teknologia berriak
software librea | blogak | Internet | copyleft
-
Protesta kantak
El Pais egunkariak erreportaia dakar. Liburu bat, interesantea bera. 33 revolutions per minute. 33 iraultza minutuko. Dorian Lynskey kazetari eta The Guardian egunkariko musika kritikariak idatzitakoa.
Biniloen abiadura (rpm) eta iraultzak berbajoko eta izenburu egokia . Eta orain liburua bera espainolez publikatu dutenez, horra hor erreportaia; La canción como arma de protesta. El Pais egunkariko bertsio digitalean ere irakurgai.
Erreportaian argazki ederrak argitaratzeaz gain, protesta kantuen laburpen edo antologia txiki bat egiten da. Interesgarria suertatzen da, ur geza baino eskaini nahi ez den sasoi hauetan. Oraindik be, protestatzeko arrazoi asko badauden arren. Eta kantuok entzuteko.
protesta playlist bat
Bertsio digitalean, spotifyren playlista be gehitu dute. Eta horrek poztu nau. Kazetaritza egiteko modu berriak be badaudela ikusita. Liburuari buruz aritzeko modu ederra da kantutegia ere eskaintzea. Sarean zabaltzea. Eta zelan ez, kantuak entzuteari ekin diot.
El Pais egunkariak ere, prostesta kantuei buruzko erreportaia playlist batekin hornitu du. Hori da #bidea http://cu… https://t.co/zsophFORBO
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October 28, 2015
EL PAIS protesta kantuen playlist bat
Hemen duzue gaur bertan ezagututako protesta kanta polit bat, Josu Bergara abeslari eta lagunarena.
Herri txiki zahar honetan isilik nahi gaituzte baina kantatuko diegu #libre izan arte https://t.co/AHszGdTVzy BiBA ZUek! @josubergara
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October 28, 2015
-
#bidegorritik abiatu gara
2000. urtean sortu genuen Jabi Zabalak eta biok irratia.com
Euri apur bat egin du geroztik. Bidea emankorra izan da. Zentsu askotan.
Komunikazioan, hedabideetan, herrigintzan, ekonomian, kulturan…
Ez dugu etsi hala ere. Hemen jarraitzen dugu.
#bidegorritik
Eta orain ekin diogu berriro be irrati emankizun bat baino gehiago izango den bide berri bati. Irratitik abiatu gara, ikusentzunezkoak lantzen, sare sozialekin uztartzen… ikuspegi transmedia batean, eduki interesgarri eta atseginak sortuz.
Bide horretan, astero Bilboko estudio txikitik, herriz herri gertatzen direnak aztertzen eta kaletik bertatik, gailu mugikorretarako edukiak sortu eta hedatuz… ilusioarekin eta ausardiarekin ekin diogu.
Entzungai dago, eta sarean zabaltzea da orain hurrengo erronka. Irrati libre ezberdinetan entzun dadin eta jendearen artean sustatu. -
Gasteizko plazatik mundura
Asko idatzi esan adierazi zabaldu eta hedatu da Gasteizko herri harresiaren inguruan. Desobedientzia hedatzen ari den seinale.
Arduraz jokatzen duen gazte mugimendua erditik kentzeko boterea lanean ari da, berak dakien moduan. Arduratsu erantzun zaio hemendik errepresioari, zigorrei eta kartzelari.Gasteizko irudiak mundu osoan hedatu diren bezala, badira gertuagotik irudi hoiek ez zabaltzeko lana hartu dutenak, Gasteizen bertan ziurrenik, Lakuan. Jaurlaritzaren Barne saileko bulegoetan
Ia 500 pertsona lotan gelditzeko prest!!! Onenak zarete peña!! #ResistGasteiz Lortuko dugu!! pic.twitter.com/nHbvdEoTy4
— AskeGunea (@AskeGunea) May 17, 2015
#resistGasteiz #resist7
Manifestazio jendetsu eta koloretsuaren ostean, plazaren erdian milaka laguneko herri harresia osatu zen. Beste behin. Gau hotzari aurre egin zioten ehundaka batzuk. Eta astelehen goizean agertu ziren ia 20 furgoneta ertzain amorratuz beteak.
Gero 3 orduko oldarraldi desobediente baketsua. 3 orduko poliziaren eraso ezin bortitzagoa. Eta argazki kamerak, bideoak, mugikorrak, sare sozialak, jendea sutan!Munduari itzulia eman dioten argazki irudi eta mezuak. Salaketa publikoa.
Nazioartean
What is the Basque popular wall (#HerriHarresia) phenomenon? http://t.co/N9wYDCZXGL #Resist7 #free7 pic.twitter.com/pihI4Yl9gH
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 19, 2015
Gasteizko harresiko irudiak, mundu osoko hedabideetan @iontelleria http://t.co/ccLGnRLr2b … #Resist7 #Free7 pic.twitter.com/zPbb4DWMiz
— naiz: (@naiz_info) May 19, 2015
Police arrest Basque activists amid human wall of protests http://t.co/BRnmmQOHPA #ResistGasteiz pic.twitter.com/g2cP51OKBN
— The Stream (@AJStream) May 18, 2015
#basque RAGE against the (police) Machine https://t.co/H3n1cHzkoc @tmorello @RATM @muguruzafm FREE #LIBRE! #resist7 Basque Country
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) May 19, 2015
Osteko errepresioa
Amaitzeko zentsura
Eta badirudi Lakuatik bertatik, Erkoreka bozeramaileak proportzioak neurtzen lan egiten duen tokitik mugitu dutela youtubeko kanaletatik ertzainen basakeriak kentzeko agindua. Eta youtubek bete ere, 100.000 ikustaldi baino gehiago (ETBko programarik arrakastatsuenak baino gehiago, bidenabar esanda) dituen bideoa kenduz.
Bideoa noski, berriro igo dute youtubera. Eta sare sozialetan hedatzen ari da, apurka apurka.Balorazio azkar bat
Zebrabidea saioan, komunikazioari buruzko solasaldian egunotako kontuak aztertzen.
[audio:http://bitakora.arrosasarea.org/podpress_trac/web/21103/0/PATXI-GAZTELUMENDI-150520.mp3]Ander Gillenea euskal argazkilariaren lana Mundu mailan ikusteko parada gaur, @guardian egunkarian #Resist7 pic.twitter.com/uCHmH2OYnL
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) May 18, 2015
-
EHZ 20 urte, eta barriro gozatzeko prest
Aspaldi, 1996an joan ginen lehenengoz Euskal Herria Zuzenean festibalera, Arrosara. Behe Nafarroako txoko eder hartara urtero joateko gogoa hartu genuen. Musika entzun, kontzertuak, lagunak, txandak, fritak, karpa… giro itzela.
Handik, Zuberoako kontzertuetara joan ginen gero, urtero… kuadrilan, furgonetan, inoiz Mauleko kanpinera be bai…
Heletakoak handiak izan ziren, Manu Chao gogoratuko du askok, egin zuen ekaitza ere…. herriko giroa, zuzeneko jarraipena… denetarik.
Azken urteotan Garro gazteluaren ondoan gozatu dugu jaialdiaz. Eta gozatzen jarraitzeko gogoagaz oraindik.Aurtengo eskaintza
Baigorrin aurreratu digute asteburuan, jaialdia ekonomikoki apalagoa taina musikalki sano interesgarria izango zala. Eta gu, urtero bezala talde asko eta asko ezagutu barik goaz… baina gero gogotsu entzuten ditugu luzaroan. Ehundaka talde bakarlari eta musikari deskubritu ditugu urteotan guztiotan EHZ festibalean.
Kanaldude telebista
Bideogintzan, ikusentzunezkoetan mundialak dira Iparraldeko gure lagunak. Klipak, zuzeneko irudiak, elkarrizketak, streaminga… zer ez duten egiten Kanaldudekoek.
.@ehzfestibala herri bat zuzenean! https://t.co/cSeJYT816U mugikorrarekin festibalean bideoak egiten aritu ginenekoa. @ercillagorka eta biok
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) April 27, 2015
EHZ festibala, 20 urte eta barriro gozatzeko prest http://t.co/pi1jLfpdhZ biba zuek! @ehzfestibala | @Kanaldude pic.twitter.com/kKLobnXpRs
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) April 27, 2015
-
Harriak, artaziak eta (gure) papera Komunikazioan
Kazetaritza ez da delitua, dio mezuak. Eta horrela irakurri dugu sarean, hedabideetan jaso, irratian entzun eta telebistaren baten ikusi. Iraitz Salegi gaztea epaituko dute maiatzean Madrilen, Gazte Danbadako irudiak eta albisteak Topatu.info bidez hedatzeagatik.
Hedabideetako kazetarien sustengua
Eta poztekoa da 400 atxikimendu baino gehiago batzea salaketa honetara. Garai berriak, akusazioaren larritasuna eta Adierazpen Askatasunaren aldeko urteotako lanak emaitza hauek ditu. Zu eta ni, beste hura…. denok gaude Audientzia Nazionalaren ezpataren azpian, haren beldur, nori zer eragingo… eta guk geuk ere jarri beharko ditugu neurri batzuk.
Hedabideetako profesionalak, unibertsitateko irakasleak, sareko proiektu komunikatiboetako kideak… guztion arteko batasun honek balio beza Adierazpen Askatasunaren aldeko hitz harresi eder bat antolatzen joateko, oinarriak jartzeko bederen. Azken urteotan gehiegi ikasi dugu, asko sufritu dugulako.Hitz debekatuak
Ez dira debeku eta errepresio agindu bakarrak izan orain aipagai ditugun hauek. Gasteizko S.A taldeari beste behin ere, Madrilen jotzea debekatu diote. Ez dira bakarrak, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Manu Chaorekin ere antzeko jarrera agertu dute eskuineko agintari frankistek.
S.A. Audientzia Nazionalean Gure papera
Eta zein da gure papera? Zer egin Mordaza legearen aurrean? Zelan jokatu? Horrelako gogoetak ditugu hizpide egunotan. Eta saiatu gara horrelako galderei kezka berriak gehitzen. Gogoeta eragin, eta hedabide independiente, libre, azkar, digital, partehartzaile, zabal, eta herritarrekin lanean jarraitzea, komunikazio libreago baten alde.
Hedabideak sortu eta bultzatzen, modu ezberdinetan parte hartzen, artazi faxistei aurre egiten, irudimena lantzen eta hitza baliatuz, irabazten.Hackomunikatzen
Lotsarik gabeko #kazetaritzaEzdaDelitua http://t.co/IiUtXDElzT biba zuek! @AhotsaInfo @fm914 hackeatzen! #libre
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Ahotsa.info euskalerria irratiaren atari berriaren aurkezpenean Iruñeko Katakrak liburudendan.
Irudimena, sarea, indarra eta gogoarekin, asko da lortu dezakeguna.Irratietako solasaldiak
Harriak, artaziak eta (gure) #papera Komunikazioan. @zebrabidea gurutzatzeko prest! pic.twitter.com/8b1QeyjBdW
— gaztelumendi.eus (@iPtx) March 11, 2015
Arrosa sareko Zebrabidea saioan luzatutako gogoetak entzungai:
[audio:http://bitakora.arrosasarea.org/podpress_trac/web/19251/0/PATXI-GAZTELUMENDI-150311.mp3]
Iñaki Soto (GARA), Mariano Ferrer eta Javier Gallego (Carne cruda irratsaioa) Info7 irratiko tertulia berezian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2015/03/20150311_48343.mp3] -
Korrika badator
Gero eta gutxiago falta da. Giroa somatzen da jadanik… herrietan Korrika batzordeak sortzen, egitarauak, Kulturala…. eta sarean pil pilean dabilta dagoeneko bideoak eta aipamenak.
‘Euskal Trainspotting’. «Choose euskara!», martxoaren 14an, #Korrika Edinburgon. https://t.co/TD5gZWTxSn http://t.co/X5Ri0DfkYx
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) February 20, 2015
Bart telebistan ere dokumentala berriro bota dute, eta lagunen aipamenek eroan naute berau berriro be ikustera…. oroitzapenak geroari heltzeko.
Eriz Zapirain eta Eider Rodriguezek zuzendutakoa. Historia bat, eta hamaika istorio.
memoria ariketa
Gurean, Korrika egitea, parte hartzea memoria ariketa bat ere bada. Oraindik.
Argazkiak.org | Korrika Larrabetzun, aspaldi EGIN egunkariko azala © cc-by-sa: gaztelumendi
1980ko abenduan, Jose Antonio Lekue alkateak (Herrigintza) lekukoa eman zien Kukubiltxoko hankapaluei. Eta Korrika jarraitu zuten plazatik Andra Mari kalean zehar. Han egongo ginen gu, atzetik arineketan…. zarataka, pozik…. urtero urtero egiten dogun moduan. Belaunaldiz belaunaldi.
Bihotzak taupadaka, oihuka, garrasika, beti aurrera, nekatu barik. -
jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde
Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean.
Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.
-
Argazki garrantzitsua
- Zer da albistea? Nork erabakitzen du?
- Noiz dakizu argazki batek muga guztiak gaindituko dituela?
- Une egokia zein da?
Gaur goizean Lezaman egotea egokitu zait, zereginak nituen. Militantziak eraman nau bertara, laguntzaile. Eta Athletic taldeko mutilek entrenamendua amaitu dutenean, prest agertu dira kamara aurrean jartzeko. Ti ta. Mugikorra prestatu, iruditeria eman, eta azalpen gutxi behar izan ditu Aduriz kapitainak jokalariekin. Prest zeuden argazkirako. Askotan egoten diren moduan. Sarea baliatuta, berehala mundu osoan bueltaka egon da argazkia eta mezua.
One country one team
Athletic Club football players supporting the official recognition of the Basque national team #onecountryoneteam pic.twitter.com/U60Z3P1jBn
— JAUZIA (@Ofizialtasunera) December 12, 2014
Euskal Herriak munduan onarpena izan dezan ekimen berri bat sortzen ari da han hemenka. Joko zelai berrietan. Kirolariak, kirolzaleak eta beste jende asko ari gara lanean. Urteootan euskal selekzioaren alde aritu direnak, haize berriek bultzatuta gogor ekin nahi diotenak, eskarmentuko jendea, gazte saiatuak… denetarik.
Sare sozialetan eta komunikazio euskarri berrienetan indarra hartzen ari da #Jauzia Ofizialtasunera ekimena.
Beharbada, bizitza honetan egin dudan argazkirik garrantzitusena izango da.
Kirolariak ofizialtasuna aldarrikatzen
#OneCountryOneTeam hainbat jokalariek, Euskal Herri osokoak, sustengua ematen Euskal selekzioei @Ofizialtasunera pic.twitter.com/d1oOrB0YkA
— titto betbeder (@TBetbeder) December 12, 2014
-
gaztelumendi.eus
Eta nazioartean euskara eta euskal kultura hedatzeko ezinbesteko tresna izango da sarea. Eta hizkuntza, eta herria, eta kultura, eta ekonomia garatzeko .eus dominioarekin agertuko gara munduaren aurrean.
Blog honek ere, sortu eta hamargarren urteurrenean gaztelumendi.eus izaera berritua hartuko du.
Aspaldian nazioartean izan dugu errekonozimendurik handiean da puntuEUS dominioa. Euskal kulturaren komunitate osoa zabalduko duena mundu osoan. - agit/prop, Elikadura Burujabeta, Elikadura burujabetza, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
Ondasun komunen tradizio berritzailea
Baserritar eta nekazari gazteen nazioarteko topaketa bat burutu da ez oso aspaldi Gernikako Astran.
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduko kide eta partaide ugarik bertan ikasi eta eztabaidatzeko aukera eta parada polita izan du, horrelakoetan ia beti gertatu ohi den moduan.
Mugarik Gabe erakundea eta EHNE Bizkaiaren arten antolatutako egitarau aberatsaren laburpen bilduma polita egiten du iraupen ertaineko bideo honek.
Ondasun komunak
Lurra, ura, haziak, jakintza eta zaintza. Funtsezkoak eta berebiziko garrantzia dutena arlo ekonomikotik zein sozialetik begiratuta. Horren sakontzean dago etorkizuneko erronka. Jagon, zaindu, defendatu, liberatu, askatu, zabaldu, hedatu… Ingurugiroaren defentsan, iraunkortasuna bermatuz, jakintza librea bultzatuz eta eztabaida sustatuz.
Software librearen mugimenduarekin alderatu izan ditugu maiz beste gatazka hauek, eta elkarrekin zer ikasi -elkarikasi- asko dago. Partekatuz, hausnartuz eta eztabaidatuz.
Elikadura burujabetzaren bidean, baserritar berriek, arazo zahar ugari dituztelako.wikipedian:
Bien común
CommonsSoftware librea, berrikuntza, lurra eta haziak, baserria, kooperatibak eta Elikadura burujabetza uztartzen http://t.co/osPocDIfyn
— gaztelumendi |I*I| (@iPtx) November 20, 2014