Euskarazko Wikipediak hazkunde eta eraldaketa bizi du [Erreportajea GARA egunkarian]
Uda honetan gustura idatzi dudan erreportajea. Hemen bertsio luzeago eta osatuago bat. Paperean argitaratu denaz gain, wikilariek eman zituzten erantzun guztiekin, sare sozialetako oihartzuna eta GARA egunkariko orrialdeak batuta.
Erreportaje luzea prestatzen ari gara @euwikipedia eta emakumeen biografiei buruzkoa @GARAnet egunkarian
Biba zuek! wikilariok pic.twitter.com/d7iZ8WiTu8— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 8
Gaur #GARA egunkariko portadan editoriala eta Kultura saileko gai nagusia: @euwikipedia #eraldaketa eta #hazkundeahttps://t.co/ZrbpFhh4RO pic.twitter.com/KQd8ThBvhJ
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko abuztuak 16
GARA egunkarian azala, editoriala eta bi orrialde koloretan
Euskarazko Wikipedia: auzolanean herria egin – https://t.co/diTpq23Ngm @naiz_info
— Eguzki-lore (@plazaandu) 2017(e)ko abuztuak 16
5 wikilari berbetan
Aitzol Astigarraga, Leire Cano, Galder Gonzalez, Xabier Cañas eta Amaia Astobiza elkarrizketatu ditut erreportaje honetarako. Hona hemen beraien adierazpen guzti guztiak bilduta.
Galder Gonzalez
atzerrian ere ibili zara wiki kontuetan… euskaldunak nola hartzen gaituzte?
Bai, Wikimedia Fundazioarekin zein beste wikimedia batzuen gonbitea jarraituz kanpoan ibiltzeko aukera izan dut. Aurten Berlin, Edinburgo eta Asturiasen egon naiz, eta bihar bertan Montrealera noa, Wikimanian parte-hartzera. Orokorrean erantzun bat ematea zaila da: wikilari askorentzat hizkuntza txikiak ez dira existitzen, euren lan esparrua beste bat da. Beste batzuentzat jende bitxia gara, nolabait komunitate oso aktiboa duen hizkuntza gutxitu erromantiko hori. Hala ere, eta gure esparrutik gertuago dauden hizkuntzentzat erreferente bat gara. Ez katalanen neurrira, eurek Champions Leaguea jokatzen duen talde txikia dira… gu bigarren mailako erreferente bat gara, interesgarria hizkuntza txikientzat. Celtic Knoten izan ginen gonbidatu, hizkuntza zeltikoen bilera bat, Europako hizkuntza txikietako gonbidatuekin: bertan Galesko gobernuak ere zitatu zuen euskaraz egiten den lan eskerga eta erreferente gisa hartu gintuen. Eskoziarrei lagundu diegu gauza teknikoak egiten, baita asturiarrei ere. Euskaldunok gure miseriak ditugu, baina kanpotik distira gehiago ematen dugu uste duguna baino.
beste hizkuntza txiki batzuekin elkarlanean ari zarete, ezta?
Bai, azken aldian bide hori ireki dugu. Katalanekin elkarlan handia dugu, bai etorkizuneko proiektuak lantzen zein orain arteko esperientziak trukatzen. Eurek esperientzia zabala dute Wikimedia proiektuen hedapenean, eta ikasi behar da. Bestetik lan tekniko batzuetan (Wikidatan, adibidez) oso aurreratuak gaude euskarazko Wikipedian. Hau ez genuke lortuko katalanezko Wikipedian dabiltzan hainbat lankideren laguntzarik gabe, baina, aldi berean, guk ere jakintza hori eskaintzen dizkiegu hizkuntza txiki batzuei. Lehen esan bezala, eskoziako gaelikoa, galesera zein asturiera lagundu ditugu jada Wikidatako datuak ustiatzen. Laster hizkuntza gehiago gehituko dira, eta saiakera egiten ari gara Ameriketako jatorrizko hizkuntza batzuekin ere lankidetak egiteko.
emakumeen biografiei garrantzia handia eman zaie, daturik ematerik bai?
Emakumeak munduko biztanleen %50 dira, baina artikuluen %15a baino ez dute suposatzen, maila orokorrean. Egia da eskolako testu liburuetan egoera okerragoa dela: errege eta gizonen historia ikasten dugu, emakume zehatzak zein emakumeen historia albo batera utzita. Wikipedia ezberdinetan gai hau lantzen ari da, baita euskaraz ere. WikiEmakumeak lantaldea sortu da, baina beste lankideok ere sortzen ditugu geroz eta emakumeen biografia gehiago. Azken hilabetoetan ia astero izan gara emakumeen biografia sorrera portzentaian TOP10ean. Gure txikitasunean ehunekoa igotzen ari gara. 2017ko otsailan euskarazko Wikipedian genituen biografien %13,63 ziren emakumeenak. Abuztu hasieran %15,26. Ez da asko, baina aldaketa bat somatzen da hor. Datu interesgarri gehiago daude: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Genero_oreka lanean.
Lehen esan bezala historian zehar gizon eta emakumeen arteko papera ezberdina izan da. Entziklopedia eta liburuetan gizonen lanei arreta handiagoa eman zaie.
Lan handia dugu, bestalde, editoreen aldetik. Orokorrean, mundu mailan egin zen inkesta batean, Wikipediako irakurleen %68,99 gizonezkoak zirela adierazi zuten, eta %30,52 emakumezkoak. Wikipediako editoreen artean, ordea, %86,73 gizonezkoak ziren eta %12.64 emakumeak. WikiEmakumeak proiektuak egoerari buelta ematen lagunduko dio, euskaraz behintzat.
Euskarazko Wikipediak eraldaketa eta hazkunde garaia bizi du – [Patxi Gaztelumendiren erreportajea] https://t.co/hV9YYaTlfI pic.twitter.com/mf5VGw1xYy
— naiz: (@naiz_info) 2017(e)ko abuztuak 16
Xabier Cañas
bi hitzetan Donostiako Tabakalerako ikastaroan azaldutako botatzerik bai?
Tabakalerako ikastaroan bi mundu elkartu nahi izan ditugu, batetik, kulturaren eta letren mundua, eta bestetik, informatika eta datuen kudeaketaren mundua. Izatez, bereizketa hori analitikoa da, biak elkarrekin baitoaz Wikimedia proiektuetan, Wikipedian, Commonsen eta Wikidatan bereziki. Badago ezagutza handi bat kultura erakundeetan eta badago ere geroz eta gehiago datuen inguruko ezagutza tekniko bat; ikastaroan bien arteko uztarketa nola egin daitekeen erakutsi da, modu teorikoan baina batez ere modu praktikoan. Horretarako, ardatza Wikidata proiektua izan da, datuen inguruan ezagutza askearen eremuan iraultza ekartzen ari dena. Wikidatan datuak sortzea, beste proiektuetarako erabilgarri jartzea eta datuen ustiapena egitea izan da ikastaroaren gakoa.
nola bizi duzu une honetan euskarazko wikipedia? ze giro dago?
Momentu honetan euskarazko Wikipedia eraldaketa garai batean dago. Badirudi hasierako eferbeszentzia momentua batetik eta ondoren egon ohi den barealdiaren ondotik, orain salto kualitatibo bat egiteko momentua iritsi zaiola, beste Wikipedia handiagoetan gertatu bezala. Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) sortu da, hain zuzen ere, euskarazko Wikipedia sustatzeko, handitzeko eta hobetzeko asmoz. Bilerak egin dira, erakundeekin harremanak sortu dira, hitzarmenak egin dira, kultura erakundeetan wikilari egoiliarrak sartu dira eta unibertsitatearekin lanean hasi gara… Eta hori guztia ia urtebeteko epean! Nolabait esateko, wikilariak wikipediaz kanpo antolatu dira ere eta Wikipedia gizarteratzea dute helburu.
Nahiz eta maila erlatiboan munduko komunitate aktiboenetakoa izan (praktikan, hizkuntza bizien artean aktiboena, joan den maiatzean 189 editore milioi hiztuneko; ikus, https://stats.wikimedia.org/EN/Sitemap.htm)
euskarazko wikilarien komunitatea termino absolutuetan txikia izaten jarraitzen du. Horregatik, eta batez ere gure azken helburua ezagutza unibertsal guztia euskaraz jartzea delako, Wikipedian ekarpenak egin ditzaketen euskaldun guztien ekarpenak behar ditu. Uste dugu gainera lan hori funtsezkoa dela geure hizkuntzaren biziraupenerako. Beno, ba euskarazko wikipedian horren kontzientzia hartu da eta EWKEren bitartez lankide berri horien bila joatea da asmoa, sinergia berriak sortzeko eta batez ere gure lanean eta esfortzuetan ahalik eta eraginkorrenak izateko. Ezingo dugu agian euskaldun kopurua bikoiztu, baina bai agian euskaldunek egiten duten lanari ahalik eta etekin handiena atera, eta honetan, erakunde eta lankideen arteko elkarlana da gakoa.
Horrek, bistan da, erronka berriak sortzen ditu, izan ere, Wikipediaren esentzia eta zentzua mantendu beharra dago. Egun, artikulu kopuruari dagokionez behintzat, Euskarazko Wikipedia 31. postuan dago mundu mailan, eta hori egiterik izan bada, ehundaka lankide bolondres eta anonimoen lanari esker izan da. Wikilari izateko hamaika modu daude eta denek izan behar dute tokia Wikipedian, baina funtsezko ideiak mantenduta: doakoa eta askea izatea.
Wikimedia commons zergaitik da garrantzitsua guretzat?
Argi eta garbi, munduko multimedia biltoki aske handiena delako. 40 milioitik gora elementu ditu (irudiak, bideoak, audioak, dokumentuak…). Fitxategi guzti horiek askeak dira, edonork erabili ditzake CC-By-Sa lizentziapean, baina batez ere Wikipedia eta beste proiektu senideak (Wikiztegia, Wikiliburuak, Wikiturriak…) hornitzeko balio du. Hemen funtsezkoa da kultur erakundeen ekarpena. Euskal Herriko kultur erakundeek benetako altxorrak gordetzen dituzte, izan objektuak, irudiak, edo dokumentuak. Guzti horiek isla izan dezakete Wikipedian (artikulu entziklopedikoak) eta Wikidatan (datu egituratu eta semantikoak), baina Commons da batez ere haientzako proiektu nagusia. Eta ez bakarrik euskal ondare historiko biltzeko, baita ere gure ondare bizia jasotzeko, Donostiako Liburutegi sareak Idazlezainak proiektuan egiten ari den bezala. Hor Leire Cano jo ta fuego dabil idazleen ahotsak biltzen eta liburuen pasarteak grabatzen.
Geure ondarea geuk ez badugu balioan jartzen eta ikustarazten, ez du inork egingo; edo are okerrago, egingo du baina bertakoentzat arrotza den ikuspuntu batetik.
Basque newspaper @garanet gives @wikipedia front page, editorial and two pages on our work, including gender gap , #GLAM, education pic.twitter.com/vRDcymoDzz
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) 2017(e)ko abuztuak 16
Aitzol Astigarraga
wikilari egoiliarra zara, ezta? zer da hori?
Wikipediako editore arrunta da, erakunde batean egonaldi bat burutzen duena. Egoiliarraren lana izaten da Wikipedia eta erakundearen arteko arteko harremanak garatzea, edukiak Wikipedian jarri ahal izateko laguntza eskaintzea (materiala digitalizatuz, oinarrizko edizio ikastaroak eskainiz, materiala lizentzia egokien pean askatuz…) eta baita erakundeari buruzko artikuluen garapena sustatzea ere.
Wikilari egoiliarrak lanaren truke lansaria jasoten du eta badirudi horrek Wikipediako filosofiarekin talka egiten duela. Hau da, norbaitek uler dezake ordainpean erakunde jakin batentzat artikuluak idazten dituena dela egoiliarra. Inolaz ere ez! Bere lana bitartekaritza da, erakunde horretako edukiak Wikipedian jartzeko lana erraztea. Normalean, GLAM (galeriak, liburutegiak artxibategiak eta museoak) erakundeak izan ohi dira egoiliarrak hartzen dituztenak eta bertako ondarea askatu eta entziklopedia unibertsalarekin kontaktuan jartzea izaten da egoiliarraren zeregina. 6 hilabete inguruko egonaldiak izan ohi dira gehienetan.
Nere kasuan, Donostiako liburutegi zerbitzuan ari naiz burutzen egonaldia, 2017ko uztaila-abendua artean. Nere egitekoa da, dagoeneko martxan den WikiLiburutegiak (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Liburutegiak) egitasmoa sustatzea eta, batez ere, hurrengo urteetarako liburutegien eta Wikipediaren arteko lankidetza proiektu bat definitzea.
zein izan da orain arteko zure lana wikipedian? eta aurrerantzean?
Editore hasiberria naiz eta nere ekarpen apurrak azken bi urteotan burutu ditut. Bertsolaritzari buruzkoak izango dira seguru asko gehientsuenak. Aurrera begira ba, Wikipedia eta kaleko ekimenak lotzen dituzten egitasmoak asko interesatzen zaizkit, Amarapedia (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Amarapedia) bezalakoak. Lan polita egin daiteke hor.
Duela gutxi tesia aurkeztu duzula jakin dugu, errobot bertsolaria ageri da wikipedian? horren gainean zeozer kontatzerik bai?
Bai, uztailak 19an defendatu nuen tesia eta pisu ederra kendu ere bai gainetik!
Brometan esango zenuen baina BertsoBotaren aipamenik bada Wikipedian. Hementxe:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Lazkano
Artikulu beregainik ez dauka baina aurrerago, nahikoa pisu baldin badauka, norbaitek idatziko du seguru!
Nere aldetik, BertsoBotak ikerketa-lana gustoko ditudan bi eremu uztartuz burutzeko aukera eman dit: bertsolaritza eta robotika. Helburua, bat-batean bertsoak sortu eta kantatzeko gai den robota garatzea, bertsolarien oholtza gaineko mugimenduak jarraituz.
Badirudi aparteko bi mundu direla robotika eta bertsolaritzarena. Robotak ataza edo zeregin errepikakorrekin lotzen ditugu batik bat, lan bera behin eta berriz mekanikoki burutzen dituzten gailuekin. Bertsolariak berriz, justu kontrakoa, jolasarekin, hizkuntzarekin eta inprobisazioarekin lotuko genituzke. Robot-bertsolaria, beraz, oximorona litzateke!
Baina ez. Azken urteotan gero eta gehiago dira gizakiekin elkarreragiteko garatu diren robotak. Robot horiek, hizkuntza naturalaren bidez komunikatzeko gaitasuna erakutsi behar dute eta baita unean unean gizakion keinu eta adierazpenak jaso, interpretatu eta horien arabera portaera moldatu ere. Bertsolaritzak gizaki eta roboten arteko elkarrekintza lantzeko eredu egokia eman digu eta hura baliatu dugu BertsoBot-ean. Bertsoak eredu edo aitzakia-gisa hartuta, hizketa-bidez komunikatuko den robota garatu dugu, momentuan mezu berriak sortu eta jendearen erreakzioak (neurri batean behintzat) jasotzeko gai dena.
Leire Cano
Euskal haur eta gazte literaturaz jarduten zara… kontatu zertan diren zure egitekoak.
Sarrera gisa:
‘WikiLiburutegiak’ 2015eko udazkenean sortu zen, eta Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Euskal Idazleen Elkartearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen eskutik abiarazitako egitasmoa da. Proiektuaren helburuen artean daude euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea; Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea; Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea; eta Wikipedia ikasleen* artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.
*Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolako ikasleek ere proiektuan parte hartzen dute.
Iaz, 2016an, Donostia Kulturaren eta Euskal Idazleen Elkartearen arteko hitzarmen bati esker, Haur eta Gazte Literaturaren inguruko proiektu bat jarri zen abian. Eta Donostiako Haur Liburutegia izan zen proiektu horretan aitzindaritza hartu zuena.
Iazkoa mugarri bat izan zen. 2016an, lehen euskal wikilari egoiliarra egon zen hemen, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean; Lore Agirrezabal izan zen, eta aurten nik hartu diot lekukoa. Gure egitekoa, bi hitzetan esanda, Haur Liburuaren Dokumentazioguneko erreferentziak erabilita -bai aldizkari espezializatuak, bai DVDak eta baita liburua bera ere, azken batean, hemen topatzen baitugu gure lan-tresna nagusia-, euskarazko Wikipedian Haur eta Gazte Literaturarekin lotutako artikuluak sortzea, editatzea, osatzea eta eguneratzea izango litzateke.
Zer egiten du wikilari egoiliar batek?
Wikilaria jakin-mina duen pertsona bat da; ikerlari edo kazetari moduko bat, informazioa bilatzen duena, iturri ezberdinak erabiliz, artikuluak idatzi edo osatuko dituena -irakurle edo erabiltzaile izatetik testuen edo edukien sortzaile izatera pasatzen dena-, eta ondoren, ezagutza hori partekatzeko helburua duena. Nire kasuan, adibidez, nik kontaktuak egiten ditut: Euskal Idazleen Elkartearekin, Galtzagorri Elkartearekin, argitaletxeekin… jartzen naiz harremanetan, edo egileekin zuzenean. Zertarako? liburuen azalak, argazkiak eta ilustrazioak lizentzia askean utz ditzaten. Argitaletxe, idazle eta ilustratzaileengana jotzen dut; eta gero eta gehiago dira alderantzizko bidea egiten dutenak ere. Esan nahi dut, idazle batek, adibidez, bere Wikipediako artikulua irakurri eta zuzena ez den zerbait topatzen badu, adierazi egiten digula. Hartara, artikuluak osatzeko eta eguneratzeko lanean dihardugu. Nolanahi ere, Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzea garrantzitsua da. Wikipedia komunitatean eraikitzen den entziklopedia bat da (bizirik dago, etengabe aldatzen da…), eta ez biltegi digital bat edo norbere curriculuma zintzilikatzeko erakusleiho bat. Artikuluek erreferentziak behar dituzte eta irudien baimenak ere arretaz kudeatu behar dira.
Nobedade gisa, aurten, idazleen ahotsen bildumatxo bat egiten ari gara. Hainbat euskal idazlerekin jarri gara harremanetan, eta hona, Liburutegira, etortzeko eskatzen zaie; haien liburu baten pasartetxo bat aukeratzen da, pasartea irakurtzen dute eta, ondoren, grabaketa hori editatu eta Wikipediara igotzen da.
Hori guztia azaltzen duen bideoa ere prestatu dugu:
Bertsio laburra: https://youtu.be/GR5sxIlD3T8
Bertsio luzea: https://youtu.be/TiuEVmHw5ng
-Euskal idazleen ahotsak eta irudiak ere gehitu dituzu entziklopediara… zelango esperientzia?
Oso esperientzia polita ari da izaten. Apirilean hasi ginen grabaketekin, eta 14 euskal idazleren ahotsak jaso ditugu dagoeneko (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura/Ekimenak). Hasieran, ez genekien zer-nolako harrera izango zuen ekimenak, baina nik uste dut idazleak, oro har, gustura daudela emaitzarekin. Gero eta multimediagoak garen honetan, euskal idazleen lanak ezagutzera emateko beste aukera bat eskaintzen dugu honela, eta ‘pilula’ moduan zintzilikatzen ditugun audio labur horiek erakargarriak direla iruditzen zait. Wikipedia entziklopedia askea eta zabala izanik, etengabe hura osatzeko aukerak eskaintzen ditu, eta gisa honetako bideak urratzen jarraitu behar dugula uste dut.
Batzuetan, nire ekarpena nahiko xumea dela iruditzen zait, baina ondo pentsatuz gero, Wikipediako edukiak osatzeaz gain, wikilari egoiliarrak Liburutegiko baliabideak hedatzen laguntzen du, Liburutegia bera ezagutzera emanez. Egileen eta erakundearen arteko harremanak sendotzen ditu, eta gauza bera gertatzen da argitaletxeekin ere. Honek guztiak, azken finean, euskal Haur eta Gazte Literaturari beste proiekzio bat ematen dio; euskaraz argitaratutako liburuak eta euskal kultura, oro har, munduko plazan jartzen laguntzen du Wikipediak. Eta are gehiago, kontuan izanik, mundu mailan bisita gehien jasotzen dituzten atarien artean dagoela Wikipedia. Oker ez banago, munduko seigarren webgune bisitatuena da.
Horregatik, interesgarria izango litzateke beste GLAM erakunde batzuk ere -hau da, beste Galeria, Liburutegi, Artxibo edo Museo batzuk ere- horrelako egitasmoetan parte hartzea, eta euren azpiegituretan edo egoitzetan wikilari egoiliarrak hartzea.
-Donostiako liburutegiek oso serio hartu dute gai hau…. gehiago zehazterik bai?
Ni ez naiz Donostia Kulturako langilea, ezta liburuzaina ere, baina baietz esango nuke. Liburuzainen lana ‘inurri-lana’ da; beste hamaika gauza dituzte egiteko, baina ohartu dira euren zereginen artean Wikipedia ere badagoela. Formakuntza jaso dute (Wikipedia, Commons, Wikidata…), eta, bistan da, liburuzainak oso pertsona egokiak izan daitezkeela euskal literaturarekin zerikusia duten artikuluak -kalitatezko artikuluak- sortu edo osatzeko, adibidez. 2016az haratago doan apustua dela nabarmenduko nuke, gainera, hau da, ‘WikiLiburutegiak’ egitasmoa ez dela Kultura Hiriburutzari lotutako burutazio edo produktua soilik. Ez dakigu nora eramango gaituen, baina bidea egiten ari gara eta hainbat elkarlan sortzen ari dira.
Batetik, hurrengo ikasturtean (2016an eta 2017an bezala), EHUko Irakasle Eskolako ikasleei proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie. 2017an, esaterako, haur eta gazteei zuzendutako Literatura Unibertsaleko hainbat klasikori buruzko artikuluak sortu dituzte ikasleek: Txanogorritxo, Edurnezuri, Loti Ederra, Robin Hood… 17 artikulu landu dituzte guztira (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Haur_eta_Gazte_Literatura/Artikuluak/Essentials). Ikasle horiek, Wikipedian editatzen ikasteko formakuntza jasotzeaz gain, Haur Liburuaren Dokumentaziogunera etorri ziren, eta euren artikuluetan erreferentziak txertatzeko funtsak bildu zituzten. Azken finean, esan genezake, eskolako lan horri, akademikoki izan dezakeen balioaz gain, erabilera eta hedapen soziala aurkitu zaiola Wikipedian, eta hori guztia Liburutegian dauden baliabideak erabilita egin dela.
Bestetik, ‘Idazlezainak’ izeneko ekimenari ere jarraipena emango zaio irailetik aurrera. Zer egiten dugu? Euskal idazleen eta ilustratzaileen artikuluak sortu, edo sortuta baldin badaude, gaurkotu. Honela, Donostiako liburuzainek (erakunde ezberdinetako 15 lagun dira guztira) Wikipediaren inguruko lantalde bat osatu dute. Taldean biltzen gara* ostiralero (liburuzaina izan ez arren, haiekin elkartzen naiz ni ere); bakoitzak bere lana egiten du -bakarkako lana baita-, baina taldean aritzeak zenbait zalantza argitzen laguntzen digu, elkarrengandik ikasten dugu… eta besteak egiten ari direna ezagutzeko aukera ere ematen digu.
Lan-ildo berriak ere aurreikusi dira. Ez naiz gehiago luzatuko, baina Kataluniako eta Iparraldeko liburuzainekin ere jarri gara harremanetan; aipatutako liburuzain-sarea zabaltzea eta euskal idazle eta ilustratzaileen artikuluak hizkuntza gehiagotan irakurtzeko aukera eskaintzea ahalbidetuko du horrek.
Azalaren eta mamiaren artean ondo bilduta, #wikiemakumeak , emakumeen biografiak. Bagara, bagaude. @Ikusgaitasuna @KalakaEus @Eskafandra_ https://t.co/uZTEghVvhZ
— AmaiaAstobizaUriarte (@AmaiAsto) 2017(e)ko abuztuak 16
Amaia Astobiza Uriarte
Noiztik ari zara wikipedian?
Orain dela gutxi hasi naiz. Aurten Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko masterra egin dut, eta ikasturtean zehar Wikiemakumeak proiektua atera da. Sonia ikaskideari atentzioa eman zion, eta, han eta hemen atea jota, ekainean Wikimujeres proiektuko Patricia Horrillo eta Wikiemakumeak-eko Mentxu Ramilo Araujo gurera etortzea lortu zuen. Emakumeok Wikipedian daukagun toki txikiari eta edizio-lanari buruzko informazio asko eman ziguten, baina ez genuen izan sarrerak sortzen eta osatzen ikasteko astirik. Garai berean, Virginie Despentes-en “King Kong teoria†liburua irakurtzen hasi nintzen, eta nire gorputza eta nire usteak hain bortizki astintzen ari zen idazlea nor zen jakin nahi izan nuen. Euskarazko Wikipedian bilatu nuen, baina ez zegoen. Ez zegoen! Orduan, feminismoan erreferentzia diren beste emakume batzuen izenak sartu nituen, eta horiek ere ez zeudela konturatu nintzen; eta emakume idazle batzuenak, eta berdin. Emakume horiek guztiek eta gehiagok Wikipedian egon behar dutela uste nuenez, argi ikusi nuen: sarrerak sortzen ikasi behar nuen. Hori baitu ona Wikipediak, erabiltzaile guztiok daukagula sarrerak sortu eta osatzeko aukera. Kasualitatez, UEUk Wikidata tailerra antolatu zuen uztailaren hasieran, eta Soniak eta biok izena eman genuen, nahiz eta aurretik jakin tailerraren edukia ez zetorrela bat guk behar genuenarekin. Berdin zion; Wikipedia zen, eta horrekin nahikoa genuen. Euskal Wikilarien Lankide Taldeko Kepa Sarasolak berehala ulertu zuen zer nahi genuen, eta ohartu ginenerako lehenengo sarrera sortuta itzuli ginen etxera: Virginie Despentes. Itzela izan zen, proiektu honekin aurrera egiteko indar handia eman zidan. Geroztik hainbat biografia egin ditut, hasieran zalantza askorekin eta ingurukoen laguntza ezinbestekoarekin, eta orain, tira, hanka sartzen dut batzuetan, baina hobeto nabil. Hor daude Mentxu eta Euskal Wikilarien taldekoak, beti nire galdera etsiak erantzuteko prest. Horrela ikasten da Wikipedian editatzen, egunero korapiloren bat edo beste askatuta.
Zer da wiki_emakumeak?
Wikiemakumeak bi helburu nagusi dituen Wikiproiektu bat da: batetik, Euskal Herriko emakume esanguratsuen biografiak sortzea euskaraz, emakumeak eta haiek egindako lana ikusarazteko; bestetik, euskaraz ez baina beste hizkuntza batzuetan badauden emakumeen biografiak euskarara ekartzea. Horrekin batera, euskarazko Wikipedian genero-ikuspegia txertatzea bultzatu nahi da eta feminismoaren ikuspegi ezberdinak jaso nahi dira. Madrileko Wikimujeres-ek antolatutako topaketa batzuetatik abiatuta sortu zen, eta orain Wikiemakumeak topaketak antolatzen dira Euskal Herrian; Gasteizen, Leioan eta Etxebarrin egin dira, eta irailean Donostian egingo da. Topaketa horietan, Wikipedian sarrerak sortzeko behar diren oinarrizko baliabideak ikasten dira eta, normalean, alor edo toki jakin bateko emakumeen biografiak sortzen edo euskarara ekartzen dira; taldean egiten denez, egun horretan emakumeen hainbat biografia osatzea lortzen da. Gainera, topaketa horien bidez gero eta wikilari gehiago batzen dira proiektura, beren kabuz emakumeen biografiak sartzen jarraituko dutenak.
Emakumeei buruzko biografiek izugarri egin dute gora euskarazko Wikipedian.
Bai, hori diote datuek, ikusita biografia guztien ehuneko zenbat diren emakumeenak; izan ere, azkenaldian emakumeen biografia asko sortu ditugu edo ekarri ditugu euskarara bai Wikiemakumeak proiektuan gabiltzanok bai beren burua zehazki proiektu horretan kokatzen ez duten beste wikilari batzuek. Dena den, nire ustez, zenbakietan gora egitea baino garrantzitsuagoa da biografia horiek zabaltzea sare sozialetan, hezkuntzan, komunikabideetan eta ahal den toki guztietan, hori baita emakumeak benetan ikusarazteko modu bakarra.
Lehengo batean, adibidez, Nazik al-Malaika poeta arabiarraren biografia ekarri nuen euskarara; nik ez nuen ezagutzen, baina proiektu bat jarri dute martxan arabieraz idazten duten emakumeen biografiak albait hizkuntza gehienetara itzultzeko, eta bere izena zerrenda horretan zegoen. Ikasi nuenez, al-Malaika gure garaian poesia arabiarrean eragin handiena izan duten poetetako bat da, eta, besteak beste, lerro askea erabili zuen lehen poeta arabiarra izan zen; bada zerbait. Baina pertsona bat existitzen denik ere ez badakizu, nola joko duzu haren bila Wikipediara? Biografiak sortu eta erakutsi egin behar ditugu, ez gure lana ezagutarazteko, jakina, ezpada emakumeak eta haien lanak jendarteratzeko.
Emakume idazleenak osatu dituzu bereziki, zelako esperientzia izan da?
Ederra. Zeregin honekin, hainbat kezka eta zaletasun uztartzea lortu dut, besteak beste, feminismoa, literatura, filosofia eta sormen-lana, azken hori neurri txiki batean bada ere. Idazleei dagokienez, nonbaitetik hasi behar-eta, Susaren Munduko Poesia Kaierak bilduma hartu nuen, eta Wikipedian falta ziren edo informazio gutxi zeukaten emakume idazleen sarrerak osatu edo euskarara ekarri nituen; bilduma hori osorik sarean dagoenez, Beñat Sarasolaren hitzaurreak biografiak osatzeko erabili nituen, eta kanpoko loturetan testu itzulietarako estekak sartu nituen. Bide batez, bilduma horretako gizonezko idazleekin ere gauza bera egin nuen. Itzela da; informazio guztia hor dago, sarean, eta, esteken bidez, idazle baten obra jakin baten ibilbidea osa dezakezu: egilea, jatorrizko lana, itzultzailea, euskarara ekarritako lana, argitaletxea, kritika, bilduma bereko gainerako autoreak, haien lanak… Mundu oso bat. Eta, biografiak idazten ari zarela, idazleen lanak ere irakurtzen dituzu, jatorrizkoak eta itzulpenak, batzuetan osorik eta beste batzuetan zatika. Oso esker oneko lana da, benetan, oso aberasgarria. Sakelak ere asko igartzen du, baina… pozik!
Wikilaria zarenetik, asko ikasi ala erakutsi egin duzu gehiago?
Ikasi, duda barik, eta ikasitakoa transmititzen saiatu. Eta gozatu ere bai, testua osatzeko informazioa bilatu behar duzulako. Gehienetan, zatirik handiena beste hizkuntza batzuetan argitaratutakotik hartzen dut, baina beti saiatzen naiz hizkuntza bakarraren kopia bat ez egiten, hizkuntza batean dioena beste hizkuntza batzuetako informazioarekin kontrastatzen eta, batez ere, idazlea gurera ekartzen: euskarara egin diren itzulpenak aipatu, euskaraz sortutako informazio-iturriak erabili, euskal telebistetan emandako erreportajeak bilatu eta erreferentzietan erabili edo kanpo-loturetan aipatu… Esate batera, Silvia Federici feministaren artikulua idazteko lan handia egin nuen, bai informazioa biltzen bai jasotako guztia antolatzen, lotzen eta erraz irakurtzeko moduan idazten, eta oso pozik geratu nintzen emaitzarekin. Usoa Zumeta serigrafia-egilearen biografia egin nuenean ere oso arratsalde polita pasatu nuen. Eta Takiji Kobayashi idazle japoniarrarena ere bitxia izan zen, hainbat egunetan luzatu baitzen: lehenengo, beste hizkuntza batzuetakoak ekarri nituen euskarara; gero, euskarazko itzulpenari buruzko erreferentziekin osatu nuen; ondoren, itzultzailea entzun nuen Info7 irratian; eta, azkenik, Katakrak argitaletxearen eta Iñigo Aranbarriren hitzaurreak irakurri nituen. Hasieran izen bat besterik ez zena, egunak joan egunak etorri lagun egin nuen, eta, horrela, liburua bera ere beste modu batean irakurtzen duzu, beste ezagutza eta beste kontzientzia batekin.
54 Iruzkin
read more accordion
I have to thank you for the efforts you’ve put in writing this blog.
I really hope to view the same high-grade blog posts by you in the future as well.
In fact, your creative writing abilities has inspired me to get my own site now 😉
SV388 Agent
I enjoy what you guys are up too. This type of clever work and coverage!
Keep up the wonderful works guys I’ve added you guys to
my own blogroll.
UFABET
UFA2021 คาสิโนà¸à¸à¸™à¹„ลน์ à¹à¸—งบà¸à¸¥à¸à¸à¸™à¹„ลน์ เว็บพนัน ดีที่สุด ในไทย
Review my blog – UFABET
read more
I am sure this paragraph has touched all the internet users,
its really really good paragraph on building up new website.
asmr https://0mniartist.tumblr.com
Great info. Lucky me I found your blog by accident (stumbleupon).
I have book marked it for later! asmr 0mniartist
asmr https://0mniartist.tumblr.com
This article provides clear idea in support of the new visitors of blogging,
that truly how to do running a blog. asmr 0mniartist
0mniartist
Oh my goodness! Awesome article dude! Thank you so much,
However I am going through problems with your RSS. I don’t know why I can’t join it.
Is there anyone else getting similar RSS problems?
Anyone who knows the solution can you kindly respond?
Thanks!! asmr 0mniartist
http://bitly.com
Nice post. I learn something new and challenging on blogs I stumbleupon every day.
It’s always helpful to read through articles from other writers and practice something from their sites.
asmr 0mniartist
http://bitly.com/
No matter if some one searches for his essential thing, so he/she wishes
to be available that in detail, therefore that thing is maintained
over here. 0mniartist asmr
it gamefly
Hi there to all, how is all, I think every one is
getting more from this web page, and your views are good for new viewers.
there asmr
Hmm it appears like your blog ate my first comment (it was super long) so I guess
I’ll just sum it up what I wrote and say, I’m thoroughly enjoying your blog.
I as well am an aspiring blog blogger but I’m still new to the whole thing.
Do you have any recommendations for newbie blog writers?
I’d really appreciate it.
asmr but
Now I am ready to do my breakfast, afterward having my breakfast
coming again to read additional news.
asmr that
Thanks in favor of sharing such a good idea, paragraph is pleasant,
thats why i have read it fully
gamefly their
It’s difficult to find experienced people about this topic,
but you seem like you know what you’re talking about!
Thanks
or asmr
Awesome blog! Do you have any tips and hints for aspiring writers?
I’m hoping to start my own blog soon but I’m a little lost
on everything. Would you propose starting with a free platform like WordPress
or go for a paid option? There are so many choices out there that I’m totally confused ..
Any recommendations? Cheers!
bit.ly
Good day! I know this is kind of off topic but I was wondering if you knew
where I could locate a captcha plugin for my comment form?
I’m using the same blog platform as yours and I’m having difficulty finding
one? Thanks a lot!
ecommerce development
Hello to every , since I am genuinely eager of resading thnis
blog’s post too be updated daily. It carriess pleasant information.
My site – ecommerce development
asmr are
I’ve been surfing online more than 3 hours today, yet I never found any
interesting article like yours. It’s pretty worth enough for me.
Personally, if all website owners and bloggers made good
content as you did, the net will be much more useful than ever before.
asmr that
I know this web page offers quality dependent posts and other material, is there any
other site which provides these kinds of data in quality?
dezvoltare aplicatie mobila
What’s uup to all, howw is all, I think every onne
is getting more fdom this web site, and your views are fastidious
in support of new visitors.
Look at my site … dezvoltare aplicatie mobila
stackblitz.com
scoliosis
Hi! I just wanted to ask if you ever have any trouble with hackers?
My last blog (wordpress) was hacked and I ended up losing months of hard work due to
no data backup. Do you have any solutions to prevent hackers?
scoliosis
http://euryka.rdi.uoc.edu/forums/user/scoliosis-surgery
scoliosis
I constantly spent my half an hour to read this website’s articles or reviews every day along
with a cup of coffee. scoliosis
http://j.mp
scoliosis
Hi! I’m at work browsing your blog from my new iphone!
Just wanted to say I love reading through your blog and
look forward to all your posts! Carry on the excellent work!
scoliosis
https://6869milesoflove.tumblr.com/
dating sites
I don’t even know how I ended up here, but I thought this post
was good. I don’t know who you are but certainly you are going to a famous blogger if you aren’t already
😉 Cheers! free dating sites
or asmr
Why visitors still make use of to read news papers when in this technological globe the whole thing is existing on net?
or free dating sites
Hey there! Do you know if they make any plugins to safeguard against hackers?
I’m kinda paranoid about losing everything I’ve worked hard on. Any
suggestions?
in free dating sites
This piece of writing provides clear idea for the new users of blogging, that actually how to do blogging and site-building.
dating sites was
Right now it appears like WordPress is the preferred
blogging platform out there right now. (from what I’ve read) Is that what you are
using on your blog?
surgery scoliosis this
Hello, after reading this remarkable paragraph i am also cheerful
to share my familiarity here with colleagues.
scoliosis surgery are
Magnificent web site. Lots of helpful info here. I’m sending it to some
pals ans also sharing in delicious. And certainly, thanks
for your effort!
it dating sites
Hi there, just became aware of your blog through Google, and found that it is really informative.
I’m going to watch out for brussels. I will be grateful if you continue
this in future. A lot of people will be benefited from your writing.
Cheers!
free dating sites off
Wow, superb blog layout! How lengthy have you ever been running a blog for?
you make blogging look easy. The overall look of your
web site is excellent, let alone the content!
tinyurl.com
Way cool! Some very valid points! I appreciate you penning this write-up and also the
rest of the website is really good.
http://tinyurl.com/y5oq6fwg
Sweet blog! I found it while surfing around on Yahoo News.
Do you have any tips on how to get listed in Yahoo News?
I’ve been trying for a while but I never seem to get there!
Appreciate it
Assauro
cialis super active
Assauro
taking cialis and viagra at the same time
Assauro
cheapest cialis 20mg
ë©”ì´ì €ì•ˆì „놀ì´í„°
I every time spent my half an hour to read this website’s articles everyday along with a cup
of coffee.
Also visit my page – ë©”ì´ì €ì•ˆì „놀ì´í„°
í† í†
What’s up, of course this post is really pleasant and I have learned lot of things
from it on the topic of blogging. thanks.
my web site í† í†
í† í† ì‚¬ì´íŠ¸
Whoa! This blog looks just like my old one! It’s on a completely different topic but it has
pretty much the same page layout and design. Excellent choice of colors!
Feel free to visit my website … í† í† ì‚¬ì´íŠ¸
w88
Hey I know this is off topic but I was wondering if you knew of any widgets I could add to my blog that automatically tweet my newest twitter updates.
I’ve been looking for a plug-in like this for quite some time and was hoping maybe
you would have some experience with something like this. Please let me
know if you run into anything. I truly enjoy
reading your blog and I look forward to your new updates.
Stop by my web page: w88
bandar togel online terpercaya
Very descriptive post, I loved that bit. Will there be a part 2?
w88
Because the admin of this web page is working,
no hesitation very quickly it will be famous, due to its feature contents.
Feel free to surf to my homepage; w88
protechnosound
Hello, I enjoy reading through your post. I wanted to write a little comment to support you.
v9bet
Hi, I do believe this is a great website. I stumbledupon it 😉 I will revisit yet again since i
have book marked it. Money and freedom is the best way to change, may you be rich and continue to help other people.
my website – v9bet
tinyurl.com
I take pleasure in, result in I found just what I was taking a look for.
You have ended my 4 day long hunt! God Bless you man. Have a nice day.
Bye
bit.ly
Every weekend i used to pay a visit this site, as
i want enjoyment, as this this site conations really nice funny
data too.
tinyurl.com
Excellent post. I definitely appreciate this
site. Stick with it!
http://tinyurl.com/ydtx9wa5
My brother suggested I might like this web
site. He was entirely right. This post truly made my day. You can not imagine simply
how much time I had spent for this information! Thanks!
internet dating site seo services companies
That is really fascinating, You are an excessively
professional blogger. I’ve joined your rss feed and look forward to seeking more of your excellent post.
Additionally, I have shared your site in my social networks