larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: eskola

2010 ekaineko egitarua aurkeztu da Angulerin

Zabaldu bentania! Eta batetik bestera, ekaineko egitarau guztia aurkeztuta. Herriko elkarteak, eskolako ikasleak, gurasoak, kirolariak… danak batera txiki geratu zan kultur etxean. Kantuak, egitaraua, giro ona eta herritarren arteko lana, auzolana. Anguleri kultur etxea txiki txiki geratu zan, ekaineko programa ezagutzeko eta parte hartzeko gogoz hurbildu zirenakaz. larrabetzutik.org zer da zabaldu bentania? Literaturia Uritarra futbol [...]

Eleizaldetik abiatuko da domekan eskolako irteera

Larrabetzuko eskolak hirugarren ibilbidea antolatu du domeka honetarako. Eleizalden hasi, Bidekurtzeta auzotik San Gregorio ingurura, handik gero Asua baserritik barriro Eleizaldera joateko. Orain arte moduan, domekarako be eguraldi ona dago iragarrita, eta Eleizaldetik baserrietara umeen giro eta kolorea zabalduko da, auzoz auzo. Larrabetzuko bazterrak, erreka txikiek, baserriak, arbolak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du Guraso Elkartearen [...]

Eskolako bigarren ibilbideko kronika laburra eta argazkiak

Larrabetzutik oinez Kiskibile, Olarreta, Agarre, Sarrikola, Aretxabalagane Bigarren ibilbidea egin dogu eskolako guraso eta umeok. Txakolin eguneko ekitaldiak hasi aurretik urten ginen jende mordoa plazatik. Errebaletik gora, Kiskibileraino. Bersoako bidean Olarretara egin eta Agarreraino joan ginen tipi tapa, tipi tapa. Eguraldi itzela eta giro ona. Agarretik Sarrikolara landatik bajatu ostean, Sarrikola auzoa zeharkatu eta erreka [...]

Martxoaren 8a eskolan eta gaztetxean

Larrabetzuko eskolan be, urtero ospatzen dute martxoaren 8a. Emakume langilearen nazioarteko eguna. Eskolako sarreran jarri duten hormairudian, munduko zein Euskal Herriko hainbat emakumeren biografia eta argazkiak daude. Idazleak, langileak, fisikariak… denetarik. Hori Bai kritikoagoa Gaztetxekoek mezu kritikoagoa idatzi eta plazaratu dute blogean martxoaren 8aren inguruan. Zutik emakumeok!

Larrabetzutik oinez, eskolatik mendira

Aurreko domekan, otsailaren 28an, Eskolako guraso elkarteak antolatuta Larrabetzutik oinez lehenengo irteera egin zan. Goizeko 10:30etan uriko plazatik urtenda, Basaras auzoa, Manuene, Belarrinagatik, ganeko depositora, Torretik barriro urira bueltatzeko. Guztira 70 ume eta guraso, giro onean, eta eguraldi ezin hobea lagun. Bezperako haizeari bildur barik, itzel ondo ibili ziren bertaratutako guztiak. Argazki honen gainean klik [...]

Literatura Eskola be hasi da

Iñigo Aranbarrik Joseba Sarrionandiaren saiakera hartu zuen hizpide aurtengo Literatura Eskolako lehenengo klasean. Eta lehenengoa jendetsu hasi dala aipatu dut Iñigo Aranbarrik berak, 34 lagun izena emonda eta eskola hartzeko prest. Pozik hizlaria bera be. Eta Larrabetzun hasita, hemendik aurrera hilero hona eta hara ibiliko da literaturaren inguruan sortutako ekimen hau. Harik eta 2010eko ekainean [...]

Eskolak azken jai arrakastatsua ospatu du

Amaitu da ikasturtea Larrabetzuko eskolan. Borrokan hasi zen ikasturtea, jantokiaren aldeko ekimenagaz. Eztabaida piztu zen gurasoen artean, adostasunera iritsi eta jantokiak itzel ondo funtzionatu du urte osoan. Baina amaitu da kursoa. Umeak oporretan udan. Eta urtea amaitzeko jaia be arrakastatsua. Goizean gimnasia erakusketa frontoian, buruhandiak, txistulariak, dantzariak plazan. 140 ume bazkaltzen eskoletan, beste horrenbeste nagusi [...]

Eskolako jantokiaren aldeko afari arrakastatsua

Aurreko astebururako zita berezia zegoen deitua herrian. Sekulako afaria. Afari berezia. Gurean, inoiz egin ez dan afaria. Afari solidarioa. larrabetzutik.org gunean plazaratutako bideo honetan ikusten denez, arrakastatsua izan zen eskolako afaria. Sheraton Hoteleko sukaldaria, Azkak jatetxeko sumellier aditu bat, herriko sukaldari eta pintxeak, kamarero ederrak, metre apartak. Giro ona. Ezkerretik eta eskumatik dana gozo. Batu [...]

Eskola kontseilua hautatzeko eguna

Larrabetzuko eskolako gurasoek hauteskunde eguna gaurkoan. Goizean ordu erdiz, beste ordu erdi bat eguerdian eta arrastian bardin. Guraso guztiak deituak izan dira Eskola kontseiluko 8 kide hautatzeko. Guztira 10 hautagai egon dira, eta x markatuz 8 aukeratu behar zituen guraso bakoitzak. eguneraketa> EMAITZAK Guztira 98 pertsonak -guraso- parte hartu zuen bozkaketan. Zentsuaren %38ak bozkatu du.  [...]