larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: oinez

Eleizaldetik abiatuko da domekan eskolako irteera

Larrabetzuko eskolak hirugarren ibilbidea antolatu du domeka honetarako. Eleizalden hasi, Bidekurtzeta auzotik San Gregorio ingurura, handik gero Asua baserritik barriro Eleizaldera joateko. Orain arte moduan, domekarako be eguraldi ona dago iragarrita, eta Eleizaldetik baserrietara umeen giro eta kolorea zabalduko da, auzoz auzo. Larrabetzuko bazterrak, erreka txikiek, baserriak, arbolak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Guraso Elkartearen [...]

Eskolako bigarren ibilbideko kronika laburra eta argazkiak

Larrabetzutik oinez Kiskibile, Olarreta, Agarre, Sarrikola, Aretxabalagane Bigarren ibilbidea egin dogu eskolako guraso eta umeok. Txakolin eguneko ekitaldiak hasi aurretik urten ginen jende mordoa plazatik. Errebaletik gora, Kiskibileraino. Bersoako bidean Olarretara egin eta Agarreraino joan ginen tipi tapa, tipi tapa. Eguraldi itzela eta giro ona. Agarretik Sarrikolara landatik bajatu ostean, Sarrikola auzoa zeharkatu eta erreka [...]

zenbat urte?

Zenbat urte pasatu dire ba? Gaur egun Larrabetzuko plazan ezin da kotxerik aparkatu, nahiz eta batenbat beti egoten dan. Orduan, aparkalekua zan plaza, herriko andren eskariz oinezkoentzat eta umeak olgetako leku izendatu zan arte. Gaur egun ordea, plazan inoizko jende gitxien dabil… zenbat aldatu dan plazaren itxura.

Larrabetzutik oinez, eskolatik mendira

Aurreko domekan, otsailaren 28an, Eskolako guraso elkarteak antolatuta Larrabetzutik oinez lehenengo irteera egin zan. Goizeko 10:30etan uriko plazatik urtenda, Basaras auzoa, Manuene, Belarrinagatik, ganeko depositora, Torretik barriro urira bueltatzeko. Guztira 70 ume eta guraso, giro onean, eta eguraldi ezin hobea lagun. Bezperako haizeari bildur barik, itzel ondo ibili ziren bertaratutako guztiak. Argazki honen gainean klik [...]

larrabetzutik oinez

TX mendiz mendi Eskolako guraso elkartean, hilero herritik ume eta gurasoentzako irteera labur bat prestatzen hasi gara. Asmoa da, herriko auzo eta bazterrak hobeto ezagutzea, baserriak ezagutu, inguruan ibiltzen ikasi eta apurka apurka Larrabetzuko txokoan barri jakitea. Horretarako, hilero ibilbide labur bat prestatu dogu, eskolako umeakaz egiteko modukoa. Lehenengo ibilbidea datorren domekan, otsailak 28, egingo [...]