zertan ari da hau?
gustatu zaizue?
itxura hutsa da?
zer aldatuko zenukete?

4 Iruzkin

  • Theklan

    Ba ezkerreko zutabeko gauzek testua estaltzne dutela… ez dakit, bitxia da nire ustez.

  • Julen

    Aupa Patxi, aldaketa ez dator batere gaizki; porlanezko horma ere agian ez zen egokiena 😉

    Hori bai, komentarioak eta erantzuteko testu-kutxak oso azpian bistaratzen dira (“navigation” klaseko “div” etiketak kenduta konpontzen dela dirudi).

  • xomorro

    Ondo dago; garbia eta polita.

    Letra tamainua handituko nuke pixkat eta #main p estiloan “courier” letra familia gehitu; ‘mac’etan bestela serifa duen tipo bat azaltzen da.

    Bestalde, postaren datuak “posted…” eta formularioaren “label”ak euskaratuko nituzke.

    Hoi errepasua!

  • iPtx

    Aupa Theklan!
    Ezkerreko page hoietako izenburuak laburtuta, badirudi ez duela arazorik ematen.

    Aupa Julen!
    css estiloetan egin ditut zuk gomendatutako kenketak, eta ikaragarri laburtu da erantzunen eta postaren arteko distantzia. Zer egingo genuke hemen hackerrik gabe!

    Xomorro, ieup!
    Courier letra gehituta dago estiloetan, eta tamainarena aztertzen ari naiz.
    Euskaratzeko kate dexente falta ditu… eta egunotan egitekoa naiz.

    Hiruroi, irakurleoi, eskerrik asko aktiboki laguntzearren. Ez dakizue zelango plazerra den hori!