Tag Archives: literaturia
Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia. Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean. Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Larrabetzuko hitzaldi solasaldi eta aurkezpenak zuzenean. Literaturia hemendik mundu osora. Bardin alboko herritik, deserritik, ikasten ari zaren lekutik, etxeko epeletik… larrabetzu on livestream.com. Broadcast Live Free
Literaturia osoko ekitaldi arrakastatsuena zein izan da? Hori ez dago erraz esaterik, umeen antzerkiak, herri bazkaria eskoletan (Gurpide eta guraso elkarteak antolatuta), liburu aurkezpenak, kontzertuak… asko eta onak egon dira egunotan gurean. Josu Goikoetxea Hitzetik Hortzerako aurkezle eta zuzendaria izandakoa. Gernikarra. Bertsozalea. Umore askodun tipoa. Azkarra. Alaia. Laguna. Sekulako bertso trama prestatu zuen, familia idazle [...]
Gaur iluntzean hasiko da Literaturia. Kukubiltxo antzerki taldearen zuzendaritzapean, herriko ikasle eta gurasoek egingo dute harrera ekitaldia Anguleri aurrean. Edorta Jimenez idazleak, poesia errezitaldia eskainiko deu Rafa Rueda musikariagaz batera. Gaurko ekitaldiakaz amaitzeko, Joseba Tapia soinujoleak Eta tira eta tumba disko barriko kantuak aurkeztuko ditu. Gaur bertan gainera, plazan jarrita dagoen karpan euskarazko liburu azoka [...]
Orain jendea gonbidatzeko ordua da. Lagunak, familiakoak, ezagunak, ikaskideak… Literaturia asteburuon, eta Euskal Herri osoko mila lagun gitxienez batzea da helburua. Musika, literatura, antzerkia, umorea, kalea, gaztetxea, plaza, azoka, bazkariak, letrak, dantzak, jolasak, liburuak, bertsoak, ipuinak… eta batez be irakurleak, idazleak, lagunak eta zu?
Aste honetan Literaturiaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira han hemenka. Hitzaldi eta mahainguru bat Zarautzen, eta Zura eta Mursegoren kontzertua egingo da barikuan Hori Bai gaztetxean. Hondarribitik Zura Xabi Strubell musikariaren proiektua da Zura. Hip Hopa eta Garcia Lorca edo Lauaxetaren poemak nahasten egin zuten lehen diskoa aspaldi, eta bossa kantuekaz atara zuten Kiribil beranduago. [...]
Ekainaren lehen asteburuan -4-5 eta 6- Literaturia ospatuko da Larrabetzun. Aurretik ekitaldi mordoa antolatu dira han hemenka. Zarauzko berri be jakin dogu. Hitzaldi pare bat antolatu ditue Zarautzen literatura eta Larrabetzuko plaza bultzatzeko. maiatzean Zarautzen Maiatzaren 26 eta 27rako bi hitzaldi-eztabaida antolatu dira; hala nola, Ander Iturriotzen Joxe Azurmendi: Filosofiatik herrira, herritik filosofiara eta Hasier [...]
Zabaldu bentania! Eta batetik bestera, ekaineko egitarau guztia aurkeztuta. Herriko elkarteak, eskolako ikasleak, gurasoak, kirolariak… danak batera txiki geratu zan kultur etxean. Kantuak, egitaraua, giro ona eta herritarren arteko lana, auzolana. Anguleri kultur etxea txiki txiki geratu zan, ekaineko programa ezagutzeko eta parte hartzeko gogoz hurbildu zirenakaz. larrabetzutik.org zer da zabaldu bentania? Literaturia Uritarra futbol [...]
Gure herrian aspaldiko urteetan literaturaz berba asko egiten da, irakurri be zeozertxo… eta ekitaldiak barra barrak. Iaz Literaturia euskarazko literaturaren inguruko ekitaldiak egin ziren urian, eta aurten be egitekoak dira ekaineko lehen asteburuan. Aurretik baina, ekitaldi ugari literaturaren inguruan. Liburuaren eguna Asteon, eta liburu egunaren bezperan Eider Rodriguezek Katu jendea liburua aurkeztuko dau Angulerin. Eider [...]