larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: katamalo

Katamaloa kendu osteko berbak

Durangokoa ahaztu ezin, eta Bartzelonara joan ziren gure lagunak. Handik bueltan, euren berbak dakarguz hona. Katamalo ikuskizunari buruzko gogoetak eskaini doskuez, Aintzinak, Alexek, Itxasok, Gorka Urbizuk, Gorka Mugarzak, Gotzonek eta Nereak. Gulu isilik geratu da furgonetan, diskoak eta liburuak zenbatzen. Aintzina Lekue;  zelan oin, katamaloa kenduta? Bartzelonako azken kontzertuaren ostean konturatu gara zer egin dogun [...]

Katamaloa kenduta, eskaileretan behera

Pasadan zapatuan, Durangoko Plateruenean agurtu ziren Katamalokoak. Agur esateko emanaldia. Agur esateko letrak eta kantuak, agur luze bat, lagun artean. Lagun askoren artean. Mila bihotz bakarti batu ziren Durangoko klubean. Agurra blogean be egin deure katamaloa kendu barri dutenek: Eskerrik asko Durangoko Plateruenan batu zineten 1.000 lagunoi. Eskerrik asko gure etxekoartekoei. Eskerrik asko Deustuko, Larrabetzuko, [...]

Katamalo Bartzelonara doa

Azaroaren 1ean Durangon Euskal Herriko azken kontzertua izango da, hurrengo astean Bartzelonan egongo direlako Katamalokoak. Azaroaren 7an entzungai izango dira euren kantuak, non eta Bartzelonan. Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen deuen Euskal Herria sona jaialdian egongo da larrabetzuarrakaz osatutako taldea.

Zuzeneko diskoagaz agur esango deu Katamalok

Katamalo diskoa eta liburua izan zan aurkeztu zanean. Gerora, Euskal Herri osotik makina bat kontzertu emon ostean, agur esateko ordua be heldu da. Agurrerako, eta ondo gogoan izateko zuzeneko Erantzi diskoa. Aste honetan Bilbon aurkeztuko da lan hori, eta gero azaroaren 1era bitarte hainbat kontzertu eskainiko deurez hemen eta han. Azkena Durangoko Plateruenean. Basatzetan kantua [...]

Gu ta gutarrak Hori Baien. Soinu eta irudi +

Gu ta gutarrak taldearen emanaldia arrakastatsua izan zan, duda barik. Sarean ikusi doguz irudi, soinu eta argazkiak, eta horrek danak batu eta hemen jartzea da asmoa. Saioaren azken aldera, bapateko bertsoak eta musikak bat egin zuten. Eta hemen horren adibidea. Lehenengo grabazioan Etxahun Lekue, Unai Iturriaga eta Igor Elortzak bapatean egin zuten bertsotan. [audio:http://larrabetzu.org/bloga/audio/gtg1.mp3] Unai [...]