Tag Archives: txakolina
Aurten be, barriro saria eskuratu du Agustin Olazabalagaren txakolin gorriak. Gernikako urriko azken astelehena izango da Bizkaiko plazarik garrantzitsuenetakoa eta Olazabalaga Oregi familiko txakolinak badaroaz sari parea aspaldion. Josefina Oregi pozik Gernikako azokan, andra alaia da berez be eta. Zorionak Sasikoetxeko guztiei! Bideoa: larrabetzutik.org Kronika: Larrabetzutik Gernikera
Agustin Olazabalaga aita semeek eta Josefina Oregik Sasikoetxe baserrian landutako txakolin gorria, aurten be irabazle Gernikako azokan. Urtetik urtera ganera, Sasikoetxeko ekoizpena gora doan arren, urte amaierarako txakolin guztia salduta egoten da. Aurten be, saria jaso ostean, urte ona izango da Olazabalaga Oregitarrentzat. Hitza.info agerkarian dekoguz Gernikako saridun guztiak. Bertatik jakin dogu Larrabetzuko txakolina saritua [...]
Aurten be jende asko batu da herrian, Txorierriko txakolin uzta barria dastatu, eta Larrabetzun goiz pasa eder bat egitera. Aste osoan zehar, irratietan propaganda asko entzun da Txakolinaren eguna zala eta, eta jendea pozik hurreratu da urira. Herrian be, txakolina egiteko mahastiek gero lur gehiago hartzen deurenez, zaletasuna be badago lehenago pobreen ardaua zana edateko. [...]
Apirila hasi da, eguraldiak hobera egin gure, eta Larrabetzun jai eta kultur giroa nagusitzen hasi da. Apirilagaz batera, kultur ekitaldiak barra barra hedatuko dira herrian. Udaberria heldu da herrira, eta mota guztietako ekitaldiak loratuko dira Larrabetzun. Apirilerako dauden deialdiak hemen.. Abiadura Handiko Trenaren eragina aztertzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Hori Bai gaztetxean zein plazan. Apirilaren [...]