larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: bizkaia

Honek arratiarrok!

Hasi dire eskualdetako bertso txapelketak, eta Bizkaiko txapelketa be… pil pilean. Gurean moduen, hemendik kanpo be. Eta, bertso kontuetan gabizela, polite benetan arratiarrek, Ibon Izan zuzendaritzapean ein deure hau bideoa. Untitled from Ibon on Vimeo. Hurrungo, ia gure inguruko bertsolariekaz holango zeozertxu eiten dogun. Astelehenean aurkeztuko da Bizkaiko eskualdetako bertso txapelketa.

Uribe Butroi eskualdeko bertsolari txapelketa: Fikako saioa

Pasa den barikuan apirilak 23, martxan jarri zen Uribe Butroi eskualdeko  bertsolari txapelkelketa. Fikako txokoan afaldu eta gero hasi zen lehenengo kanporaketa eta bertsolariek saio polita eta arina eskeini ziguten. Argazkiak.org | Malen Amenabar Fikan bertsotan © cc-by-sa: gaztelumendi Larrabetzu.org eta grabagailua ere handik ibili zen eta saio osoa grabatu zuen, sarean entzungai jartzeko asmoz. [...]

Igor Elortza Bizkaiko txapeldun

Igor Elortza suertatu da garaile Bizkaiko bertsolari txapelketan, milaka lagun gogotsu batu dituen BECeko bertso erakustaldian. Sailkapena: Txapeldun Igor Elortza 909 Unai Iturriaga 891,5 Arkaitz Estiballes 500 Iratxe Ibarra 489,5 Onintza Enbeita 489 Etxahun Lekue 487,5 Xabi Paya 486 Fredi Paya 478 Bertso saioa entzuteko: BECeko finala. 8 bertsolariak bertsotan: [audio:http://larrabetzu.org/bloga/audio/bbt08bec/bbt08bec01.MP3] Buruz burukoan Unai Iturriaga [...]

Bizkaiko txapelketa zuzenean

Gaur BECetik gabiz idazten. larrabetzu.org egiten dogunok gure despliegea egin dogu Barakaldoko areto honetan. Audioa grabatu, argazkiak atara, gertatzen dana kontatu eta mundu osora Etxahunek eta gainontzeko bertsolariek egiten deurena kontatzeko asmoagaz. Zuzenean entzuteko bertsoa.com Bertsolarien iritziak, bertso finalaren aurretik. zuzenean jarraitzen ari gara: twitter, facebook, flickr, ukberri, larrabetzu 2.0

Etxahun Lekue finalean egongo da abenduaren 20an

Unai Iturriagak Erromoko saioa irabazita, Igor Elortza eta Xabi Paya be finalean izango dira Jendetza batu zan Erromon. Larrabetzutik be, gure beste jende, herriko bertsolaria animatzeko asmoagaz. Taula gainean Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Xabi Paya, Etxaun Lekue, Gorka Ostolaza eta Igor Elortza. Gaiak ipinteko Zuriñe Iarritu. Bertso saio arina, maila handikoa eta ona. Oso ona. [...]

Miren Amuriza nagusitu da Larrabetzuko saioan

Euria Larrabetzun. Frontoia bertsozalez gainezka. 6 bertsolari kantxan. Kantan. Eta arrasti pasa itzelaren ostean, neskak nagusitu dira Bizkaiko txapelketako kanporaketan. Miren Amuriza lehenengo eta Jone Uria ostean. Bertso atseginak, bertso arinak, bertso onak, sakonak azaroko lehen domeka arrasti euritsu honetan. Puntuei erreparatuta, holan geratu zan kanporaketa. Miren Amuriza 403 Jone Uria 397,5 Joseba Artza 379 [...]

Malen Amenabar Bizkaiko bertso finalean

Aste honetan, egunean jokatuko Bizkaiko eskolarteko bertso txapelketaren finala. Eta finalean Larrabetzuko Bertso eskolako partaide bat be egongo da, Malen Amenabar. Sailkapen saio oso ona egin ostean, heldu da finalera Malen. Bilboko “El Carmen” aretoan, Indautxun, ekainaren 5ean, eguenez eta goizeko 11etan izango da finala. Larrabetzutik eta Txorierriko institutotik jende mordoa joatekoa da finalera. Honek [...]

Neskak nagusi Ipar Uribeko bertso txapelketan

Hiru kanporaketa egin ostean -Sopela, Larrabetzu eta Fikan- datorren maiatzaren 17an Areetan jokatuko da Ipar Uribeko bertso txapelketako finala. Bertara, hiru saiotatik 6 bertsolari pasatu dira. Jone Uria, Miren Ibarluzea, Peru Vidal, Itsaso Paia, Olatz Ibarluzea eta Arrate Illaro dira hurrenez hurren, orain arteko hiru saioetan puntu gehien lortu dituen bertsolariak. Larrabetzuko sailkapen saiotik, Jone [...]

Bizkaiko txapelketa eskualdeka hasiko da

Bizkaiko bertsolari txapelketa aurten. Eta udaberrian eskualdeka egingo da txapelketaren lehenengo fasea. Uribealdean (Uribe kosta, Mungialdea eta Larrabetzu) hiru sailkapen saio egongo dira; Sopelan, Larrabetzun eta Fikan. Getxon egingo da eskualdeko finala. Larrabetzuko saioa, datorren apirilaren 25ean (barikua) Hori Bai gaztetxean jokatuko da. Saioan 8 bertsolarik parte hartuko deurie, tartean larragetxotarrak diren Ekain Landa Txispain [...]