Maite dut Zarautz
Asteburu librea Zarautzen. Itzela izan da, Putzuzulo gaztetxean software libreari buruz ikasi dudanaz gain beste kontu asko ikasteko aukera izan dut. Duda barik. Zapatuan heldu nintzenean, tailer pratiko batean topatu nituen hainbat lagun. Ordenadore gelan -dena GNU/Linux ordenadoreekin- berriz jendea konektaturik, programatzen, programak instalatzen…
Bazkari gozo batek esaten zidan, sekulako giroa egon behar zuela han asteburuan. Hitzaldiak, hizkuntzak, Catix live CD erakargarria, Euskal Herri librea mahainguru eta solasaldia… denetarik. Bokatak, garagardoak eta eztabaidak jarraitzen du. Musika entzun eta hor ari gara Putzuzulo gaztetxea utzi eta herrian bueltaka. Galdu barik.
Gaua ere ederra da Zarautzen. Kale arteko abarrotsak malekoian oinez ibiltzera gonbidatzen zaitu, edo hondartzara hurbiltzeko. Marea behean dago, eta lasai ibil zaitezke oinez… hara eta hona. Ametsetan.
Eta igandean esnatzen zarenean, gaztetxea jende gehiagorekin topatzen duzu, software libreak jendea erakartzen du Multimedia tailerrera. Tresna eta aplikazio mordo bat. Gauza asko ikasteko egia esan. Filmeak, irudiak, diseinua, musika, bideoak… zer ez dagoen egiterik adibidez Ubunturekin!
Bazkari ostean berriz loaldi labur baina atsegin bat, eta esnatzean hitzaldi bat aurkeztu behar dizute… onartzen duzu eta hor zoaz gaztetxe ezin beteago batera. Hezkuntza eta software librea lehenbizi, enpresa eta software librea gera. Eta azkenik, bero izugarri baten azpian Richard Stallman.
Ehundaka lagun, adin guztietakoak Putzuzulo gaztetxean. Adi adi maisuaren lezioari entzuten. Jendea pozik dago, eta azkenean GNU mugimenduaren sortzaileak kantatzeari ekin dio. Free software song. Bi kantu. Eta jendea txaloka. Giro ona nagusi. Softare librearen giroa. Dantzariaren agurra eta plaka gaztetxeko sarreran. Zer gehiago behar da?
argazkiak: 53R61 eta Iker (flickr.com)
112 Iruzkin
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a:
ХруÑтальный
ХруÑтальный
Pingback-a:
Pingback-a:
Pingback-a: