Tag Archives: jaia
Urtetik urtera gero eta politagoa da SanjuanSuaren inguruan herrian antolatzen dana. Larrabetzuko gazteek lan polita egiten dute bezperetan, herri osoa egoten da zain, eta emaitza txalo artean eta aho zabalik hartzen dogu. Herri antzerki koloretsua eta musika ona aukeratutakoa. Dantzak, koreografiak, gazteenak plazaren erdian… eta herria begira, parte hartu gurean lotsaturik. Errekatik urten diren lamiñak, [...]
Eguraldi ona, jende asko, giro itzela eta jaia gure dana. Goizean hasi, tortilak aurkeztu, bazkaria prestatu, bazkaldu, ibili, dantzan egin, abestu, zeozer hartu, Hori Baiko berbena… eta mila elkarrizketa, broma eta ostantzeko. Argazki gehiago ikusteko>
Badator Kuadrilen eguna be. Datorren zapatuan, maiatzaren 22an, da ospatzekoa. Baina zer egongo da? Non izango dira ekitaldiak? Badago berbenarik? Aurten ez da kartelik egon, ahoz aho zabalduko ete zan mezua? Enteratu gara? Kuadrilak ba ei dabiz menua prestatzen, jantzian atontzen… baina… Erantzunik bai?
Amaitu da ikasturtea Larrabetzuko eskolan. Borrokan hasi zen ikasturtea, jantokiaren aldeko ekimenagaz. Eztabaida piztu zen gurasoen artean, adostasunera iritsi eta jantokiak itzel ondo funtzionatu du urte osoan. Baina amaitu da kursoa. Umeak oporretan udan. Eta urtea amaitzeko jaia be arrakastatsua. Goizean gimnasia erakusketa frontoian, buruhandiak, txistulariak, dantzariak plazan. 140 ume bazkaltzen eskoletan, beste horrenbeste nagusi [...]
Egun osoan zehar giro itzela Larrabetzun. Goizean goiz hasi, eta gorputzak aguantatu arte ibili ginen Kuadrilen egunean. Tortila txapelketa goizean, mahaiak eta jatekoak prestatu, txistulariak, poteoak, eta bazkaria kuadriletan. Zenbat kuadrila? Inok zenbatu ditu. Egia esan, oso jai partehartzailea suertatu da aurtengoa be, jendearen artean, auzolanean antolatutakoa. Gastuak be, eskotean. Gauean, Hori Bai gaztetxean Haitzama [...]
Hirugarren urtea, eta giroa gori gori. Aurten be, koadrilen egune ospatuko da, maiatzaren 24an, zapatuz. Gazteen ekimenez sortutako eguna, arrakastatsua izan da orain arteko jardunaldi bietan. Aurtengoa be, ez da gitxiagorako izango antza. Koadrilen eguneko egitaraua: Txistularien kalejira Tortila txapelketa Bazkarie kalean, kuadrila bakoitzak bera, noski koadrilen arteko jokoak Erromeria Hori Bai gaztetxean 2007ko kuadrilen [...]
Maiatzaren 15a San Isidro eguna da egutegian. Baserritarren eguna ohituraz. Eta Larrabetzun jaiegun ofiziala. Eskola, dendak eta herriko lantegiek jai. Herrira etorri diren enpresa handiek ez dute herriko egutegia errespetatu ere egiten. Jai eguna eta azoka plazan. Txakolina, txorizoa eta txistorra, ogia, gaztaiak eta ortuari batzuk salgai. Herriko soloetako produkturik ez ordea. Txakolina bai, hiru [...]
Aurten be jende asko batu da herrian, Txorierriko txakolin uzta barria dastatu, eta Larrabetzun goiz pasa eder bat egitera. Aste osoan zehar, irratietan propaganda asko entzun da Txakolinaren eguna zala eta, eta jendea pozik hurreratu da urira. Herrian be, txakolina egiteko mahastiek gero lur gehiago hartzen deurenez, zaletasuna be badago lehenago pobreen ardaua zana edateko. [...]