Tag Archives: finala
BEC, bec, Bec, bec… ez dago becterik aspaldio. Eta bectekada itzela.. ia 15.000 lagun bertara sartzen direnean. Aulkiak, lerroak, jendea,pankartak, giroa, txaloak… 7 orduko saio erraldoia. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finala. Ez da ezer. BEC gaur Euskal Herriaren argazki bat da. larrabetzu.org bertan egongo da. Saioaren barri emonez, argazkiak egin, bertsoak grabatu, twitter bidez informatzen… [...]
Anoetako Belodromoko saioa erabakigarria izan da datorren abenduaren 13an BECen (Barakaldo) izango dan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Maialen Lujanbiok Anoetakoa irabazi, eta Jon Maia eta Aitor Sarriegi be -azken honek beteko du Igor Elortzaren lekua- sailkatu dira finarela. Andoni Egañagaz batera, duela lau urteko bertsolari ia danak egongo dira BECeko saioa, 14.000 bertsozaleren [...]
Ez dago beste kolorerik herrian, bazterrotan. Bilbo txiki bat da gurea be antza. Aupa Athletic! Zu zara nagusia! Jendea pozik doa lanera, krisiari aurre egitera. Pozik ikasleak ikasten, eta pozik jolasean. Uritarrak asteburuan partida dauka Lekeition eta bart jaia herrian. larrabetzutik.org blogetik ekarritako bideoa hemen.
Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabi Paya, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Fredi Paya, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita finalean Bizkaiko Bertsolari txapelketako finala datorren abenduaren 20an, zapatuz eta Barakaldoko BECen. Larrabetzutik, jende mordoa joango da bertara. Orain arteko saioetara be hainbat joan badire, zer esanik ez finalera. Ehunetik gora lagun baietz? Kontuak kontu, Bizkaiko bertso txapelketak [...]
Bizkaiko hiru txapeldun izango ditu parez pare Etxahun Lekuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketa gailurrera bidean da. BEC da helburua, eta hara heltzeko lehian ibili dira asteotan bertsolariak. Etxahun Lekuek domekan deko froga garrantzitsua. Bizkaiko txapelduordeak, aurrean izango ditu Bizkaiko hiru txapeldun -Xabi Paya azken txapelduna eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga txapeldun izandako durangarrak-. Eñaut Intxaurraga [...]
Aste honetan, egunean jokatuko Bizkaiko eskolarteko bertso txapelketaren finala. Eta finalean Larrabetzuko Bertso eskolako partaide bat be egongo da, Malen Amenabar. Sailkapen saio oso ona egin ostean, heldu da finalera Malen. Bilboko “El Carmen” aretoan, Indautxun, ekainaren 5ean, eguenez eta goizeko 11etan izango da finala. Larrabetzutik eta Txorierriko institutotik jende mordoa joatekoa da finalera. Honek [...]