larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: korrika

Bizkargira arineketan

Aurten be, lasterketa herritarra Bizkargira. Larrabetzuko plazatik eguerdian urtenda, hainbat eta hainbat izango dira, Elezaldetik gora, Barrenetxeraino errepidetik, eta gero basoz baso Bizkargiraino arineketan joango direna. Ostean, lagunarteko bazkaria izango deure korrikalariek. Orduan jakingo dogu, nok ze denbora ein deuen. Partehartze handiagoa, giro itzelagaz Eguerdian puntu puntuen, uriko plaza kirolari eta koloretsu. Zenbaketa eta hasi [...]

Bidaia intimoak eta bertso afaria

Badator Korrika. Korrika 16 eta euskaldunberriekin dokumentala egin du Jon Maiak. Dokumentala bariku honetan ikusi ahal izango dogu Anguleri kultur etxean. Bidaia intimoak. informazio gehiago: Korrika.org Jon Maia eta Igor Elortza gaztetxean Gauean bertso eskolak antolatutako bertso afaria izango da Hori Bai gaztetxean. Jon Maia bera eta Igor Elortza izango dira afariaren ostean, kantuan ibiliko [...]

Apirilaren 4an zapatuz pasako da Korrika 16 Larrabetzutik

Datorren urtean Korrikaren edizio barria izango dogu. Tuteran hasi eta Gasteizera bitarte Euskal Herri osotik euskararen aldeko martxa izango dogu. Ongi etorri euskaraz bizi gura dogunon herrira. Larrabetzutik Korrika amaitu bezperan pasako da. Gure artera etorri eta biharamunean Gasteizen amaituko da 16. edizioa. Zapatua izanda… jendetza itzela batuko da gurean. AEK-koak hasi dira materiala banatzen, [...]

Euripean be, euskal selekzioen alde arineketan Bilbon

Euskal Selekzioen aldeko urteroko lasterketa ospatu da asteburuan Bilbon. Bizkaia osoa euripean, leku askotan uriolak, baina hainbat larrabetzuar hurbildu zan Bilbora korrika egitera. Nagusi eta txiki. Antolaketan be, ESAITeko herritarrak. Jo ta fuego biharrian, herri lasterketa ondo urtetako. Korrikalariak barriz, ahaleginak eta bi. Euria gitxi bazan, ibilbidea be polita. Erretratuok ekarri doguz Branka.biz agerkari digitaletik. [...]

Bizkargira arineketan

Iaz Bizkargiko egun bezperan dozena bat lagun korrika igo zen mendi tontorreraino. Aurten 20 inguru izango dira zapatuz eta eguerdiko 12:00etan Larrabetzuko plazatik urten ostean, txapa txapa- rapa-rapa 564 metroko gailurrera joango direnak, bakoitzak gure deuen lekutik joateko aukera deko ganera. Kaminoz kaminoz, solorik solo edo gure deuen auzotik. Iazko marka Mirasoleko Julenek jarri ostean, [...]