Bertso saioa zuzenean
Watch live streaming video from larrabetzu at livestream.com Larrabetzuko Hori Bai gaztetxetik bertso saioa zuzenean
Watch live streaming video from larrabetzu at livestream.com Larrabetzuko Hori Bai gaztetxetik bertso saioa zuzenean
Gazte Eguna be prest. Eta gero Andra Mariak, ostean Emeteriak… Larrabetzuk barriro be, eten txiki baten ostean, eszenatokien sasoiari helduko dio. Txoznak, herri giroa, umorea, jatorduak, edana, jantzak… eta batzuk, lan eta lan. disko jartzaileak gaztetxean Aurten be disko jartzaileak eta reggae abeslariak (souns system jaia) izango dira Hori Bai gaztetxean. Revolutionary brothers donostiarrak King [...]
Urtetik urtera gero eta politagoa da SanjuanSuaren inguruan herrian antolatzen dana. Larrabetzuko gazteek lan polita egiten dute bezperetan, herri osoa egoten da zain, eta emaitza txalo artean eta aho zabalik hartzen dogu. Herri antzerki koloretsua eta musika ona aukeratutakoa. Dantzak, koreografiak, gazteenak plazaren erdian… eta herria begira, parte hartu gurean lotsaturik. Errekatik urten diren lamiñak, [...]
All Jazz Era taldeak behin baino gehiagotan jo izan deu Larrabetzun, beti Hori Baien. Eta beti, oso giro ona eta jende entregatua topatu deu bertan. Alljazzera taldeak agur esan behar deuen honetan, Hori Bai gaztetxea aukeratu deu despedidarako. Bi kontzertu berezi Arrastiko 8:30etan umeentzako kontzertu berezia emango du All Jazz Era taldeak. Gaueko 11etan bere [...]
Hiru egun, bi gau. Emanaldi ugari eta partehartze handia. Larrabetzu, literaturaren asteburuan. Literaturia gurean. Poesia emanaldia: Xabier Montoia, Karmele Igartua, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.
Aste honetan Literaturiaren inguruko hainbat ekitaldi izan dira han hemenka. Hitzaldi eta mahainguru bat Zarautzen, eta Zura eta Mursegoren kontzertua egingo da barikuan Hori Bai gaztetxean. Hondarribitik Zura Xabi Strubell musikariaren proiektua da Zura. Hip Hopa eta Garcia Lorca edo Lauaxetaren poemak nahasten egin zuten lehen diskoa aspaldi, eta bossa kantuekaz atara zuten Kiribil beranduago. [...]
Zabaldu bentania! Eta batetik bestera, ekaineko egitarau guztia aurkeztuta. Herriko elkarteak, eskolako ikasleak, gurasoak, kirolariak… danak batera txiki geratu zan kultur etxean. Kantuak, egitaraua, giro ona eta herritarren arteko lana, auzolana. Anguleri kultur etxea txiki txiki geratu zan, ekaineko programa ezagutzeko eta parte hartzeko gogoz hurbildu zirenakaz. larrabetzutik.org zer da zabaldu bentania? Literaturia Uritarra futbol [...]
Asteburuan jokatuko da Hori Baiko pin-pong txapelketa. Asteburuan, zapatu eta domeka arrastian jokatuko da. Hori Bai gaztetxea.
Gazteak animatu dira, eta blog sano polita egin deure sarean. www.horibai.org Larrabetzuko gaztetxearen bloga da. Parte hartzea bultzatzeko eta antolatzeko bloga. 45 urte eta aurrera! Aurtengoa, urte berezie dekugu Hori Baien. Ez da, 2010. honetan 45 urte betetzen doguzelako bakarrik. Aurtengoa, urte berezie dekogu, Hori Baie goitik behera berriztuteko asmoa dekogulako. Hemendik aurrera, informazio gehiau [...]
Gabonak joan dira, ume eta irakasleen oporrak be bai. Ekitaldiren bat geratzen da ondiño Larrabetzun. Gaur kontzertua Hori Bai gaztetxean. Ibaizabal errekaren ezkerraldetik, bi talde, bi soinu: Abra kadaver eta Norte Apache. Punk hard core doinuak batetik eta hip hopa euskaraz bestetik. Norte Apacheren Hesiaren beste aldean diskoa osorik entzuteko moduan Musikherriaren webgunean. Abra Kadaber [...]