Tag Archives: horibai
Urtetik urtera gero eta politagoa da SanjuanSuaren inguruan herrian antolatzen dana. Larrabetzuko gazteek lan polita egiten dute bezperetan, herri osoa egoten da zain, eta emaitza txalo artean eta aho zabalik hartzen dogu. Herri antzerki koloretsua eta musika ona aukeratutakoa. Dantzak, koreografiak, gazteenak plazaren erdian… eta herria begira, parte hartu gurean lotsaturik. Errekatik urten diren lamiñak, [...]
All Jazz Era taldeak behin baino gehiagotan jo izan deu Larrabetzun, beti Hori Baien. Eta beti, oso giro ona eta jende entregatua topatu deu bertan. Alljazzera taldeak agur esan behar deuen honetan, Hori Bai gaztetxea aukeratu deu despedidarako. Bi kontzertu berezi Arrastiko 8:30etan umeentzako kontzertu berezia emango du All Jazz Era taldeak. Gaueko 11etan bere [...]
Aste honetan Literaturiaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira han hemenka. Hitzaldi eta mahainguru bat Zarautzen, eta Zura eta Mursegoren kontzertua egingo da barikuan Hori Bai gaztetxean. Hondarribitik Zura Xabi Strubell musikariaren proiektua da Zura. Hip Hopa eta Garcia Lorca edo Lauaxetaren poemak nahasten egin zuten lehen diskoa aspaldi, eta bossa kantuekaz atara zuten Kiribil beranduago. [...]
Egunotan be, zer ikusi eta zer entzun ugari herrian. Eguenean, martxoak 11, Irati Jimenez bere liburu barriari buruz -Nora ez dakizun hori- berbetan. Magia gaztetxean Barikuan Hori Bai zabalik jende guztiarentzat eta domekan magia saioa nagusientzat. Antolatzaileek diñeure, umerik ez eroateko gaztetxera domeka arrastien.
Asteburuan jokatuko da Hori Baiko pin-pong txapelketa. Asteburuan, zapatu eta domeka arrastian jokatuko da. Hori Bai gaztetxea.
Invictus Hori Bai gaztetxeko zineman domeka arrastian Nelson Mandela eta rugbya. Nazio bat ekipo bat lema hartu, eta baltzak eta zuriak alkarregaz rugby selekzioaren alde jarriko ditu Hegoafrikako presidente hautatu barri Mandelak. Kartzelatik urten, eta aldaketa itzela. Hauteskundeak irabazi eta biziza berri bat apartheid osteko Hego Afrikan. Hori Bai gaztetxeko bloga
Gazteak animatu dira, eta blog sano polita egin deure sarean. www.horibai.org Larrabetzuko gaztetxearen bloga da. Parte hartzea bultzatzeko eta antolatzeko bloga. 45 urte eta aurrera! Aurtengoa, urte berezie dekugu Hori Baien. Ez da, 2010. honetan 45 urte betetzen doguzelako bakarrik. Aurtengoa, urte berezie dekogu, Hori Baie goitik behera berriztuteko asmoa dekogulako. Hemendik aurrera, informazio gehiau [...]
Gabonak joan dira, ume eta irakasleen oporrak be bai. Ekitaldiren bat geratzen da ondiño Larrabetzun. Gaur kontzertua Hori Bai gaztetxean. Ibaizabal errekaren ezkerraldetik, bi talde, bi soinu: Abra kadaver eta Norte Apache. Punk hard core doinuak batetik eta hip hopa euskaraz bestetik. Norte Apacheren Hesiaren beste aldean diskoa osorik entzuteko moduan Musikherriaren webgunean. Abra Kadaber [...]
Larrabetzu zuri, eta herritarrak auzoz auzo. Larrabetzu auzoz auzo arrakastatsua. Adin guztietako herritarrak uritik Gaztelumendira, Eleizaldera eta barriro etxera. Buelta polita eta giro ezin hobea. Hori Bai gaztetxeak antolatutako ekitaldia elegante. eta gauean tabernaz taberna kantuan. Gabonetako ekitaldiak pozik eta alai amaituteko.
Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes Larrabetzuko gaztetxean. Bertso saioa zuzenean eskaini gendun Internetetik, eta Larrabetzuko hainbat taberna eta etxetan ikusteko aukera egon zan. Horrez gain, Euskal Herritik zein Euskal Herritik kanpo be ikusi zan bertso saioa, horren barri be euki dogu. Guk sarritan grabatzen doguz bertso saioak, gero sarean jartzeko. Kasu [...]