18/98+

Euskal Herriaren kontrako epaiketarik EZ!

  • 18/98+,  bide gorritik | Bilbo Hiria irratia

    Bide gorritik Bilbo Hiria irratian

    Astero, astelehenero egingo dudan kolaborazioa. Iaz hasi ginen Ibaizabal magazinean, eta astelehenero gai bat jorratzen genuen Mieltxo Monfort esatariak eta biok. Normalean barikuan aukeratzen dugu gaia, eta asteburuko kontuak izan ohi ditugu mintzagai.

    Astelehenarekin ekin dio Bilbo Hiria irratiak denboraldi edo ikasturte berriari. Gure atalari izena jarri diogu, Joseba Tapiaren kantuari erreparatuz. Beti kantu honekin hasi ohi garelako -nolabaiteko sintonia- eta orain saio ttipi honek bere izena ere izango du: Bide gorritik.

    Ikasturte hasiera, asmoak, gogoetak, Larrabetzuko berri zenbaitzutan -hilean behin gitxi gora behera- Euskal Herrikoak gehienetan -kontu soziokulturalak, politikoak, komunikazioaren eremukoak-.

    Mieltxo Monfortek oso ondo prestatzen du gidoia. Eta niri, zelanbait, erantzutea dagokit. Askotan gai labankorrak hartzen ditugu apropos, baina ikuspegi ezberdina edo diferentea ematen saiatzen gara, biok ala biok.

    Elkartasunetik elkarlanera hautatu dugu lehen egunerako, 18/98+ ekimenak Altsasuko hariztian antolatutako jaiaren biharamunean. Hango mezua, giroa eta ilusioa Bilbo Hiria irratiaren uhinetatik hedatzeko asmoz.

    Entzun gura bazenu:
    [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/070924_patxi_gaztelumendi.mp3]

  • 18/98+,  literatura

    J’accuse euskaraz

    18/98 eta Jamaika gehiago
    J’accuse esanez ikusi ditut 18/98 sumariokoak. Eta kontzertua izango da zapatu honetan ere. Amets Arzallus entzun dut gero. J’accuse eta J’accuse, inbidiagarri den pronuntziazio frantses batean.
    Amets Arzallus: J’accuse
    [audio:http://www.gaztesarea.net/info/audio/061017-1898-amets-laburra.mp3]
    J’accuse hartu dute aipagai epaituek. Eta nork nor salatuko hori da afera orain.
    Eta nik, salatu honek, J’acusse euskaraz irakurtzeko gomitea egin gura dizuet, izan be, Iñigo Aranbarrik euskarara ekarri zuen ez oso aspaldi Emile Zolaren testua.

    irratia.com emankizunean saio berezia egin genuen 18/98 auziari buruz. Gainera, laister kaleratuko den disko baten kantu aurrerapena ere egiteko aukera izan genuen.
    Entzun gura baduzu:

    [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061107.mp3]