larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: musika

All Jazz Era taldearen agurra Hori Baien

All Jazz Era taldeak behin baino gehiagotan jo izan deu Larrabetzun, beti Hori Baien. Eta beti, oso giro ona eta jende entregatua topatu deu bertan. Alljazzera taldeak agur esan behar deuen honetan, Hori Bai gaztetxea aukeratu deu despedidarako. Bi kontzertu berezi Arrastiko 8:30etan umeentzako kontzertu berezia emango du All Jazz Era taldeak. Gaueko 11etan bere [...]

Literaturia, gaur hasi eta domekararte

Gaur iluntzean hasiko da Literaturia. Kukubiltxo antzerki taldearen zuzendaritzapean, herriko ikasle eta gurasoek egingo dute harrera ekitaldia Anguleri aurrean. Edorta Jimenez idazleak, poesia errezitaldia eskainiko deu Rafa Rueda musikariagaz batera. Gaurko ekitaldiakaz amaitzeko, Joseba Tapia soinujoleak Eta tira eta tumba disko barriko kantuak aurkeztuko ditu. Gaur bertan gainera, plazan jarrita dagoen karpan euskarazko liburu azoka [...]

Mursego eta Zura, Literaturia girotzen hasteko

Aste honetan Literaturiaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira han hemenka. Hitzaldi eta mahainguru bat Zarautzen, eta Zura eta Mursegoren kontzertua egingo da barikuan Hori Bai gaztetxean. Hondarribitik Zura Xabi Strubell musikariaren proiektua da Zura. Hip Hopa eta Garcia Lorca edo Lauaxetaren poemak nahasten egin zuten lehen diskoa aspaldi, eta bossa kantuekaz atara zuten Kiribil beranduago. [...]

Betiko rocka eta Hip Hop barria Hori Bai gaztetxean

Gabonak joan dira, ume eta irakasleen oporrak be bai. Ekitaldiren bat geratzen da ondiño Larrabetzun. Gaur kontzertua Hori Bai gaztetxean. Ibaizabal errekaren ezkerraldetik, bi talde, bi soinu: Abra kadaver eta Norte Apache. Punk hard core doinuak batetik eta hip hopa euskaraz bestetik. Norte Apacheren Hesiaren beste aldean diskoa osorik entzuteko moduan Musikherriaren webgunean. Abra Kadaber [...]

deabruak teilatuetan eta UNE gaztetxean

Gabonetako kultur ekitaldiei harrera egiteko, barriro be musikaz jantziko da Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea. Abenduaren 12an, gaueko 22:30etan. Oraingoan beste musika talde ezagun bi: deabruak teilatuetan eta UNE (une nare eza). Tolosako Bonberenea gaztetxean 1973 diskoa plazaratu dau deabruak teilatuetan taldeak, eta Larrabetzuko kontzertuaren ostean, beste bakar bat emongo deure aurten, Bergarako gaztetxean emon beharrekoa. [...]

Alproja barriro Hori Bai gaztetxean

Urteak dira Alprojak eskenatokiak itxi zituenetik. Azkenengo kontzertua Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan zan, Laudioko Danba taldeagaz batera. Pasadan barikuan barriro egon ziren gurean. Oingoan kitarra bat gehiago, Urdin Baraiazarra gaztea. Sabin, Kepa, Gotzon eta Zoro betiko laukotea. Zaharrago baina gogotsu. Larrabetzutik TB Izenik ez + alproja Ukberri digitaltean

LarraGetxo sound

izenik ez + alproja larrabetzuko gaztetxean Getxo inguruko bi talde mitiko gure herrian. Alproja aspaldiko rock taldea, Larrabetzun behin baino gehiagotan jotakoak. Emon behi bi taldeagaz lehenengo, 80. hamarkadaren bukaeran, Hertzainak taldeagaz batera 1994ko Gazte egunean eta euren agurra be Danba taldeagaz batera Hori Bai gaztetxean egin zuten. Izenik ez taldeak berriz, 15 urte ospatuko [...]

Katamaloa kendu osteko berbak

Durangokoa ahaztu ezin, eta Bartzelonara joan ziren gure lagunak. Handik bueltan, euren berbak dakarguz hona. Katamalo ikuskizunari buruzko gogoetak eskaini doskuez, Aintzinak, Alexek, Itxasok, Gorka Urbizuk, Gorka Mugarzak, Gotzonek eta Nereak. Gulu isilik geratu da furgonetan, diskoak eta liburuak zenbatzen. Aintzina Lekue;  zelan oin, katamaloa kenduta? Bartzelonako azken kontzertuaren ostean konturatu gara zer egin dogun [...]

Katamalo Bartzelonara doa

Azaroaren 1ean Durangon Euskal Herriko azken kontzertua izango da, hurrengo astean Bartzelonan egongo direlako Katamalokoak. Azaroaren 7an entzungai izango dira euren kantuak, non eta Bartzelonan. Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen deuen Euskal Herria sona jaialdian egongo da larrabetzuarrakaz osatutako taldea.