Tag Archives: bideoa
Aritz Albaizar sortzailearen bideo laburra Zinebiexpress lehiaketan larrabetzuar bat be ibili da. Gaur gauean proiektatuko dira laburmetraia guztiak Bilbon. Hemen dekogu Aritz Albaizarrek egindako lana. Bideo gehiago dagoz elcorreo.tv plataforman.
Musikagaz hasiko dogu asteburua. Nafarroako Beratik hurbilduko da Petti. Aspaldian musika egiten, bakarlari moduan be hainbat disko plazaratua. Larrabetzun aspaldi egondakoa, ondino be diskorik argitaratu barik euki zeuen sasoian. Anguleri aurreko tokitxoan emongo dau kontzertua bariku iluntzean, eta jendeak jezarrita entzuteko aukera izengo deu, Anguleritik plazara dauzen eskailera eta zintarrien. Arrekikili euskara elkarteak antolatutako emanaldien [...]
Aurten be jende asko batu da herrian, Txorierriko txakolin uzta barria dastatu, eta Larrabetzun goiz pasa eder bat egitera. Aste osoan zehar, irratietan propaganda asko entzun da Txakolinaren eguna zala eta, eta jendea pozik hurreratu da urira. Herrian be, txakolina egiteko mahastiek gero lur gehiago hartzen deurenez, zaletasuna be badago lehenago pobreen ardaua zana edateko. [...]