Tag Archives: bizkargi
Aurten be, lasterketa herritarra Bizkargira. Larrabetzuko plazatik eguerdian urtenda, hainbat eta hainbat izango dira, Elezaldetik gora, Barrenetxeraino errepidetik, eta gero basoz baso Bizkargiraino arineketan joango direna. Ostean, lagunarteko bazkaria izango deure korrikalariek. Orduan jakingo dogu, nok ze denbora ein deuen. Partehartze handiagoa, giro itzelagaz Eguerdian puntu puntuen, uriko plaza kirolari eta koloretsu. Zenbaketa eta hasi [...]
maixa, ines eta maite Larrabetzun Bizkargi eguna domekan, eta jai giroa nagusi mendian eta urian. Iluntzean erromeria polita egongo da, izan be trikitilari ezagunak izango dira gurean. Maixa Lizarribar eta Ines Osinaga ezagunak dira, eta oingoan trikiti doinuekin batera, Maite Loidi arituko da panderoagaz domekan. Giro onez jantziko deure Larrabetzuko plaza. Aire, aire!
Ekitaldiz ganezka dator astea. Bizkargi egunaren inguruan ekitaldiak pilatu dira, eta bizi bizi egongo da egunotan gure Larrabetzu. Jagi Jagi eta kartzelako literatura Bizkargi egunagaz lotuta bi hitzaldi antolatu dira aste honetarako. Jagi Jagi edo euzko mendigoizaleak abertzaletasunaren historian asko ezagutzen ez den sasoi bateko testigantza da. Eduardo Renobalesek liburua plazaratu dau Ahaztuak elkartearen eskutik, [...]
Jendetsua, oso jendetsua izan da aurtengo Bizkargi eguna. Eguraldiaren laguntzagaz jende asko tontorrean. Bizkaia osotik hurbildutakoak. Larrabetzutik be, partida bat, betiko lez. Bertan, trikitilariak, bertsolariak -aurten be, Txiplas, Etxahun eta Onintza- musikariak eta jai giroa txoznetan. Nork bere jatekoak eta gero bakoitza berera. Arrasti eta iluntze partean urian, giro itzela. Taloa txorizoagaz, eta erromeria plazan. [...]
Iaz Bizkargiko egun bezperan dozena bat lagun korrika igo zen mendi tontorreraino. Aurten 20 inguru izango dira zapatuz eta eguerdiko 12:00etan Larrabetzuko plazatik urten ostean, txapa txapa- rapa-rapa 564 metroko gailurrera joango direnak, bakoitzak gure deuen lekutik joateko aukera deko ganera. Kaminoz kaminoz, solorik solo edo gure deuen auzotik. Iazko marka Mirasoleko Julenek jarri ostean, [...]