Bertso saioa zuzenean
Watch live streaming video from larrabetzu at livestream.com Larrabetzuko Hori Bai gaztetxetik bertso saioa zuzenean
Watch live streaming video from larrabetzu at livestream.com Larrabetzuko Hori Bai gaztetxetik bertso saioa zuzenean
Gazte Eguna be prest. Eta gero Andra Mariak, ostean Emeteriak… Larrabetzuk barriro be, eten txiki baten ostean, eszenatokien sasoiari helduko dio. Txoznak, herri giroa, umorea, jatorduak, edana, jantzak… eta batzuk, lan eta lan. disko jartzaileak gaztetxean Aurten be disko jartzaileak eta reggae abeslariak (souns system jaia) izango dira Hori Bai gaztetxean. Revolutionary brothers donostiarrak King [...]
Urtetik urtera gero eta politagoa da SanjuanSuaren inguruan herrian antolatzen dana. Larrabetzuko gazteek lan polita egiten dute bezperetan, herri osoa egoten da zain, eta emaitza txalo artean eta aho zabalik hartzen dogu. Herri antzerki koloretsua eta musika ona aukeratutakoa. Dantzak, koreografiak, gazteenak plazaren erdian… eta herria begira, parte hartu gurean lotsaturik. Errekatik urten diren lamiñak, [...]
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia. Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean. Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Orain jendea gonbidatzeko ordua da. Lagunak, familiakoak, ezagunak, ikaskideak… Literaturia asteburuon, eta Euskal Herri osoko mila lagun gitxienez batzea da helburua. Musika, literatura, antzerkia, umorea, kalea, gaztetxea, plaza, azoka, bazkariak, letrak, dantzak, jolasak, liburuak, bertsoak, ipuinak… eta batez be irakurleak, idazleak, lagunak eta zu?
Zabaldu bentania! Eta batetik bestera, ekaineko egitarau guztia aurkeztuta. Herriko elkarteak, eskolako ikasleak, gurasoak, kirolariak… danak batera txiki geratu zan kultur etxean. Kantuak, egitaraua, giro ona eta herritarren arteko lana, auzolana. Anguleri kultur etxea txiki txiki geratu zan, ekaineko programa ezagutzeko eta parte hartzeko gogoz hurbildu zirenakaz. larrabetzutik.org zer da zabaldu bentania? Literaturia Uritarra futbol [...]
Urtero moduan, Hori Bai gaztetxeak gure herriko bazter eta txokoak ezagutzeko aukera eskaintzen dosku datorren urtarrilaren 9an, zapatuz. Goizeko 9:30etan hasita, mendi ibilbide polita auzoz auzo. Herriko plazatik urten, Goikolatik Ametzara, handik Alaiora. Alaion gorantza Amarike ingurura, eta handik gailurreraino Gaztelumendiko bazterretara. Zarandoara bidean San Salvador ermita eta handik berantza -hamaiketakoa ein ostean- Ugelde auzora, [...]
Ekaina, ekitaldiz ekitaldi doa. Eguenean Castillo Suarez izan zan gurean, Souvenir poesia liburua aurkezten, arrekikili euskara elkartearen eskutik. Barikuan Maixak jazz doinuak jo zituen Anguleri aurrean batutako ikusleen aurrean. Zapatuan koru ezberdinak batu ziran eleizan eta domekan bertso eskolak amaiera eman zion aurtengo ikasturteari. Bertso eskola show Kaletik koplatan ibili ostean, Hori Baiko saioagaz amaitu [...]
San Antonio egunak zabaldu zeuen asteburue. Jende asko Eleizalden, giro ona antza. Ludotekako umeak joakeran, guraso asko be hurbildu zan uritik. Giro onean, jana eta edana, jolasak eta musika. Zapatuan barriz, gauza asko Larrabetzun. Igerilekuak zabaldu ziren, Literatura Eskolak kurtsoko azken eguna, Uritarrak urteko batzarra -Jose Luis Sagastigordia Bolorio hautatu zeuren presidente barri- eta eskolako [...]
Egun osoan zehar giro itzela Larrabetzun. Goizean goiz hasi, eta gorputzak aguantatu arte ibili ginen Kuadrilen egunean. Tortila txapelketa goizean, mahaiak eta jatekoak prestatu, txistulariak, poteoak, eta bazkaria kuadriletan. Zenbat kuadrila? Inok zenbatu ditu. Egia esan, oso jai partehartzailea suertatu da aurtengoa be, jendearen artean, auzolanean antolatutakoa. Gastuak be, eskotean. Gauean, Hori Bai gaztetxean Haitzama [...]