larrabetzu sarean

Herri informazioa eta blogak | parte hartzerako kanalak | komunikazioa

Tag Archives: baserria

Paul Nicholson eta Mikel Kormenzana EHNEkoak hizlari

Kontsumo jardunaldiak Larrabetzun. Urtarrilaren 28an, eguenez Paul Nicholson Via Campesian eta EHNEko kidea batetik eta Mikel Kormenzana Bizkaiko EHNEko arduraduna egongo dira Anguleri kultur etxean berbetan, Gurpide elkarte barriak antolatutako ekitaldien barruan. Jateko produktuak, baserriaren egoera, subirautza alimentarioa…. zer berba egin asko dago aspaldion. Larrabetzun antolatu diren Kontsumo jardunaldietako lehenengo ekitaldia izango da eguenekoa, eta […]

Baserritarren eguna

Maiatzaren 15a San Isidro eguna da egutegian. Baserritarren eguna ohituraz. Eta Larrabetzun jaiegun ofiziala. Eskola, dendak eta herriko lantegiek jai. Herrira etorri diren enpresa handiek ez dute herriko egutegia errespetatu ere egiten. Jai eguna eta azoka plazan. Txakolina, txorizoa eta txistorra, ogia, gaztaiak eta ortuari batzuk salgai. Herriko soloetako produkturik ez ordea. Txakolina bai, hiru […]