larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: kultura

#literaturia

Aurten be Literaturia Larrabetzun. Euskal kultura, letrak, antzerkia, musika, errezitalak, poemak, 1937ko gerra, Gernika, Lauaxeta, ekitaldiak, liburuak, elkarrizketak… zuzenean Larrabetzutik mundu osora. Euskal letren mundua egunotan gurean. Twitteraturia Literaturia lau haizetara, sare sozialetan zabaltzen diren mezu, albiste eta ideiak www.literaturia.org Hitzen Uberan literaturaren inguruko informazioa Literatur Emailuak agenda eta literatur albisteak

Kultur agenda bat Larrabetzurako

Larrabetzuko elkarte eta eragileen artean, kultur eta kirol agenda txukun bat osatzea dugu helburu. Kordinatuta, automatikoa, parte hartzailea, sarean eta paperean. Beta fasean -frogak egiten- ari gara blog hauetan: larrabetzu.org larrabetzutik.org larrabetzukoeskola.org horibai.org Orain, frogak egin ostean, elkarteen artean aurkeztuko dogu, zelan erabili erakutsi eta herritarren artean zabalduko dogu. Modu berean, Larrabetzuko udalaren webgunean be, [...]

Literaturia ate joka

Orain jendea gonbidatzeko ordua da. Lagunak, familiakoak, ezagunak, ikaskideak… Literaturia asteburuon, eta Euskal Herri osoko mila lagun gitxienez batzea da helburua. Musika, literatura, antzerkia, umorea, kalea, gaztetxea, plaza, azoka, bazkariak, letrak, dantzak, jolasak, liburuak, bertsoak, ipuinak… eta batez be irakurleak, idazleak, lagunak eta zu?

Hitzaldiak, bertso afaria eta Bizkargi egunekoak

Ekitaldiz ganezka dator astea. Bizkargi egunaren inguruan ekitaldiak pilatu dira, eta bizi bizi egongo da egunotan gure Larrabetzu. Jagi Jagi eta kartzelako literatura Bizkargi egunagaz lotuta bi hitzaldi antolatu dira aste honetarako. Jagi Jagi edo euzko mendigoizaleak abertzaletasunaren historian asko ezagutzen ez den sasoi bateko testigantza da. Eduardo Renobalesek liburua plazaratu dau Ahaztuak elkartearen eskutik, [...]

Ekitaldiz betetako udaberria

Gure herrian beti dago zeozer. Kejatzen dira batzuk, pozik beste asko. Zer egin franko. Ikusteko, antolatzeko, gozatzeko, parte hartzeko. Zuk zeuk be badekozu aukera. Literaturia Hasi dira literaturaren inguruko ekitaldiak. Herriko elkarte ezberdinen artean antolatuta. Eskolan, liburutegian, gaztetxean… eta ekainean plater handiena. Info+ literatura eskola eta blogak&letrak Sk8la Bideo proiekzio bat Hori Bai gaztetxean, eta [...]

San Antonio Eleizalden, Eskolako jaia eta Jone kantari

Barikuan San Antonio eguna. Urkiolara goizean joan ostean, arrastien ekitaldiek egongo dire Eleizalden. Arrastien umeentzako parkea egongo da, sardina jana guztiontzat eta erromeriatxoa Basajaun taldagaz. Zapatuen barriz, Eskolako jaia izango da. Egun osorako, ekitaldi mordoa antolatu ditu Txispamendi guraso elkarteak. Kirolak, dantzak, bazkaria, antzerkia, musika, tailerrak. Programa aberatsa eta partehartzailea. Domekan barriz, Jone kantaria izango [...]

Udaberrian ekitaldiz gainezka loratuko da herria

Apirila hasi da, eguraldiak hobera egin gure, eta Larrabetzun jai eta kultur giroa nagusitzen hasi da. Apirilagaz batera, kultur ekitaldiak barra barra hedatuko dira herrian. Udaberria heldu da herrira, eta mota guztietako ekitaldiak loratuko dira Larrabetzun. Apirilerako dauden deialdiak hemen.. Abiadura Handiko Trenaren eragina aztertzeko ekitaldi ezberdinak antolatu dira Hori Bai gaztetxean zein plazan. Apirilaren [...]