Tag Archives: larrabetzutik
Larrabetzutik oinez Kiskibile, Olarreta, Agarre, Sarrikola, Aretxabalagane Bigarren ibilbidea egin dogu eskolako guraso eta umeok. Txakolin eguneko ekitaldiak hasi aurretik urten ginen jende mordoa plazatik. Errebaletik gora, Kiskibileraino. Bersoako bidean Olarretara egin eta Agarreraino joan ginen tipi tapa, tipi tapa. Eguraldi itzela eta giro ona. Agarretik Sarrikolara landatik bajatu ostean, Sarrikola auzoa zeharkatu eta erreka [...]
Aurreko domekan, otsailaren 28an, Eskolako guraso elkarteak antolatuta Larrabetzutik oinez lehenengo irteera egin zan. Goizeko 10:30etan uriko plazatik urtenda, Basaras auzoa, Manuene, Belarrinagatik, ganeko depositora, Torretik barriro urira bueltatzeko. Guztira 70 ume eta guraso, giro onean, eta eguraldi ezin hobea lagun. Bezperako haizeari bildur barik, itzel ondo ibili ziren bertaratutako guztiak. Argazki honen gainean klik [...]
larrabetzutik.org herriko blog aktiboena da. Informazioa (politika, gertaerak, kirola, argazkiak, bideoak….) eta dagoeneko dominio eta zerbitzari propioagaz urtebete egin dau sarean, aurretik beste esperientzia batzutan ibili ostean. Egunero egunero barriren bat, euskaraz batzuk eta gaztelaniaz asko. Eta herrian dinamika komunikatibo propioa izetu deu, jendeak ikusi, irakurri, eta komentatu be egiten deu. Momentu batzutan oso bero, [...]
San Martin asteburua joan da, txarrien onenak egin deu leku batean baino gehiago. larrabetzutik.org be bueltau da, txarribodaren baten konexioa galduta. Hori Bai gaztetxeak be, itxura berreskuratu deu… eta antza danez gabonetarako pentsetan dabiz. Urioletatik, itsaso handiagoetan sartzeko prest edo. Txapelketa aurrera doa Etxahun Lekueren pronostikoa bete egin da, eta zoritxarrez finalaurrekoetan aurrera egiterik ez [...]