Do the reggae
hiztegia
Sare sozialak ikasteko be balio dute. Lagunen esanei so, beti ikasten da zeozer, neuk bai behinik behin.
Badut Zarautzen lagun bat, reggaezale amorratu izateaz gain, sukaldari ona be ba omen dena, abesten aritzen da 12 Tribu taldearekin, eta Revolutionary Brothers anai iraultzaileekin ere reggae sound system sesioak egiten ditu.
Esan dizuet, laguntzat dut facebook sare sozialean, eta reggaearen inguruko albiste, kantu hunkigarri, bideoak eta bestelakoak sareratzen dizkigu. Eta egia esan, gozada bat da bere mezuei erreparatzea.
Reggae hitza kantu batean erabili zen lehen aldia noiz izan zen esan berri digu. Toots & The Maytals taldeak egin zuen, 1968an datatua dagoen kantu honetan.
Bideoa bera, lekzio bat da.
Mila esker, King Konsul.
2 Iruzkin
konsul
Eskerrik asko hire hitzengatik Patxi
konsul
Diska hori hortik aurkitzen baduzu Do the Reggae 1966-1970 erosi inungo zalantzaik gabe,osoa ona da ta