larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: internet

larrabetzutik.org urtebete arrakastatsua

larrabetzutik.org herriko blog aktiboena da. Informazioa (politika, gertaerak, kirola, argazkiak, bideoak….) eta dagoeneko dominio eta zerbitzari propioagaz urtebete egin dau sarean, aurretik beste esperientzia batzutan ibili ostean. Egunero egunero barriren bat, euskaraz batzuk eta gaztelaniaz asko. Eta herrian dinamika komunikatibo propioa izetu deu, jendeak ikusi, irakurri, eta komentatu be egiten deu. Momentu batzutan oso bero, [...]

Hori Baiko bertso saioa zuzenean

larrabetzu.org eta larrabetzutik.org guneetatik ikusi eta entzun ahal izango dozu Gabonetako bertso saioa. Argazkiak.org | bertso saioa Internetetik © cc-by-sa: gaztelumendi Abenduaren 25ean, arrastiko 7etatik aurrera, Hori Bai gaztetxean egoterik ez badekozu, lasai, mundu osoan entzungo dira eta saioko bertsoak. Zuzenean. Tabernan kafea hartzen edo sofan etzunda egonda be, entzungo dira Unai Iturria, Maialen Lujanbio, [...]

Larrabetzu gure herria Internet sarean

Larrabetzu herri txikia da, batzuk asko handitzeko enpeñoa euki arren. Gure herria, orain ez dala asko, ez zan agertu be egiten Interneten. Eta gaur egun, bizi bizi dago. Blogak, argazkiak, bideoak, iritziak, tweetak… bagara. larrabetzu.org egiten dugunon ardura, sarean garen hori erakustea izan da. Herri txikia izan arren, munduari gurearen barri erakustea. Horretarako, hainbat tresna [...]

Literaturia euskarazko letren asteburua

Asteburu honetan Literaturia gurean. Larrabetzu euskarazko literaturaren uri bihurtuko da . Barikuan hasi eta domekararte liburuak, idazleak, argitaletxeak, antzerki taldeak, poesia errezitalak, kontzertuak Hori Bai gaztetxean, hitzaldiak, mahainguruak, blogariak, Internet…. Informazioa eta antolaketa: Literaturaeskola.org Zuzeneko bideoak, hitzaldiak eta argazkiak:  blogak & letrak