Tag Archives: literatura
Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia. Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean. Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Gaur iluntzean hasiko da Literaturia. Kukubiltxo antzerki taldearen zuzendaritzapean, herriko ikasle eta gurasoek egingo dute harrera ekitaldia Anguleri aurrean. Edorta Jimenez idazleak, poesia errezitaldia eskainiko deu Rafa Rueda musikariagaz batera. Gaurko ekitaldiakaz amaitzeko, Joseba Tapia soinujoleak Eta tira eta tumba disko barriko kantuak aurkeztuko ditu. Gaur bertan gainera, plazan jarrita dagoen karpan euskarazko liburu azoka [...]
Orain jendea gonbidatzeko ordua da. Lagunak, familiakoak, ezagunak, ikaskideak… Literaturia asteburuon, eta Euskal Herri osoko mila lagun gitxienez batzea da helburua. Musika, literatura, antzerkia, umorea, kalea, gaztetxea, plaza, azoka, bazkariak, letrak, dantzak, jolasak, liburuak, bertsoak, ipuinak… eta batez be irakurleak, idazleak, lagunak eta zu?
Ekainaren lehen asteburuan -4-5 eta 6- Literaturia ospatuko da Larrabetzun. Aurretik ekitaldi mordoa antolatu dira han hemenka. Zarauzko berri be jakin dogu. Hitzaldi pare bat antolatu ditue Zarautzen literatura eta Larrabetzuko plaza bultzatzeko. maiatzean Zarautzen Maiatzaren 26 eta 27rako bi hitzaldi-eztabaida antolatu dira; hala nola, Ander Iturriotzen Joxe Azurmendi: Filosofiatik herrira, herritik filosofiara eta Hasier [...]
Ekitaldiz ganezka dator astea. Bizkargi egunaren inguruan ekitaldiak pilatu dira, eta bizi bizi egongo da egunotan gure Larrabetzu. Jagi Jagi eta kartzelako literatura Bizkargi egunagaz lotuta bi hitzaldi antolatu dira aste honetarako. Jagi Jagi edo euzko mendigoizaleak abertzaletasunaren historian asko ezagutzen ez den sasoi bateko testigantza da. Eduardo Renobalesek liburua plazaratu dau Ahaztuak elkartearen eskutik, [...]
Gure herrian aspaldiko urteetan literaturaz berba asko egiten da, irakurri be zeozertxo… eta ekitaldiak barra barrak. Iaz Literaturia euskarazko literaturaren inguruko ekitaldiak egin ziren urian, eta aurten be egitekoak dira ekaineko lehen asteburuan. Aurretik baina, ekitaldi ugari literaturaren inguruan. Liburuaren eguna Asteon, eta liburu egunaren bezperan Eider Rodriguezek Katu jendea liburua aurkeztuko dau Angulerin. Eider [...]
Egunotan be, zer ikusi eta zer entzun ugari herrian. Eguenean, martxoak 11, Irati Jimenez bere liburu barriari buruz -Nora ez dakizun hori- berbetan. Magia gaztetxean Barikuan Hori Bai zabalik jende guztiarentzat eta domekan magia saioa nagusientzat. Antolatzaileek diñeure, umerik ez eroateko gaztetxera domeka arrastien.
Jon Arretxe idazle eta bidaiari ezaguna da. Euskal idazleen artean, bidaia liburu gehien dituena da basauritarra. Oraingoan bide laburra egingo du, Anguleri kultur etxean emotekoa dan hitzaldian. Xahmaran nobela baltza hartuko deu hizpide Arretxek. Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta [...]
Edorta Jimenezek bi liburu plazaratu ditu oraintsu. STOCK13 atara zeuen Durangoko azokarako, eta asteon aurkeztu da Desira plazer 68-08, euskal poesia erotikoaren antologia. Bi liburuon azalak: Edorta Jimenez bera, Larrabetzun egongo da asteon, urtarrilaren 20an -eguaztena- eta arrastiko 8etan Anguleri kultur etxean. Stock13 liburua plazaratuteagaz batera, elkarrizketa mamitsu bat euki zeuen Edortak ETBko Sautrela saioan. [...]