Tag Archives: kuadrilak
Badator Kuadrilen eguna be. Datorren zapatuan, maiatzaren 22an, da ospatzekoa. Baina zer egongo da? Non izango dira ekitaldiak? Badago berbenarik? Aurten ez da kartelik egon, ahoz aho zabalduko ete zan mezua? Enteratu gara? Kuadrilak ba ei dabiz menua prestatzen, jantzian atontzen… baina… Erantzunik bai?
Maiatzak 16, zapatua. Kuadrilen eguna Larrabetzun. (argazkiak ikusteko, klik egin kartelaren gainean) Egun osoan zehar, jai giroa kalean. Eta amaitu Hori Bai gaztetxean, gauez. hasi da eguna animatzen…
Egun osoan zehar giro itzela Larrabetzun. Goizean goiz hasi, eta gorputzak aguantatu arte ibili ginen Kuadrilen egunean. Tortila txapelketa goizean, mahaiak eta jatekoak prestatu, txistulariak, poteoak, eta bazkaria kuadriletan. Zenbat kuadrila? Inok zenbatu ditu. Egia esan, oso jai partehartzailea suertatu da aurtengoa be, jendearen artean, auzolanean antolatutakoa. Gastuak be, eskotean. Gauean, Hori Bai gaztetxean Haitzama [...]
Hirugarren urtea, eta giroa gori gori. Aurten be, koadrilen egune ospatuko da, maiatzaren 24an, zapatuz. Gazteen ekimenez sortutako eguna, arrakastatsua izan da orain arteko jardunaldi bietan. Aurtengoa be, ez da gitxiagorako izango antza. Koadrilen eguneko egitaraua: Txistularien kalejira Tortila txapelketa Bazkarie kalean, kuadrila bakoitzak bera, noski koadrilen arteko jokoak Erromeria Hori Bai gaztetxean 2007ko kuadrilen [...]