larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: herria

larrabetzutik oinez

TX mendiz mendi Eskolako guraso elkartean, hilero herritik ume eta gurasoentzako irteera labur bat prestatzen hasi gara. Asmoa da, herriko auzo eta bazterrak hobeto ezagutzea, baserriak ezagutu, inguruan ibiltzen ikasi eta apurka apurka Larrabetzuko txokoan barri jakitea. Horretarako, hilero ibilbide labur bat prestatu dogu, eskolako umeakaz egiteko modukoa. Lehenengo ibilbidea datorren domekan, otsailak 28, egingo […]

argazkilaritza.com Urko Lasarteri elkarrizketa

argazkilaritza.com: Nola izan zen argazkilaritzarekin izan zenuen lehen hartuemana? urko lasarte: Kasualitatez izen zan. Betidanik guste izan jata argazkiak ikustea, aldizkari batzuen argazkiek asko deitzen dostien atentzioa baina ez nuen inoiz kamera bat hartutea pentsau 2007ko udararte. Uda horretan lanean nenbilen, badakizu ikasleok gure independentzia ekonomikoa ere izan nahi dogu, eta diru horrekin kamera bat […]

Eskolak azken jai arrakastatsua ospatu du

Amaitu da ikasturtea Larrabetzuko eskolan. Borrokan hasi zen ikasturtea, jantokiaren aldeko ekimenagaz. Eztabaida piztu zen gurasoen artean, adostasunera iritsi eta jantokiak itzel ondo funtzionatu du urte osoan. Baina amaitu da kursoa. Umeak oporretan udan. Eta urtea amaitzeko jaia be arrakastatsua. Goizean gimnasia erakusketa frontoian, buruhandiak, txistulariak, dantzariak plazan. 140 ume bazkaltzen eskoletan, beste horrenbeste nagusi […]

Amaitu dira jaiak, lana eta ikasketei ekin behar; ta Larrabetzun ze barri?

Argazki ederra Urkorena. Albarkak kendu, erropak aldatu eta ostantzeko zereginei ekin behar hemendik aurrera. Amaitu dira jaiak. Lanera, eskolara, unibertsitatera… joateko ordua heldu da. Ta Larrabetzun ze barri? Hemendik aurrera zer egin beharko dogu larrabetzu.org sareko blogetan? Badekozu bloga egiteko gogorik? Lantzean behin idatziko dozu kirolari buruz, herriari buruz, historiari buruz? Herriko jendeari elkarrizketak egiteko […]

Irailean sartute, jaiak gogoan eta lanerako gogoak urri

Irailean sartute gauz erabat. Larrabetzun ondiño taberna batzuk itxita, dendak eguneroko ordutegian, Serran hasi dira lanean eta datorren astean umeak eskolara hasiko dira. Estankoa goizean goizetik zabalik eta Loli kafeak ataratzen hasi da.  Andramariek, San Bartolome, Emeteriek, San Antolin… danak joan dire. Oin argazkiak eta bideoak gogoan. Oroitzapenerako irudiak.  Hona hemen bideo bat:   Haur […]

San Antonio Eleizalden, Eskolako jaia eta Jone kantari

Barikuan San Antonio eguna. Urkiolara goizean joan ostean, arrastien ekitaldiek egongo dire Eleizalden. Arrastien umeentzako parkea egongo da, sardina jana guztiontzat eta erromeriatxoa Basajaun taldagaz. Zapatuen barriz, Eskolako jaia izango da. Egun osorako, ekitaldi mordoa antolatu ditu Txispamendi guraso elkarteak. Kirolak, dantzak, bazkaria, antzerkia, musika, tailerrak. Programa aberatsa eta partehartzailea. Domekan barriz, Jone kantaria izango […]

Kuadrilen egune zapatuan

Hirugarren urtea, eta giroa gori gori. Aurten be, koadrilen egune ospatuko da, maiatzaren 24an, zapatuz. Gazteen ekimenez sortutako eguna, arrakastatsua izan da orain arteko jardunaldi bietan. Aurtengoa be, ez da gitxiagorako izango antza. Koadrilen eguneko egitaraua: Txistularien kalejira Tortila txapelketa Bazkarie kalean, kuadrila bakoitzak bera, noski koadrilen arteko jokoak Erromeria Hori Bai gaztetxean 2007ko kuadrilen […]