larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: gaztetxea

Gabonetako bertso saioa sarean osorik

Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes Larrabetzuko gaztetxean. Bertso saioa zuzenean eskaini gendun Internetetik, eta Larrabetzuko hainbat taberna eta etxetan ikusteko aukera egon zan. Horrez gain, Euskal Herritik zein Euskal Herritik kanpo be ikusi zan bertso saioa, horren barri be euki dogu. Guk sarritan grabatzen doguz bertso saioak, gero sarean jartzeko. Kasu […]

deabruak teilatuetan eta UNE gaztetxean

Gabonetako kultur ekitaldiei harrera egiteko, barriro be musikaz jantziko da Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea. Abenduaren 12an, gaueko 22:30etan. Oraingoan beste musika talde ezagun bi: deabruak teilatuetan eta UNE (une nare eza). Tolosako Bonberenea gaztetxean 1973 diskoa plazaratu dau deabruak teilatuetan taldeak, eta Larrabetzuko kontzertuaren ostean, beste bakar bat emongo deure aurten, Bergarako gaztetxean emon beharrekoa. […]

LarraGetxo sound

izenik ez + alproja larrabetzuko gaztetxean Getxo inguruko bi talde mitiko gure herrian. Alproja aspaldiko rock taldea, Larrabetzun behin baino gehiagotan jotakoak. Emon behi bi taldeagaz lehenengo, 80. hamarkadaren bukaeran, Hertzainak taldeagaz batera 1994ko Gazte egunean eta euren agurra be Danba taldeagaz batera Hori Bai gaztetxean egin zuten. Izenik ez taldeak berriz, 15 urte ospatuko […]

Emakumeen kontrako biolentziaren kontra

Azaroaren 25a, emakumeen kontrako biolentziaren kontrako eguna da. Larrabetzun be hainbat ekitaldi antolatu dira. Udalak hitzaldia antolatu du Anguleri kultur etxean. Herriko talde feministak, batzarra, kontzentrazioa eta ekitaldi gehiago antolatu ditu. Hitzaldia: Oiane Zarate Lorenzo (Psikologoa, tratu txarrak jasotako emakumeen eskuhartzean esperientziaduna) Larrabetzuko talde feministak antolatutako kontzentrazioa plazan, arrastiko 18:30etan Emakume gazteen batzarra Hori Bai […]

Larrabetzun 1972-1-1 Gabriel Aresti

Larrabetzun Larrabetzuko hiritar eta lagunak: Gaur, Urtarril honetan, hitz aspertu pare bat erran behar dautzuet ene euskara gaiztoan, inork entenitzen omen ez duen hizkuntza hain difizil honetan erradazue, larrabetzuar, hiritar, lagunak, ez ahal nauzu entenitzen? Ez ahal da euskara hau euskara bat, euskara garbi eta klaro bat? Niri, oraingo, urtarril honetarako, lurretara erori zaizkit belarriak […]

Hori Bai bere egunik onenetan

Uztailaren 31 batez sortu zan, 1965ean gaur egun Larrabetzun ezagutzen dogun Hori Bai gazte elkartea. Orduan be, gazteenak batu, eta herrian kultura dinamizatu, irteerak antolatu, formazioa landu, gazteak antolatzeko elkartea izan zan Hori Bai. Horrenbeste urteren ostean, ondiño bizirik, alaia, lanean dagoen kolektiboa da Hori Bai, Larrabetzuko gaztetxea. 1985ean, elkartearen 20. urteurrenean, gazteentzako lokalak aldarrikatzen […]

Urko Lasarteren argazki erakusketa

Argazki kamaragaz batetik bestera ibiltzen den mutikoa da Urko. Kanpoan ikasten egon arren, sareagaz beti dekogu bere berri. Nork ez ditu ba ikusi bere Interneteko argazkiak? Halan da be, Larrabetzu 2.0 ekitaldien barruan, bere argazki erakusketa jarri dogu Hori Bai gaztetxean. Egunero zabaldik dago Hori Bai, jendea egongo da argazkia zugaz komentatzeko, trago bat zerbitzeko. […]

Governors eta Keu (uek) gaztetxean

Rock kontzertua gaztetxea. Barikuz, maiatzak 30 eta gaueko 22:00etatik aurrera bi talde on egongo dira Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Governors eta Uek taldeak. Governors Arrasateko talde barria da, oraintsu diskoa atara barri: Itxaron beharra ez da itxaropena. Uek barriz, Keu kitarjolearen taldea da. 5 disko ditu Keuk plazaratuak, danak Gaztelupeko Hotsak zigiluagaz.

Bizkaiko txapelketa eskualdeka hasiko da

Bizkaiko bertsolari txapelketa aurten. Eta udaberrian eskualdeka egingo da txapelketaren lehenengo fasea. Uribealdean (Uribe kosta, Mungialdea eta Larrabetzu) hiru sailkapen saio egongo dira; Sopelan, Larrabetzun eta Fikan. Getxon egingo da eskualdeko finala. Larrabetzuko saioa, datorren apirilaren 25ean (barikua) Hori Bai gaztetxean jokatuko da. Saioan 8 bertsolarik parte hartuko deurie, tartean larragetxotarrak diren Ekain Landa Txispain […]

Giro itzela musika eta bertsoan inguruan

Bariku gaua. Hori Bai gaztetxea. Adin guztietako jendea batu zan Hori Baira. Eta kontzertua entzuteko gaztetxe osoa jendez beterik, danak zutunik eta bertsolarien agurrak. Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Xanpe (bateria), Aitor (kitarra) eta Josu (soinua) musikaz laguntzen. Hasierako bertso jarrietan jendea adi, giroa hasten. Rap doinuekin, harridura batzuentzat, kantu ezaguna besteentzat, eta giroak gora […]