larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: bertsolaritza

Bertso Exposition Center #btn09

BEC, bec, Bec, bec… ez dago becterik aspaldio. Eta bectekada itzela.. ia 15.000 lagun bertara sartzen direnean. Aulkiak, lerroak, jendea,pankartak, giroa, txaloak… 7 orduko saio erraldoia. Euskal Herriko bertsolari txapelketako finala. Ez da ezer. BEC gaur Euskal Herriaren argazki bat da. larrabetzu.org bertan egongo da. Saioaren barri emonez, argazkiak egin, bertsoak grabatu, twitter bidez informatzen… [...]

Anoetako Belodromoan erabaki da BECeko zortzikotea

Anoetako Belodromoko saioa erabakigarria izan da datorren abenduaren 13an BECen (Barakaldo) izango dan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Maialen Lujanbiok Anoetakoa irabazi, eta Jon Maia eta Aitor Sarriegi be -azken honek beteko du Igor Elortzaren lekua- sailkatu dira finarela. Andoni Egañagaz batera, duela lau urteko bertsolari ia danak egongo dira BECeko saioa, 14.000 bertsozaleren [...]

Etxahun Lekue finalean egongo da abenduaren 20an

Unai Iturriagak Erromoko saioa irabazita, Igor Elortza eta Xabi Paya be finalean izango dira Jendetza batu zan Erromon. Larrabetzutik be, gure beste jende, herriko bertsolaria animatzeko asmoagaz. Taula gainean Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Xabi Paya, Etxaun Lekue, Gorka Ostolaza eta Igor Elortza. Gaiak ipinteko Zuriñe Iarritu. Bertso saio arina, maila handikoa eta ona. Oso ona. [...]

Malen Amenabar Bizkaiko bertso finalean

Aste honetan, egunean jokatuko Bizkaiko eskolarteko bertso txapelketaren finala. Eta finalean Larrabetzuko Bertso eskolako partaide bat be egongo da, Malen Amenabar. Sailkapen saio oso ona egin ostean, heldu da finalera Malen. Bilboko “El Carmen” aretoan, Indautxun, ekainaren 5ean, eguenez eta goizeko 11etan izango da finala. Larrabetzutik eta Txorierriko institutotik jende mordoa joatekoa da finalera. Honek [...]

Neskak nagusi Ipar Uribeko bertso txapelketan

Hiru kanporaketa egin ostean -Sopela, Larrabetzu eta Fikan- datorren maiatzaren 17an Areetan jokatuko da Ipar Uribeko bertso txapelketako finala. Bertara, hiru saiotatik 6 bertsolari pasatu dira. Jone Uria, Miren Ibarluzea, Peru Vidal, Itsaso Paia, Olatz Ibarluzea eta Arrate Illaro dira hurrenez hurren, orain arteko hiru saioetan puntu gehien lortu dituen bertsolariak. Larrabetzuko sailkapen saiotik, Jone [...]

gu ta gutarrak Hori Bai gaztetxean

Gaur, barikua, eta gaueko 22:00etatik aurrera Igor Elortzak eta Unai Iturriagak bideratutako azken proiektu musikala ezagutuko dogu herrian. Bertsolaritza, musika, inprobisazioa, irudimena, bertso idatziak… Larrabetzuko Bertso eskolak antolatuta, aspaldiko partez musika ekitaldi bat gaztetxean. www.gutagutarrak.eu blog bikaina da gainera! Hona hemen bere azken emanaldi bateko bideoa, Hertzainak taldearen Denboraren orratzak kantuaren bertsio itzela egiten Josu [...]