Tag Archives: txapelketa
Hasi dire eskualdetako bertso txapelketak, eta Bizkaiko txapelketa be… pil pilean. Gurean moduen, hemendik kanpo be. Eta, bertso kontuetan gabizela, polite benetan arratiarrek, Ibon Izan zuzendaritzapean ein deure hau bideoa. Untitled from Ibon on Vimeo. Hurrungo, ia gure inguruko bertsolariekaz holango zeozertxu eiten dogun. Astelehenean aurkeztuko da Bizkaiko eskualdetako bertso txapelketa.
Pasa den barikuan apirilak 23, martxan jarri zen Uribe Butroi eskualdeko bertsolari txapelkelketa. Fikako txokoan afaldu eta gero hasi zen lehenengo kanporaketa eta bertsolariek saio polita eta arina eskeini ziguten. Argazkiak.org | Malen Amenabar Fikan bertsotan © cc-by-sa: gaztelumendi Larrabetzu.org eta grabagailua ere handik ibili zen eta saio osoa grabatu zuen, sarean entzungai jartzeko asmoz. [...]
Martxoaren 20an jokatuko da Seguran Jose Arteaga eta Miguel Uriguen datorren zapatuan Seguran jokatuko den Euskal Herriko mus txapelketako finalean egongo dira. Bizkaitik 16 bikote arituko dira nor baino nor gehiago, Euskal Herri osoko muslarien artean. Larrabetzuko kanporaketan, hirugarren geratu baziren be, gero Bizkaiko finalean aurrera egitea lortu zuen bikoteak. Euskal Herri osoko ehundik gora [...]
Asteburuan jokatuko da Hori Baiko pin-pong txapelketa. Asteburuan, zapatu eta domeka arrastian jokatuko da. Hori Bai gaztetxea.
Zapatuan Euskal Herriko mus txapelketako Larrabetzuko kanporaketa jokatu zan herrian. Arrastiko 17:00etan hasita 13 bikote aritu ziren kartetan. 25 gizonezko eta andrazko bat. Josu Bilbao Atxutegi eta Karmelo, Foterin finala olgetan. Tabernaz taberna, mus jokoa Gure Etxea, Batzokia, Etorki eta Gaztelekun hasi ziren lehenengo partidak. Aretxabala eta Politenan ostean. Buelta bat eta beste buelta bat. [...]
Euskal Herrian, mus txapelketa nazionala abiatu da duela aste batzuk. Larrabetzuko tabernetan be herri mailako txapelketa jokatuko da datorren urtarrilaren 23an (zapatua). Arrastiko 17:00etatik aurrera, eta urian zabalik dauzen taberna guztietan -Foteri, Politena, Aretxabala, Gazteleku, Etorki, Batzokia, Gure Etxea eta Irusta- jokatuko da txapelketa hau. Izen ematea egun berean izango da, Gaztelekuko portalean, eta bikote [...]
BEC Bertso Exhibiton Centre. larrabetzu.org informatzen. Hasi da txapelketa. 15.000 lagunen aurrean ari dira bertsolariak kantuan. Txaloak eta giro ezinhobea erantzun. larrabetzu.org zuzenean ari da hau bizitzen, eta zuoi kontatzen, sentiarazten. Hiru lagun lanean. Argazkiak egiten, saioa grabatzen, kronikak idazten edo twitterretik kontatzen. Eguerdirako honatx BECeko argazki polit batzuk, Urko Lasartek egindakoak. Bertsolariek ere, giro [...]
Etxahun txapelketa amaitu dalakoan Labe Garaieta kiroldegia jendez gainezka, eta giroa beroa txapelketako lehenengo finalaurrekoan. 6 bertsolari taula gainean. Fredi eta Etxahun lehenengoak kantuan, nahiz eta gero sailkapenean eurak izan azkenengo biak. Saio polita izan zan, arin arina eta gora egin zeuena momentu askotan. Aipatzeko modukoak bertso eta ariketa asko gainera. Bergarako saioa, osorik entzuteko: [...]
Bertsolari Txapelketa Zestoan hasi zanetik, apurka apurka aurrera doa. Hilabete falta da BECeko finalerako, eta orain burutuko dira saiorik garrantzitsuenak, finalaurrekoak. Gure herriko Etxahun Lekuek be, froga garrantzitsua zapatu honetan Bergaran. Ondoan bertsolari ezagunak, Euskal Herriko finalista bi tartean, eta aurten be sano ondo ibili danik be bai. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek, urteetako esperientzia [...]
Igor Elortza suertatu da garaile Bizkaiko bertsolari txapelketan, milaka lagun gogotsu batu dituen BECeko bertso erakustaldian. Sailkapena: Txapeldun Igor Elortza 909 Unai Iturriaga 891,5 Arkaitz Estiballes 500 Iratxe Ibarra 489,5 Onintza Enbeita 489 Etxahun Lekue 487,5 Xabi Paya 486 Fredi Paya 478 Bertso saioa entzuteko: BECeko finala. 8 bertsolariak bertsotan: [audio:http://larrabetzu.org/bloga/audio/bbt08bec/bbt08bec01.MP3] Buruz burukoan Unai Iturriaga [...]