-
Askotariko zapalkuntzak
Bisita bat. Joan etorriko bidai bat. Paris. Aspaldiko lagun bat. Eskutitzetatik aurrez aurreko bisitara. Laguna. Lagunak. Harremanak. Egoerak.
Turista klasea kronika bat da. Talegora joan etorria ez da aitzakia bat, leit motiv nagusia da. Baina ez da dena. Han, han asko dago. Paris. Txiletar lagunak. Eta zapalkuntza asko. Ezberdinak. Askotarikoak. Izan daiteke trenean, edo Pariseko karriketan. Izan daiteke lantokian. Kalean. Emakume izateagatik, edota zapaldutako beste kolektibo batzuetakoa izateagatik (lgtb+), baina gure ikuspegitik, gu geu geratzen gara agerian.
Abiadura handiko tren bateko bidaiaren kronika da, hiri handi bateko taupaden hotsa somatzen da, kartzela handi bateko bizipenak ageri dira… guzti hori koktel batean lehertuko zaizu, eskuartean. Letra artean.
Kattalin Minerrek kapitulu labur laburrak egin ditu, baina azken parrafoetan beti dago kolpe txiki bat. Eta hurrengoa irakurtzeari ekingo diozu, gogo berdinarekin.Tabernan eramateko kafea eskatu, eta udagoieneko eguzki izpiak baliatu eta etxe ondoko parketxora etorri; Anari lagun, @MKattalin irakurtzen jarri naiz. Orain Parisen nago. Abiadura handiko letrak. TURISTA KLASEA. pic.twitter.com/xR9n6auHOz
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) November 23, 2020
Bi jezarrialditan irentsi dut kontakizuna. Eta gehiago jakiteko eten nuen bezperakoa. Pedro Lemebel nor zen ezagutzeko gelditu nintzen. Kantuak, elkarrizketak, argazkiak eta beste bildu nituen. Arnasaldia izan zen niretzat.Lemebel izugarria da. Nik asko maite dut artista eta idazle bezala. Dokumental, elkarrizketa eta performance piloa dago interneten ikusgai. Baita postumoki egin zaizkion omenaldi ederrenak ere. Adb: https://t.co/fE9Y2Sh43G
— Kattalin Miner (@MKattalin) November 23, 2020
biharamunean
Bigarren jezarraldian, eguzki izpiak eta Anariren musika lagun… kapitulu pare bat gordeta eten dut irakurketa. Eta bukaeran, musika gehiago. Azkenean playlist bat osatzeraino. Ni ere, non je ne regrette rien kantuan hasi naiz Edith Piaf abeslariarekin batera. Ederra!
-
zor10.000nak GARA!
10.000 laguneko komunitatea osatzea lortu du GARA eta naiz: komunitateak.
GARAren kontrako expolioa jakitera eman zenetik, herriz herri asko izan dira mugitu diren lagunak. Egin diren harpidetzak. Eta gaur arratsaldean 10.000 harpidedunen marka gainditu du komunitate horrek. Zoriontzekoa dena. Ikertzekoa. Ikastekoa. Gogoratzeko.âš¡ï¸ â€œ10.000 GARA/naiz: komunitatea†🗞ï¸
Sarean agertzen ari diren mezu, irudi, iritzi eta abarren bilduma.
Zor10.000nak! …@garanet | @naiz_info #komunitatea 🖥ï¸ðŸ“²ðŸŽ™ï¸https://t.co/XIgYGuxQND
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) October 21, 2020
Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariak albistea idatzi du.
Mila esker, lagunak! Prentsa askatasuna nahi duen komunitate zabal bat dago Euskal Herrian.
La semana que viene pagaremos otro medio millón de euros por un expolio injusto. Nuestra comunidad le está haciendo frente y no paramos de crecer y mejorar. Gracias.#PrensaLibre https://t.co/2D7GwZQJWs— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) October 21, 2020
#komunitatea eta hedabideak.
Etorkizuneko erronka, gaurdanik.
Lorpenak, inbertsioak, iraupena eta garapena (i+g)
â¯ï¸ https://t.co/ZrbpFhh4RO #zor10000nak! pic.twitter.com/e4WlNVJBjf
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) October 21, 2020
Elkartasun kanpaina
herriz herri
#GARA eta @naiz_info harpidetzen aldeko kanpaina martxan Larrabetzun.#expolioGARA #GureBALIABIDEAK pic.twitter.com/jDNBq9EF0y
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) April 13, 2019
10.000 harpidedun lortu arte!
-
Plateruena, XXI. mendeko kulturgintza berri baterako oinarri
Kooperatibaren amaiera
Orain arte ezagutu dugun Plateruena kudeatzeko ereduaren amaiera ekarri du bart ezagutu genuen albisteak. Plateruena desagertzea.
Egoera ekonomiko larriak, ekarri du kooperatiba desagertzera eramateak. Langile eta bazkideen batzarrak erabaki du.
Eta langile/bazkide/kulturgile/ekintzaile kooperatiba horretan eredu izan da. Sortu zen momentutik bertatik.
Eta gardena izan da azken unean ere.
Anboto Durangoaldeko agerkarian informazioa zabaldu zen lehen unetik, eta Igor Elortza bertsolari durangarrak ere datuak jarri zituen sare sozialetan, aspaldiko isiltasuna hautsiz twitter sarean. Biak ala biak, eskertzeko modukoak.Durangoko Plateruena eraikitzeko eta azpiegiturak mantentzeko, 1.405.000 euro behar izan dira, guztira.
% 44 norbanako edo eragileek jarri dugu.
% 29 Plateruenaren jardunak.
% 20 Berbaro euskara elkarteak.
% 7 utziko dugu finantza erakundeei ordaindu barik.— IGØR (@ielortza) September 30, 2020
11.000tik gora izan gara Durangoko Plateruak: bazkideak, langileak, boluntarioak, artistak, antolatzaileak, etab.
Zorionak eta eskerrik asko zilargin guztioi!
— IGØR (@ielortza) September 30, 2020
20 urteko ibilbidea. Berbaro hura gogoan
Durangoko alde zaharrean kokatuta zegoen Berbaro taberna ezagutu zuenetakoa naiz. Orduko kontzertuak gogoratzen ditut. Giroa. Gorakada. Gogoa eta ilusioa. Gertutik ezagutu nituen tabernari eta kudeatzaile boluntarioak. Eta beraien eredu berritzailea. Gehiago egiteko gogo hura.
Plateruena proiektua sortu zen gero Hutsetik. Huts hutsetik… ilusio ikaragarriarekin. Auzolanaren zentsu pratikotik. Inplikaziotik. Zabaltzetik. Bilbon funtzionatzen hasi zen ereduaren bidetik. Eta lan asko. Asko. Eta euskal kulturak ikusgarritasun, pratikotasun eta dinamika foko berri bat piztu zuen beste eskualde baten. Ekonomia, kultura, herri mugimendua, dinamika soziokulturala… eredugarri. Durango, urte osoan kulturaren erreferentzia. Nazionala. Lokala.
Bidea -baina- ez da amaitzen
Etena dator orain. Ezina. Ekonomikoki. Kultur zikloa oso ondo bete du Plateruenak. Fase ezberdinak izan ditut, prozesu ezberdinak. Baina eredugarri.
Igor Elortzak publikoki emandako datu hoiek kudeatzea zailagoa izango da kultur programazio eta produkzioa sustatzea baino, bistan denez.
Baina Plateruena espazioaren beharrizanak bere horretan jarraitzen du. Beharra dago, eta espazio hori edukiz, kulturaz eta jendez nola bete berrasmatu beharra dago. Hemen eta orain. Beste behin.
Lokalaren jabetza -duela 20 urte baino askoz balio gehiagorekin, bidenabar esanda- Durangoko udalarena da. Plateruena kooperatiba -eta bere zorrak- desagertu egingo dira.
Eta pliego berri bat, eredu berri bat, kafe antzoki berri bat bersortu beharko da hemendik laisterrera. Eta horrek ematen dit baikorra izateko esperantza. Orain arte ikasi den guztiak ekarri dezakela Durangorako alternatiba berri eta on bat. Behar beharrezkoa.Antzokien eredua: Ostalaritza eta kultura
Bilboko kafe antzokia sortu zenean, eztanda egin zuen gure kulturgintza osoak. Eredu eder bat sortu zen Bizkaiko hiriburuan. Hiria, gaua, kultura, hizkuntza, ostalaritza… funtzionatzen hasi zen. Lehertzen. Ikaragarria izan zen hastapena eta osteko garapen guztia. Eredu berri bat kulturgintza osorako. Euskaratik abiatuta gainera. Hiriaren basamortua. Panorama kulturala -batipat musikala- gogor astinduz.
Eta hainbat kafe antzoki sortu ziren han hemenkda. Ondarroa, Elgeta, Durango, Bermeo…. eta proiektuak ere ugari, han hemenka.
Itsasoa baretu da. Hainbat ekaitzaldi izan ditu. Bilbokoa, gaur gaurkoz itxita dago COVID 19 gaitzaren erdian. Noiz zabaldu ahal izango duen zain gaude guztiok. Besteen garai onenak joan ziren.
Ostalaritzak sustengatu behar izan du kulturaren zama. Eta egiturarena. Langileak. Lanpostuak. Egunak ta gauak. Inbertsioak. Krisiak bata bestearen atzetik, eta azken pandemiarena… itzela.Publikotik haratago, ez dago beste eredu iraunkorrik?
Gure herrian egitura publikoetatik landa, instuzioetatik haratago, hainbat eredu landu izan dira. Baina orain eredu hauen iraunkortasuna bilatu behar da. Ekonomikoa batipat.
Kulturgintzan egin den ekarpena izugarria izan da. Ekonomian ere ez dira txarto ibili ahal izan duten luzaroenean.
Baina agian eredua ahitu da. Soziala, kooperatiboa, partehartze publikoa, ehun sozialaren babesa, kulturgintzaren inplikazioa.. oraindik formulatu beharra dago. Berrasmatu. Eta ekin.Durangok eta Euskal Herriak berrasmatuko dute Durangoko Kafe antzokia, #plateruena.
Herrigintza.
Kudeaketa eta sustengu modu berriekin, udalgintza inplikatuz. Lorpen eta eredu berriak.
Aurrera! pic.twitter.com/e40VEDKp9D— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) September 30, 2020
Unai Iturriaga Euskadi irratian: Orain arte heroi batzuek mantendu dute kulturaren ikusgarritasuna
KULTURGINTZA / EUSKALGINTZA:
📌 Durangoko Udalak balioan jarri nahi du @plateruena Kafe Antzokiak herrian eta haratago utzitako ondarea:âž¡ï¸ https://t.co/vdhIfcaL1G#GarenaEginez pic.twitter.com/z6e4iv4ODT
— Durangoko Udala (@DurangokoUdala) September 30, 2020
Durangoko Udalak hausnarketa prozesu bat hasiko du herritarrekin eta eragileekin, "etorkizunean Plateruenaz gozatzen jarraitu ahal izateko". https://t.co/FotaJXAqZq pic.twitter.com/mMEn7tIfsA
— anboto (@anboto) September 30, 2020
-
Horrelakoa da bizitza! #blacklivesmatter
Errealitatea berria, nazioarteko mobilizazioak arrazakeriaren kontra, beltzen aldarrikapenak, Spike Lee zuzendariaren lanak, Negu Gorriak taldea sortu zela 30 urte. Koktel kultural izugarria da. Egunotako pentsamenduak, kantuak, mobilizazioak eta irudiak sailkatu eta gogoeta txiki bat egiten saiatuko naiz.
Bart DO THE RIGHT THING pelikula ikusi dut, @SpikeLeeJoint zuzendari eta ekoizlearena.
Ederra.
Gauza asko testuinguruan jarri eta hobeto ulertzeko. Han zein hemen.Eskerrik asko @negugorriak #radioRahim Horrelakoa da #bizitza! pic.twitter.com/fGy1azqFpZ
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) June 11, 2020
Do the right thing!
Spike Lee zuzendariaren filma ikusi eta biharamunean guztia berrosatzeko beharra ikusi dut. Filmea ikusi aurretik, azken egunotan Spike Lee beraren mezuak, iragarpenak, bideoak ikusten aritu naiz. Eta gogoa piztu zait filmografia osoari ekiteko. Duela bi urteko Zinemaldian, bere azken lana ikusi nuen, Harkaitz Canok gomendatuta. Kasualitatea edo ez, Black is Beltza Fermin Muguruzaren lana jaialdi berean estreinatu zuten.
Do the right thing pelikula berezia da. Beltzen auzoko errealitatea irudikatzen du. Eguneroko bizitza. Italiar-amerikar (zuri) batzuen pizzeria. Familiak. Harremanak. Polizia. Musika. Irratia. Liskarrak. Eta Radio Rahim maitagarri bat tartean, bigarren plano baten hasieran, baina zurrunbiloaren eta gatazkaren erdigunean gero.
Negu Gorriak 30 urte
Aste honetan bertan Fermin Muguruzak gogoratu du efemeridea. 1990an beraien orduko proiektu musikal berriari eman zioten hasiera. Rap musika euskaraz. Public Enemy Parisen zuzenean ikusi ostean suspertutako sukarraldia. Kortatu itxi eta hurrengo proiektuari ekin zioten Muguruza anaiek, besteak beste. 90ko hamarkadako hasierako kantu hoiek narratiba eta estetika berri bat eskaini zioten gure kultur panoramari. Hiru harmakada beranduagoa nabarmena da guzti hori.
30 urte
30 años
30 ans
30 years
Negu Gorriak gara, betirako gogoan.#iñigoadiorikez pic.twitter.com/Sr3Tq67qCx— Fermin Muguruza (@muguruzafm) June 5, 2020
Urtebete lehenagokoa da Spike Lee zuzendariaren Do the right thing filma. Estetika hori, sanpleak, dantzariak, maitasuna eta gorrotoa… isladatzen ditu Irungoen proposamenak, Euskal Herrian berritzailea izango dena.Eta beste irudi hauek testuinguruan kokatu ditut, 30 urte beranduago.
Agian, orduko zurrunbilo hura orain beste patxada batekin aztertuz. Begirada mantsoagoarekin, ia antropilogikoki. Begirunearekin. https://t.co/4BN9TiEBUj— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) June 11, 2020
George Floyd gogoan
Blacklivesmatter mugimendua nazioartean
Poliziaren eskuetan hil zen George Floyd. Irudiak mundu osoan ikusi ditugu. Bere lekukotasuna mugikorrek grabatu zuten. Ikusgarritasun globala izan zuen bere heriotza ankerrak. Poliziaren kontrako oldarrialdia abiatu zen, bere hiritik mundu osora. Beltzen eskubideen alde ez ezik, faxismoaren kontrako mugimendua antolatu zen nazioartean. Trump bera izutzeraino. Blacklivesmatter mezuak, ozenki adierazi du beltzen bizitzak duen garrantzia.
Euskal Herrian ere mobilizazio potenteak egitea lortu da. Iruñean Gora Herria! mezuarekin eta hiriburuetan beltz eta afroeuskaldunek deitutako mobilizazioak jendetsuak eta ikusgarriak izan ziren.✊ðŸ¿Justiziarik ez badago, ez da bakerik izango.
If there is no justice there will be no peace.
Orain Bilbon#BlackLivesMatter pic.twitter.com/QViGRc79dx
— Komite Internazionalistak (@Komiteak) June 7, 2020
✊ðŸ¿George Floyd oroimenean, bizitza beltzak garrantzitsuak dirá esta arrazakeriaren aurka.
✊ðŸ¿En memoria de #GeorgeFloyd, las vidas negras y contra el racismo.
Justiziarik gabe bakerik ez.
No hay paz sin justicia.@CnaaeB @sosracismobiz #BlackLivesMatters#AllAfricanLivesMatters pic.twitter.com/qf5PFwqzWJ— Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia (@oeebizkaia) June 7, 2020
3 brothers
Hiru anaia ekarri gura izan ditu gogora Spike Lee zuzendari eta aktibistak ere. Film labur bat osatu du atoan. George Floyd hil berriaren heriotzak, Radio Rahim nola hil zuten gogorarazi digu bapatean, baina filmea egiteko, antzeko beste egoeraren bat ere ezagutzen zuen zinema zuzendari konprometituak. Lan honetan, Radio Raheem. Eric Garner eta George Floyd gogoratu eta omendu gura izan ditu, fikziozko irudiak eta errealak parekatu eta partekatuz.
3 Brothers-Radio Raheem, Eric Garner And George Floyd. pic.twitter.com/EB0cXQELzE
— Spike Lee (@SpikeLeeJoint) June 1, 2020
(oharra: txio hau eta Spike Leeren irudiak ondo ikusteko, twitter bidez zabaldu)
Zinema, musika, kalea, artea, sarea, mezuak…
Musika eta zinema, aldarrikapenak eta kaleko kartoizko mezuak, beltzen eskubideak eta arrazakeria. Atzo eta gaur. Gogoeta, kontakizun eta narratiba koloretsu bat faxismoa eta arrazakeriaren kontra. Guztien eskubideen alde.
-
Fermin Muguruza musikariaren playlist eta artikulu ederra osatu du Roberto Herreros aktibistak
Roberto Herreros ezagutuko duzue beharbada. Musikaria, aktibista, idazlea ere bai. Oso tipo fina. Ez dut pertsonalki ezagutzen, baina aspaldi idazten diogu elkarri, eztabaidaren bat ere izan genuen berak eta Isidro Lopezek plazaratu zuten liburuaren pasarte batzuei buruz. Noizbait egingo dugu El estado de las cosas Kortaturen diskoaren inguruko solasaldi eta entzunaldi bat. Liburua irakurtzeko ederra izan zen, duda barik. Eztabaidagarriak ere bertako edukiak.
Baina oraingoan, eta konfinamendu garaia dela baliatuz, Fermin Muguruzaren bakarkako proiektuetako abestiekin osatutako playlist bat sortu du Robertok. Eta testu eder bat jarri sare sozialetan. Irakurtzeko eta musikaz gogoeta egiteko.
Berari eskatuta, testua hona euskaraz ekarri dut. Mila esker Roberto.
¿Está la carrera en solitario de @muguruzafm a la altura de sus dos grandes grupos? Como experimento, he elaborado una playlist con temas propios de Fermin Muguruza, tres versiones y diversas colaboraciones.
Asà lo veo yo 👉 https://t.co/HJx57dYTPq https://t.co/zBCJGysFnG
— Roberto Herreros #PlanDeChoqueSocial (@robertoherreros) May 3, 2020
El estado de las cosas de Kortatu: lucha, fiesta y guerra sucia (Lengua de Trapo, 2013) liburuan, non Isidro Lópezek eta biok euskal rock erradikala garatu zen testuinguru historikoaren azterketa proposatzen genuen, azaltzen genuen zaila dela ez pentsatzea azken hogeita hamar urteetako gure testuinguru kulturalean Kortatu etengabe agertzea ez dagoela lotuta Fermin Muguruzaren adar politiko eta musikal ezberdinekin.Ferminek, Kortatutik haratago, ikuspena irabazten jarraitu badu, Kortaturen historiako beste protagonista batzuekin batera (Iñigo anaia hil berria kasurako), une egokian urratsak egiten jakin duelako da. Beharbada, Negu Gorriak-en aldaketa izan zen bide horretan egin beharreko urrats erabakigarria, Kortaturen ospearen gailurrean, hain zuzen. Gero, Negu Gorriak taldetik bere bakarkako ibilbidera igaro ondoren, Dut taldearekin ‘Ireki ateak’ diskoa egin ostean.
Bi talde handien parean dago bakarlari bezalako egindako bide hau? Hori zalantzan jarri da. Behin Isidroren lagun belgikar batek, Fermin Muguruzaren irudiarekin interes handia duenak, galdera mamitsua egin zion: “Uste duzu egunen batean Muguruzak maisulan bat sinatuko duela, ‘Clandestino’ bezala?“. Nire ikuspuntutik, agian ez, baina baita –agian oker egongo naiz– Manu Chaok, bakarka, ‘Clandestino’-n eta, neurri txikiagoan, ‘Siberie m’etait contéee’-n dauden kantak baino askoz gehiago emango ditu.
Esperimentu gisa, playlist bat egin dut Fermin Muguruzaren kantuekin; hiru bertsiorekin eta hainbat lankidetzarekin. Azken horien gainean, a priori deigarriagoak diren batzuk utzi ditut kanpoan, hala nola Mala RodrÃguezekin Esne Beltzaren Gora! diskorako egin zuena, ahaltsuagoa iruditzen zaidalako Ari rap abeslariarekin egindako Armagideon tenoreko aztarnak, Muguruzak bere hirugarren albumean bakarka egindakoa. Irizpide berari jarraitu diot beste lankidetza batzuekin, hala nola Zebdak Ferminen bi kantutan egin dituenekin, ez baitira zerrendan sartu.
Era berean, kasu batzuetan, estudioan grabatutako grabazioen ordez, Rob Smith (Smith & Mighty), Peter D. Rose (More Rockers), Toy Selectah edo Zion Trainen kantuak jarri ditut, jatorrizkoak gainditzen zituztenak —eta batzuetan hobetzen ere bai—. Urrun-ekin, aldiz, biak sartu ditut, jatorrizkoa eta Mad Professorek egindako erremixa.
Harritu egin nau, neurri batean, 40 korte batzeak. Hain zorrotza ez zen irizpide batekin, agian, 50ra iritsiko litzateke nire zerrenda.Hain zorrotza ez den irizpide batekin, agian, 50era iritsiko litzateke.
Fermin Muguruzak Negu Gorriak-en ostean egin duen
ibilbidea desberdina da, eta ez dago hanka sartzetik salbuetsita (Zuloak proiektua buruan), baina ez dago horrelako bilduma batez harro egoteko moduko artista askorik. Kontuan hartzen badugu, gainera, Muguruzak The Suicide of Western Culture lanarekin duela hiru urte baino gutxiago argitaratu zuela B-Map 1917 + 100 ahaltsua, ziurrenik bere albumik onena ‘Borreroak milaka aurpegi hartatik, agian zentzuzkoena ez gutxiestea izango da.
MUGURUZA Fermin Muguruza: Kortatu eta Negu Gorriak baino haratago
-
Zapatisten mezua munduari
[ EZLN-k munduari ]
Egoera hau zelan bizitzen ari garen:
Lasaitasunez, asalduraz eta zuhurtziaz. Komunitatean, hau da, hiritik kanpo, egoera oso bestelakoa da; elikagaiak baratzean daude, arto-erreserbak eta indabak daude, egunero hartzen ditugu ur bero sendagarriak, gorputza lantzen dugu nekazaritzan eta abeltzaintza txikian.
Izua ez da hain handia, ez baitago eguna galtzeko adina denborarik Fake News hoiek irakurtzen, konspirazio-teoriak eta gobernu txarraren kateak ikusten. Harreman sozialak zuzenak eta beharrezkoak dira, elkartasuna erabatekoa da ezaguna denarekin eta arrotzarekin.
Bizitza ez da gelditzen, ez da etxean geratu behar, animaliak gosez hilko lirateke eta makrak galdu egingo lirateke.
Ez dago Estatuaren laguntzen gaineko itxaropenik; estatuak, historikoki, lur horiek ustiatzen utzi eta baimendu duelako. Eskolan eskolarik ez duten haurrek beren kultura eta hizkuntza baino gehiago ikasten dute beren familiekin, batez ere aitona-amonekin.
Bizi ditudan pentsamendu politikoei buruz: modernitate kapitalistaren alabak krisi bakoitzean eliteak aberasteko, zaurgarrienak desagertzeko eta etxean, geldirik, klase ertain izutsu eta eroso bat uzteko diseinatuta daude, izu-informazioa kontsumitu eta diru gutxi gordeta munduaren amaiera balitz bezala xahututa.Munduaren amaiera kapitalismoaren garaipenarekin eta bizia suntsitzeko sistema konplexuarekin eta planetari eusten dioten elementu naturalekin hasi zen.
Osasun-larrialdia ez ezik, beste hauek ere baditugu: larrialdi klimatikoa, ur-eskasia, gerraren biktimak diren errefuxiatuena ekialde inguruan, narkotrafikoarena Latinoamerikan eta ingurumen-errefuxiatuena beren bizi-ekosistemak suntsitzeagatik, emakumeen kontrako biolentziaren hazkunde esponentziala kontinente guztietan, eta ustelkeria gero eta gogorragoa gobernu-maila guztietan; krisia sistemikoa da, eta irtenbideak berdin-berdina izan behar du. Ez da nahikoa eskuak garbitzea eta maskara jartzea, beste mundu posible batzuk eraiki eta amets berriak behar ditugu. .
Gure elikagaiak ereitea, antolatzea, medikuntza naturala berreskuratzea, zientzia autonomoan laguntzea, eskola, ikastetxe eta pluribertsitate libre gehiago sortzea, krisietan arrakalak aurkitzea eta bizimodu kolektiboa birplanteatzea dira matxinatuen zereginak, batzarretako akordioetatik sortzen diren beste askorekin batera.
Animo kolapso globalaren sintometako bat bizitzen ari garen garai honetan, birus hau gizateria eta mundua kutsatuta dituen ugarietako bat da.
Ez naiz etxean gelditzen, gure lana da behekoekin antolatzea, basoan eta oihanean bizi direnekin, kapitalismo patriarkalaren birusak eta haren gaitz guztiek (pandemiak, erausketa, matxismoa, kolonialismoa, diskriminazioa, indarkeria, ekozidioa, etnozidioa, inperialismoa eta alderdi politikoen sistema) beste mundu batzuk eraikitzeko.
Carta de zapatistas ï¸
Del ejército zapatista para el mundo:
Del EZLN
Sobre cómo lo estoy viviendo:
Con tranquilidad, rebeldÃa y prudencia. En la comunidad, es decir fuera de la ciudad, la situación es muy otra; los alimentos están en la huerta, hay reservas de maÃz y frijol, todos los dÃas tomamos aguas calientes medicinales, ejercitamos el cuerpo con en el trabajo agrÃcola y de pequeña ganaderÃa.
El pánico no es tan grande porque no hay suficiente tiempo como para perder el dÃa viendo Fake News, teorÃas de conspiración y las cadenas del mal gobierno. Las relaciones sociales son las justas y necesarias, la solidaridad es absoluta con el conocido y el extraño.
La vida no para, no hay como quedarse en casa, los animales morirÃan de hambre y las chakras podrÃan perderse.
No hay expectativas sobre ayudas del estado, el estado históricamente ha abandonado y permitido la explotación de estas tierras.Los niños sin clases en la escuela aprenden más de su cultura y lengua en casa con sus familias, en especial con sus abuelas y abuelos.
Sobre los pensamientos polÃticos que me atraviesan: Las ciudades hijas de la modernidad capitalista están diseñadas para enriquecer a las élites en cada crisis, para desaparecer a los más vulnerables y dejar en casa, inmóvil, a una clase media asustadiza y cómoda, que no hace otra cosa que consumir información de pánico y gastar su poco dinero guardado como si fuera el fin del mundo.
El fin del mundo comenzó con el triunfo del capitalismo y su complejo sistema de destrucción de la vida y los elementos naturales que sostienen el planeta.
No sólo tenemos una emergencia sanitaria, tenemos una emergencia climática, de escasez de agua, de refugiados vÃctimas de la guerra en medio oriente, del narcotráfico en Latinoamérica y refugiados ambientales por la destrucción de sus ecosistemas de vida, tenemos un incremento exponencial de femicidios en todos los continentes y una corrupción cada vez más descarada en todos los niveles de gobierno; la crisis es sistémica y la solución lo debe ser igual. No basta con lavarnos las manos y ponernos una mascarilla, tenemos que construir otros mundos posibles y tejer nuevas arcas.
Sembrar nuestros alimentos, organizarnos, recuperar la medicina natural, apoyarnos en la ciencia autónoma, crear más escuelas, colegios y pluriversidades libres, encontrar grietas en las crisis y re-plantearnos el modo de vida colectiva, es la tarea de las y los rebeldes, junto a muchas a otras que surjan de los acuerdos asamblearios.
Ãnimo en este tiempo en el que estamos viviendo uno de los sÃntomas del colapso global, este virus es uno de los muchos que tiene infectada a la humanidad y al mundo.
No me quedo en casa, nuestra tarea como insurgentes es organizarnos con los de abajo, con los del páramo y la selva, para construir mundos muy otros donde el virus del capitalismo-patriarcal y todos sus males: pandemias, extractivismo, machismo, colonialismo, discriminación, violencia, ecocidios, etnocidios, imperialismo y sistema de partidos polÃticos, no puedan entrar.
Att. #SombreroRojo - agit/prop, covid19 | koronabirusa, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, i+g, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
[ leihotik mundura ] 20:20
Komunikazioa.
Komunitatea.
Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko.Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu.
Gorka Julio Teketen eta biok hizketan hasiko gara, baina elkarrizketak ireki eta gonbidatuak izango ditugu gure kanal honetan.
Ekonomia, kultura, krisi honi buruzko kontuak, kezkatzen gaituzten gauzak hartuko ditugu hizpide.
Osteguna, apirilak 16
arratsaldeko 20:20ean
[Â txaloen ostean ]leihotik mundura 20:20
Zu ere gonbidatuta zaude.
Komunitatea.
Komunikazioa.Albisteak 2020 – Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera: https://t.co/jVnP0iZSEv #etzi
— Etzi Portu Maritimoa (@etzipm) April 16, 2020
-
Sortu eta sortuz, gure aukera â¸â–¶
21 egun, erraz esaten da. â¸â–¶ (pause eta play)
Bitartean asko ari gara ikusi eta ikasten. Zer ez den sortu egun guzti hauetan Euskal Herrian.
Sukaldaritza, esku lanak, musika… herri ekintzailea gara duda barik.
Espaloian
Igor Telletxea Berako musikariak, berak bakarrik Itoiz taldearen Espaloian grabatu du.
Eta zenbat horrelako, herriz herri, Euskal Herri osoan.
Baduzu gomendatzeko modukoa den bideoren bat?
-
Zizek: Bi irtenbide besterik ez daude egoera honi aurre egiteko: berrasmatutako komunismoa edo ankerkeria
OR Book Going Rouge PANDEMIC! Covid-19 Shakes the World liburua atera berri du Slajov ŽiŽek pentsalari eta filosofoak. Hamabost eguneko itxialdian gaude gu, baina Koronabirusaren krisia Txinan hasi zenetik ikertzen eta artikuluak egiten aritu da ŽiŽek. Aurretik, Kapitalismoa bertan behera jota utzi dezaken krisia dela aitortu zuen mundu guztian ezaguna egin zen artikulu baten, eta gaur bertan O/R Books argitaletxearekin liburua plazaratu du.
Liburu elektronikoa erosi berri dut, eta han eta hemen hartutako adierazpenekin osatu eta euskaratu dut artikulu hau.
– PANIC! |
– aldaketa klimatikoa |
– komuneko papera |
– komunismoa |Slajov Žižek: PANDEMIC! Covid-19 Shakes the World
Hedabideak etengabe mezu berdina errepikatzen ari dira: “ez erori ikaran” eta gero jarrian, ikara eta izu egoerara garamatzan datu parrastada daukate eskuartean. Egoera honek, gaztaroan bizitako egoera ekartzin dit gogora; herrialdi sozialista baten, gobernuko ordezkariek maiz esaten ziguten ez zegoela izurako motiborik. Eta une oro, guk guztiok mezua argi harrapatzen genuen: beraiek ziren izua bizi zutena.
Oraingo osasun krisi honek demokrazia liberalen ahultasunak agerian utzi ditu, eta horrek guztiak efektu politiko positiboa izango du. Bi aukera daude egoera honetarako: ankerkeria edo berrasmatutako komunismoa.
Boterean zeudeneko logika autoritario komunistak ere bere mugak erakutsi ditu. Albiste txarrak jendaurrera eramateko beldurra, edota boterean daudenei erakustea, eta ondorioz ikerketak gutxietsi ziren. Horregatik, birusari buruzko lehen albisteak eman zituztenak atxilotu egin zituzten.
Bestetik, osasun arazo global honen erronkei aurre egiteko estatu nazioen tresnekin bakarrik egin dakioke aurre, oinarrian adostasun global batekin, ahulenak babestukodituen hitzarmen soziala gauzatuz.Aldaketa klimatikoa
Ez naiz utopikoa, ez nago herrien arteko elkartasuna aldarrikatzen. Aldiz, uste dut krisi honen aurrean elkartasunak eta kooperazioak gutako bakoitzak duen bizirauteko duen senari erantzuten diola; eta hori da dagoen erantzun arrazional eta egoista bakarra. Baina ez soilik koronabirusaren kasuan. Owen Jones aktibista eta pentsalariak adierazi bezala, klimaren krisiak koronabirusak baino jende gehiago hitzlen du, baina ez dugu izurik sentitzen horregatik, eta ikuspuntu komunista berritu batek sortu edo adostu dezake pertsona helduak eta gaisoak heriotzara kondenatuko ez dituen sistema bat.
Komuneko papera
Gazte sasoian, Yugoslavia sozialista hartan, zurrumurru bat hedatu zen: komuneko papera amaitu omen zen. Autoritateek erantzun zuten: “Komuneko paper nahikoa dago”. Harrigarriki jendeak sinestu egin zuen. Kontsumitzaile arruntak ordea, horrela arrazoitzen zuen: “Badakit zurrumurrua gezurrezkoa dela, uste dut badagoela nahikoa paper; baina, zer gertatzen dan gainontzekoek uste badute ez dagoela nahikorik eta geratzen den apurra erostera joaten badira, eta horrek prezioa areagotu… badaezpada ni ere papera erostera noa”.Komunismoa
Estatuak lanik ez dutenen iraupenerako gutxieneko baldintzak bermatu behar ditu, eta behar beharrezko diren gauzen ekoizpena erregulatuz; hala nola, maskarak, frogak egiteko ktiak, arnasgailuak eta beharrezko bada hotelak eta bestelako ostatu edo lo egiteko lekuak konfiskatu behar baditu ere, merkatuko arauei muzin eginez. Nazioarteko kooperazio eraginkorra behar dugu, ekoizpenean eta baliabideen elkartrukean. Nik honi deritzot komunismoa eta ez dut beste alternatibarik ikusten, ankerkeria ez dena.
-
Itxialdia, isolamendua eta sorkuntza
Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun.
Itxialdian sortzenIsolamenduari irriz eta kantuan
Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean.
Eskerrik asko Aiora eta Piti ( Zea Mays ), Unai Iturriaga, Zuriñe Hidalgo ( Hesian ), Toti Martinez de Lezea, Oier Araolaza ( dantzan.eus ), Mikel Orbegozo eta Mikel Antza.