larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: btn09

Txapelketako giroa hemen

BEC Bertso Exhibiton Centre. larrabetzu.org informatzen. Hasi da txapelketa. 15.000 lagunen aurrean ari dira bertsolariak kantuan. Txaloak eta giro ezinhobea erantzun. larrabetzu.org zuzenean ari da hau bizitzen, eta zuoi kontatzen, sentiarazten. Hiru lagun lanean. Argazkiak egiten, saioa grabatzen, kronikak idazten edo twitterretik kontatzen. Eguerdirako honatx BECeko argazki polit batzuk, Urko Lasartek egindakoak. Bertsolariek ere, giro [...]

Bertso Exposition Center #btn09

BEC, bec, Bec, bec… ez dago becterik aspaldio. Eta bectekada itzela.. ia 15.000 lagun bertara sartzen direnean. Aulkiak, lerroak, jendea,pankartak, giroa, txaloak… 7 orduko saio erraldoia. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finala. Ez da ezer. BEC gaur Euskal Herriaren argazki bat da. larrabetzu.org bertan egongo da. Saioaren barri emonez, argazkiak egin, bertsoak grabatu, twitter bidez informatzen… [...]

Anoetako Belodromoan erabaki da BECeko zortzikotea

Anoetako Belodromoko saioa erabakigarria izan da datorren abenduaren 13an BECen (Barakaldo) izango dan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Maialen Lujanbiok Anoetakoa irabazi, eta Jon Maia eta Aitor Sarriegi be -azken honek beteko du Igor Elortzaren lekua- sailkatu dira finarela. Andoni Egañagaz batera, duela lau urteko bertsolari ia danak egongo dira BECeko saioa, 14.000 bertsozaleren [...]

Astelehena, normaltasunera buelta

San Martin asteburua joan da, txarrien onenak egin deu leku batean baino gehiago. larrabetzutik.org be bueltau da, txarribodaren baten konexioa galduta. Hori Bai gaztetxeak be, itxura berreskuratu deu… eta antza danez gabonetarako pentsetan dabiz. Urioletatik, itsaso handiagoetan sartzeko prest edo. Txapelketa aurrera doa Etxahun Lekueren pronostikoa bete egin da, eta zoritxarrez finalaurrekoetan aurrera egiterik ez [...]

Bergarako saioan Maialen Lujanbio nagusi

Etxahun txapelketa amaitu dalakoan Labe Garaieta kiroldegia jendez gainezka, eta giroa beroa txapelketako lehenengo finalaurrekoan. 6 bertsolari taula gainean. Fredi eta Etxahun lehenengoak kantuan, nahiz eta gero sailkapenean eurak izan azkenengo biak. Saio polita izan zan, arin arina eta gora egin zeuena momentu askotan. Aipatzeko modukoak bertso eta ariketa asko gainera. Bergarako saioa, osorik entzuteko: [...]